osteguna, martxoa 27, 2014

La Salle Berrozpe: Eskolako Confint

Lehengoan ospatu genuen Eskola Confita eskolako 6.mailako ikasleekin. Gelaka banatu ginen eta hiru Eskola Confit txiki egin genituen. 

Handik ateratako ondorio eta ekintzak aurrera eraman ditugu egun hauetan eta Apirilak 2an ikusi ahal izango dituzue. 

Hemen dituzue argazki batzuk!
 

asteazkena, martxoa 26, 2014

San Viator: 4.lana



SAN VIATOR IKASTEXEA 4. LANA

Ikusten diren gauzen artean, zer ez zaizue gustatzen hiri honetan?




Badirudi iritik gertu energia nuklearreko fabrika bat dagoela, hau arriskutsua eta oso kutsagarria dela iduritxen zaigu.

Ikusten diren gauzen artean, zer gustatzen zaizue hurrengo Eskola Udal Foroan agintarien aurrean proposatzeko modukoa?




Hiriak baditu kotxe elektrikoak kargatzeko tokia, horrez gain alokatu ahal diren bizikletak, tranbia eta besta garraio publikoak ditu, kotxen erabilera eta kutsadura murrizteko.

asteartea, martxoa 25, 2014

Urretxindorra LHI: Irakasleentzako bideoa

Urretxindorrako neska-mutilek bideoa:

Elgoibar Ikastola: Eskolako Confint

Kaixo, gu Elgoibar Ikastolako IRAES 21 eko  arduradunak gara, eta gure Confintari buruz hitz egitera gatoz.

10 ikasle elkartu ginen Confinta preparatu eta Martxoak 20an presentatzeko. Egun horretan, LH5-6 eta DBH 1-2 ko 198 ikasle bildu ginen Ikastolan dagoen gela handi batetan. Han, aurkezpena egin ondoren, gela bakoitzak ondorioak ataratzeko taldeka banatu ginen. Hona hemen galderak:

1- Etxeetan edo eskoletan nahiko berziklatzen eta berrerabiltzen ahal duzue? Zer?

2- Zer irudiko zitzaizuen energia berriztagarriak erabiltzeko aukerarik ez bagenu ?

3- Garraio publikok nahiko erabiltzen ahal dituzue? Zeintzuk?

4- Zer egingo zenuten jendeak gehiago berziklatu eta berrerabiltzeko ? eta garraio publikoa gehiago erabiltzeko ?

5- Beste ondoriorenbat atera ahal daiteke?


Gero, gela bakoitzeko arduradunek emandako erantzunekin, denen artean, ondorio hauekl atara genituen.

1- Plastikoa, janaria, olioa, papera, arropa, kartoia eta kristala berziklatzen ditugu.

2- Gaizki iruditzen zaigu, gehiago kutsatuko genuelako eta negutegi efektua haundituko zen. garestiagoak direlako, eta energia gastatu egingo zelako.

3- Bai, beste herrietara joateko batzuetan erabiltzen dugu. Autobusa, hegazkina eta trena gehien bat.

4- Komunikabideak erabiliz jendea kontzientziatu behar dugu garraio publikoak erabiltzeko, kanpainak eta publizitatea egin, eta munduaren ondorioen argazkiak erakutsi gendeari. Atez ateko sistema erabiltzea, herri mailan bizikleta erabiltzea eta zaborrik ez sortzeko produktu ekologikoak erabili. Interneteko orrietan abisua ematea.

5- Bai. Gazteek, asko edaten dutenean, botilak basurara bota beharko genuke. Garraio publikoa merkeagotu, eta autoa gehiegi petroleoarengain bizi gara. Zaborra botatzea baino lehen, pentsatzea. Mundua garbitzeko dirua eman.



astelehena, martxoa 24, 2014

Maristas Zalla: 3. lana



Zer hausnartarazten dizuete irudiko zenbakiek?
Lehenengo lau irudiak pobrezia erakusten dute baina bi azkenetan bizitza hobea dutela erakusten dute.

Zer pentsatzen duzue? Zer komentatu nahi duzue?
Leku batzuetan pobrezia oso gogorra dela eta gauza asko falta zaizkiela.

Zer dela eta Afrikako eskolak aukeratu dira gehien bat?
Guk aldaketa gehiago nabaritzen dugulako.

Zer arazoak nabarmendu dira?
Lehenengo lau argazkietan dirua, janaria, garraioak eta eskolako materiala faltatzen zaiela nabaritzen da.

Zerozer egin dezakegu guk egoera honen aurrean?
Bai. Guk daukagun arropa txikia geratzen zaigunean beraiei eman, alimentu batzuk bidaltzea  eta eskolako materiala behar ez dugunean haiei eman.

Maristas Zalla: 2.lana



BIGARREN LANA
GABONAK
A)                       Zelan ospatzen dira Gabonak zure herrian?
Gabonak gure herrian honela ospatzen dira:
-     Olentzeroa etortzen da abenduaren 24an.
-     Gure herria apainketaz beteta dago.
-     Errege Maguak ere etortzen dira urtarrilaren 6an.
-     Kabalgata bat dago.
-     Batzutan elurra ari du baina gehienetan euria eta hotza.
Gure ikastetxean honela ospatzen dira Gabonak:
-         Olentzeroa etortzen da azken egunean. Opariak ekartzen dizkigu.
-         Txokolatada egoten da eta egoitzetara joaten gara.
-         Antzokian Gabonetako abestiak abesten ditugu.

B) Munduko beste herrialde batzuetan era desberdin batez ospatzen dira.
Argentinan esate baterako bero handia egiten du uda delako eta jende asko hondartzan pasatzen ditu Gabonak bainujantzian.
Canadanen Argentinan justu-justu kontrakoa, beti elurra egiten du eta jendea beti lepokoarekin joaten. Hori bai da Gabon zuri-zuriak!
         




C) Gabonetako Kontsumoa. Arazo honen inguruan zein ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Hona hemen ideia batzuk.
-         Aurreztea, berogailuak egun osoa piztuta ez egotea eta tximinia piztea( izaten baduzu).
-         Soberan geratzen den janaria ez bota eta beste egun baterako uztea.
-         Argia piztuta ez egotea behar ez denean.

D) Gabonetako argazkiak

Orobiogoitia BHI: Eskolako Confint eta dantzak!!!



Kaixo Iraeskideak:
Juan Orobiogoitiako ikasleak martxoak 13-an eskolako konferentzia egin genuen. Konferentziaren antolatzaileak, ingurumen tailerrekoak izan ginen.  Bertan, eskolako 3.DBH-ko ikasle guztiak bildu ginen ingurumena haitzakitzat hartuz, gure artean ingurumenaren aldeko ardura bi eta ekintza batzuk erabakitzeko.Hartutako erabakiak ondokoak dira:
2. Ardura: Uraren kutsadura murriztea:
5.ardura: Ingurumena zaintzea
Helburu hau lortzeko, ondoko ekintzak egingo ditugu euskal CONFINT-a baino lehen:
2. Ardura: Uraren kutsadura murriztea
  • Eskolako txorrotek botatzen duten ur kopurua moteldu. Honetarako, eskolako komunetako txorrotetan bridak jarriko ditugu.
  • Ikasle talde boluntario batek, uraren kutsaduraren ondorioak adierazten duten bideoren bat aurkituko dute eta eskolako sarrerako monitorean jarriko dute eskola guztiak gaiari buruzko kontzientzia hartu dezan.
5.ardura: Ingurumena zaintzea
  • Ebaluaketa bakoitzaren bukaeran, ikasle guztien artean institutuko inguru guztiak garbituko ditugu. Ekintza hau martxoak 20-an eta jantoki orduan egingo dugu.
  • Herritik kartelak jarriko ditugu, ingurumena zaintzeko herriko jendea kontzientziatzeko.
Eta hemen duzue
Eskolako konferentziarako egindako dantza
http://vimeo.com/89893490 



Eta hemen hondakinei buruz egindako beste bideo bat: 

http://vimeo.com/89384501

 

Maristas San Miguel (Zalla): Aurkezpena



Maristas San Miguel (Zalla) sarean.
IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:

  • Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea
  • Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea
  • “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea 
  • Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea 
  • Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez

Gure arduradunak hauek dira:
Alazne Azaceta, Miren Josune Garma, Begoña González, Lucía Larrañaga, Nora Villalba eta  Sergio Villate.


ostirala, martxoa 21, 2014

San Jose Floreaga: Eskolako Confint



ESKOLA CONFINT-FLOREAGA
Martxoko lehen egunetan hasi ginen Confint prestatzen, bi galdera genituen buruan: ZER NOLA EGIN?  eta NOIZ?


Datak zehaztu genituen LHko aurkezpena martxoaren 14an, ostirala On Bosko antzokian, arratsaldeko 16:30etan. DBHkoak gela barruan landuko zuten taldeka martxoaren 17tik 21era.


Zer egin? Galdera hau zailagoa zan, ikastetxean ekintza ugari egin ditugu urtean zehar eta ez genuen betiko moduan lantzea. Horretarako Gloster bat prestatu genuen http://www.floreaga.com/berdea/?p=2140)

  eta pare bat abesti aukeratu genituen “natura zaintzeko” helburua zutenak.
Zer nolako ekintzak egin ditugu confitean? Gazteen eskutitza landu ondoren, natura zaintzeko konpromisoa sinatu dugu, natura zein ederra den ikusteko aukeratu dugu bideo zoragarri bat,




eta oraingo honetan NATURAREN EDERTASUNA ospatu nahi izan dugu…. Dantzatuz, txirula joz eta abestuz. Orain bideo bat prestatuko dugu guzti honekin.
Guztira  488 ikaslek parte hartu dute Eskolako Confint prestatzen. Izango duzue aurreratzean gure berri.



Aioooo
FLOREAGAKO IRAES 21 TALDEA.

osteguna, martxoa 20, 2014

Egibide: 3.lana

Reflexión: Después de ver las condiciones en las que estos niños intentan estudiar nos damos cuenta de que tenemos que valorar todos los medios y oportunidades de estudiar que tenemos a nuestro alcance.

Para este trabajo hemos decidido comentar la situación en las escuelas de Níger.

 


En nuestra opinión: Las condiciones que sufren son realmente malas ya que dan la clase al aire libre y sin ningún tipo de material escolar y una buena educación es uno de los derechos de los niños, para nosotros uno de los más importantes.

Problemas: el profesor no tiene donde dar clase ni los alumnos donde apuntar y la clase es dada al aire libre ,lo único positivo que vemos es que hay alguien que se interesa por que los niños tenga educación a pesar de las malas condiciones que tienen para ello .

Una solución que se nos ocurre seria que a unas instalaciones a las que no se les de uso utilizarlas como colegio así no habría que construir nada y en el caso de ser pueblos nómadas que les proporcionen alguna tienda para dar la clase para sufrir menos las consecuencias de estar al aire libre y no les afecte tanto el
clima.

asteazkena, martxoa 19, 2014

KARMENGO AMA: Udal Foroa

Amorebieta-Etxano herrian, Udal foroa garatu dogu.

Gairik garrantzitsuena, birziklatzea izan da eta asko hitzegin dogu V. edukiontzioari buruz, (edukiontzi marroia), materia organikoa biltzen dauana, hau da, ONGI ETORRIA emon deutsagu.

Birziklatze aukera hau hiritar guztiei zabaldu jaku. Gure zaramaren %36a, orokorrean materia organikoa da!!!!

KARMENGO AMA IKASTETXEAn, hasieratik, martxan daukagu ekintza hau. Janaria bertan kudeatzen da eta hainbat hondakin batzen doguz. 

Gu animatu egun gara eta espero dogu, jasangarritasunaren alde, herriko biztanleak ere animatuko direla parte hartzen.
Bitartean, ikasgeletan, birziklatze lanetan dihardugu.
Hemen dozue adibide bat:

 




Informazio gehiago, KAIAGENDA21 blogean aurkitu ahal dozue:
http://kaiagenda.blogariak.net/

Elgoibar Ik.: Edukinontziak

Kaixo :
Gure ikastolan, kontenedore berriak jarri ditugu.
Momentuz, hiru tokitan daude ipinita: HH-ko ikasleetzako sarreran, HH-koen parkean eta jangelako sarreran.
Kontenedore hauek, ontzientzako, organikoentzako eta errefuxarako (birziklatu ezineko zabarretzako) dira.
Nahiko erabilera ona dute eta honen ondorioz, zakarrak hobeto desberdindu ahal izango dugu.


                              
                                             Ondo izan eta laster arte. 

Lauro Ik.: 4.lana

II EUROPA CONFITa  PRESTATZEN LYONEN
1. Lyon hiriko irudi guztietatik gutxien gustatzen zaizkigunak energia nuklearrena eta landare gabeko parkeenak dira.
  • Energia nuklearra: CO2 asko isuritzen delako eta erradiaktibitatea sortu.
  • Parkeak: Landareak beharrezkoak dira CO2 xurgatzeko eta O2 gehiago izateko atmosferan.
 
2. Gure ikastola Loiu herrian izanik eta Loiuko ezaugarriak, kokapena eta bestelako baldintzak kontuan izanik, hurrengoko proposamenak eramango genituzke Loiuko Udal Forora,
  • Txorierritik mugitzeko bizikleta publikoak izatea,
  • Bertoko ekoizleen produktuen azoka jarraitzea egiten.
  • Bertoko ekoizleen berri Loiu web orrialdean ezagutzera ematea.
Proposatutako neurriekin, Loiuk daukan trafiko arazoa (Zamudioko parke teknologikora doazen kotxeak, aireporturako trafikoa,ikastetxe busak,...) pixka bat murrizten lagunduko zen eta CO2 isurketak gutxituko ziren.
 

Lauro Ik.: 3.lana

AFRIKAKO ESKOLAK
1. Afrikako eskolen aukeratzearen zergatia.
        Afrikako familiak txiroak direnez ez dituzte baliabideak eskolara bidaltzeko umeak, beraz, ume gehienak ezin dira joan eskolara. Eta eskolara joaten direnek ez dituzte guk ditugun eskola baldintzak.
        Eskolara ez doazen umeek lan egin behar dute, abeltzaintzan, nekazaritzan, ur bila,.....
    
2. Afrika Eskolen arazo nabarmenak
  • Uraren falta dago.
  • Eskola eraikinak ez dituzte
  • Ez dute ikas materiala egokia, koadernoak, liburuak, arkatzak, …...
     
3. Afrika Eskolen egoera hobetzeko ekintza proposamena
        Gure eskoletan kanpainak antolatzea,
  • Eskola materiala, arkatzak, koadernoak,....bildu Afrika eskoletara bidaltzeko.
  • Arropa bilketa
  • “Nigerrerako ur tantak” Unicef kanpainan parte hartu, dirua biltzeko Niger eskoletan ura ipini ahal izateko.
 

Lauro Ikastola: 2.lana

GABONAK EUSKAL HERRIAN eta MUNDUAN
1. GABONAK EUSKAL HERRIAN
       Euskal Herrian Gabonetan ohitura desberdinak jarraitzen ditugu. Ohitura batzuk antzinekoak dira,  beste batzuk, beste herrialde batzuetatik hartutakoak eta gehienak erlijio desberdinen ohituraz bat eginik.
  • Antzineko ohiturak: Olentzero, Jaiotzak, enborra beheko suan piztea Gabon gauean, Ogi zati bat bedeinkatu ondoren gordetzea hurrengo urtera arte eta gero animalia-txakurrei ematea,...
  • Beste herrialde batzuetako ohiturak: Zuhaitzak, Papa Noel,  Santa Claus, . ..
2. GABONAK MUNDUAN ZEHAR
Munduan zehar Gabonak ospatzeko ohitura desberdinak daude, adibidez:
  • Holandan etxetik kanpo afaltzeko ohitura dago.
  • Txinan Gabonak ospatu ez arren, pixkanaka mendebaldeko ohiturak hartzen hasi dira.
  • Haitin arroza frijolekin jateko ohitura  dute.
  • Pragan borondate onaren sinbolo bezala arrain bat ibaira botatzen dute.
  • Vietnamen (guk aukeratutako herria) Tet jaia ospatzen da, 7 egunetan zehar lehenengo ilargi berritik aurrera eta familian hildako-falta  den bakoitzaren omenez argizari bat pizten da.
  • Lasto jaiotzak Sri Lankan  
3. GABON JASANGARRIAK - KLIMA ALDAKETA MURRIZTEN
        Gure herrialdean Gabonetan kontsumoa ugaritzen denez, ikastolan gogoeta bat izaten dugu, beste pertsona batzuen eskubideataz, kontsumoa murrizteko, planeta osasuntsuagoa izateko,.....