astelehena, martxoa 24, 2014

Orobiogoitia BHI: Eskolako Confint eta dantzak!!!



Kaixo Iraeskideak:
Juan Orobiogoitiako ikasleak martxoak 13-an eskolako konferentzia egin genuen. Konferentziaren antolatzaileak, ingurumen tailerrekoak izan ginen.  Bertan, eskolako 3.DBH-ko ikasle guztiak bildu ginen ingurumena haitzakitzat hartuz, gure artean ingurumenaren aldeko ardura bi eta ekintza batzuk erabakitzeko.Hartutako erabakiak ondokoak dira:
2. Ardura: Uraren kutsadura murriztea:
5.ardura: Ingurumena zaintzea
Helburu hau lortzeko, ondoko ekintzak egingo ditugu euskal CONFINT-a baino lehen:
2. Ardura: Uraren kutsadura murriztea
  • Eskolako txorrotek botatzen duten ur kopurua moteldu. Honetarako, eskolako komunetako txorrotetan bridak jarriko ditugu.
  • Ikasle talde boluntario batek, uraren kutsaduraren ondorioak adierazten duten bideoren bat aurkituko dute eta eskolako sarrerako monitorean jarriko dute eskola guztiak gaiari buruzko kontzientzia hartu dezan.
5.ardura: Ingurumena zaintzea
  • Ebaluaketa bakoitzaren bukaeran, ikasle guztien artean institutuko inguru guztiak garbituko ditugu. Ekintza hau martxoak 20-an eta jantoki orduan egingo dugu.
  • Herritik kartelak jarriko ditugu, ingurumena zaintzeko herriko jendea kontzientziatzeko.
Eta hemen duzue
Eskolako konferentziarako egindako dantza
http://vimeo.com/89893490 



Eta hemen hondakinei buruz egindako beste bideo bat: 

http://vimeo.com/89384501

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: