asteartea, urria 24, 2023

 IRAES 21

Irakasleen 1go bilera

 


2023ko urriaren 6an, IRAES 21eko irakasleek eta Berritzegune Nagusiko Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako aholkulariok gure ikasturteko 1go bilera izan genuen Eibarren.

Bertan, IRAES 21aren inguruko AMIA bat egin genuen (aukerak, mehatsuak, indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko) eta ikasturte honetako helburuak eta kronograma zehaztu genuen.

Mila esker guztioi!

1go akta

 CONFINT 2023 (Granada)


 
Urriak 15etik 18ra, EAEko 5 ikasle, irakasle bat eta Berritzegune Nagusiko aholkulari bat CONFINTen egon gara. CONFINTa 2010ean sortu zen eta EAEtik IRAES21parte hartu ez ezik, antolatzen duen sarearen parte akitboa gara (ESenRED) sarea.
Entre el 15 y el 18 de octubre se celebrará en Granada la «VI Conferencia estatal de Jóvenes. Enrédate por el clima» (CONFINT), un encuentro que, bajo el lema «Enrédate por el clima», y coordinado y promovido por la Red Estatal de Escuelas hacia la Sostenibilidad en Red (ESenRED) en colaboración con este ministerio, reunirá a alumnado de toda la geografía española.
www.educacionyfp.gob.es
Hiru egunez, Estatu osoko ikasleen ordezkariak (besteak beste, IRAES 21, hainbat tailerretan aritu dira. Horrela, klima-larrialdiari buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat ireki dute. Gainera, egungo krisi soziosozialari aurre egiteko ordezkatzen dituzten ikastetxeetan abian jarri diren proiektuak azaltzeko aukera izan dute.
Era berean, Euskadiko ikasleetako bat Espainiako II. Hiri Foroan parte hartzeko gonbidatua izan zen, beste lau ikaskiderekin batera eta beren gogoetak helarazi ahal izan zituzten.
Euskadi ordezkatzen zuten 5 ikasle horiek egindako lanarekin batera, IRAES21eko irakasle batek irakasleentzako programan parte hartu du, eta Berritzegune Nagusiko Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako lerroko aholkulari batek koordinatu du ekitaldia, ESenREDeko (estatuko sareen sarea) kideekin batera.
Azpimarratu nahi dugu 5 ikasle horiek urtero Busturian egiten den euskal CONFINTera joan ziren ikasleek aukeratu zituztela, eta Granadan, horietako bat aukeratu dutela estatuko ikasleak etorkizuneko ekitaldietan ordezkatzeko.
 
Eskerrik asko partaide guztiei eta laster arte!