asteartea, urtarrila 31, 2012

Elgoibar Ikastola: jolasak antolatzen txikientzako

Mezu honetan arduren gutunean tokatu zitzaigun ardurari buruz hemen dijoaz datu batzuk.
Gure ardura ikastolan egin zen konferentzian hautatu genuen denok batera eta hau da.
Jolasak antolatzea ikasle txikiagoei kontsumo iraunkorragoa edukitzeko. Antolatzeko gure ikasgela bi taldetan banatu genuen eta talde bakoitzak bere jolasa asmatu zuen.Ondoren L H koen gana joan ginen eta jolasak antolatu eta egin genituen.
Jokoak abenduan egin genituen.



San Viator: energia aurrezten.

Gure eskolan, San Viatorren, datorren hilabetetik aurrera, 9 ikasgeletan, sabaiak jaitsiko dira eta kontsumo baxuko argiak jarrito dira, energia aurrezteko asmoz.

Elorrioko BHI: Deia zabaltzen eta sinadurak biltzen

Elorrio BHIko ikasleak sinadurak eskuz biltzen ibili dira eta hemen dago egindako lanaren emaitza:
 
 

Bihotz-Gaztea ikastola: Deia zabaltzen

Gure ikastola ingurumenarekin oso kontzientziatuta dago eta horregatik duela egun batzuk, konkretuki urtarrilaren 18an gure ikastolan Ikasleen Deia zabaldu eta sinatu egin genuen. Bertan, etapa guztietako ikasle guztiek parte hartu zuten. Bestalde, gure web orrialdearen bidez mundura mezua zabaldu dugu ere gurasoek eta nahi duenak sinatzeko. Klase guztietan konpromisoa aztertu, irakurri eta sinatu genuen. Argazki honetan DBHko 3.B mailako klasean egin zena ikusi ahal da.

Elorrioko BHI: Udalera bisitaldia

Aurrekoan esan genizuen bezala ikasleek proposatuta Elorrioko Zumelegi erreka garbitzera joan ginen. 
Ekintza horri dagokion garrantzia emateko, egoeraren berri udalari zuzenean ematea erabaki genuen.
Horretarako Agenda 21eko eta IRAESeko ikasle talde bat udalera hurbildu zen Alkateari  gure lankidetza eskeintzeko zeregin honetan aurrera egitea erabakitzen dutenean.
Hemen daukazue bisitaldi horren laburbilduma argazkietan.

igandea, urtarrila 29, 2012

Confint-esp

Gasteizen izandako Confint delakoari buruzko berri guztiak, argazkiak, bideoak etab: http://confint-esp.blogspot.com/ blogean.
Sartu, ikusi, komentatu, mezuak bidali, jarraitzailea egin, baloratu... parte hartu!!!


E!!! Eta euskal delegatuen iritizak, sentimenduak, lanak, komentarioak, bizipenak... etab hemen nahi ditugu!!!



astelehena, urtarrila 23, 2012

Autobusak Konferentziara.

Barria Aterpetxera joateko autobus bat jarri du antolakuntzak:


- 17:00. Elgoibarreko autopista sarreran.


- 18:15 ggb. Bilboko Termibus-en, Garellanon.


Ez da egongo tarteko geldiunerik.
Autobusa erabiliko ez duzuenok, abisatu mesedez.


Bueltarako Barriatik, urtarrilak 27, 15:00etan ggb aterako da autobusa Bilbora joateko eta gero Elgoibarrera.

Aupa delegatuak!!!

Gasteizeko Konferentziara bakarrik delegatuek joango dira eta zuen guztien lana, iritziak eta proposamenak eramango dituzte hara.
Joango ez direnek zer egin dezakete?
- Konferentziaren kartela inprimatu eta ikastetxetik jarri. Hemen daukazue.
- Konferentziaren berri izan blogean: http://confint-esp.blogspot.com/. Zati batzuk bideoz grabatuko dira eta blogean emango dira.
- Konferentziako delegatuei mezuak bidali: animoa, ideiak, proposamenak... horretarako "comentarios" erabili estatuko blogean, edo honetan ere.
- Konferentziari buruzko berriak ikastetxetik zabaldu: irratia, ikastetxeko aldizkarian, txoko berdea... baita ere Udal Eskola Foroetan...
- Jarraitzen dugu sinadurekin, Ikasleen Deiarekiko atzikimenduak. 
- Eta zuen irudimenak esango duena ere bai. Aurrera!
Hau Estatuko Konferentzia da, gero Europakoa izango da, eta laster Euskal Confint delakoarekin hasiko gara!!!

astelehena, urtarrila 16, 2012

Info delegatuentzat

Delegatuentzako derrigorrezko informazioa estatuko blogean:

Bihotz Gaztea (Santurtzi)

Kaixo lagunak!
Gu Bihotz Gaztea ikastolako ikasleak gara. DBH 1. eta 2. mailako ikasleak, hain zuzen ere. Gure izenak Maialen, David (DBH 1.) eta Jon eta Josu (DBH 2.) dira. Aurreko ikasturtean Jon ingurumen batzordean egon zen eta aurten Maialen, David eta Josu kide berriak dira. Ikasturte honetan Santurtziko zuhaitz egunaren landaketan parte hartu nahi dugu. Baita beste ekintza desberdinetan ere.
 
Argazki honetan LH pasabideko ingurumeneko panel berdean gaude. Josu egun horretan ez zen etorri.
Gogoratu: BIHOTZ ERE INGURUMENAREN ALDE!!

Agur.

osteguna, urtarrila 12, 2012

Aurkeztu direnak: GASTEIZERA!!!

Gazteen Nazioarteko Konferentzia: Zain dezagun Planeta

ESKERRIK ASKO ZUEN LAN ITZELAGATIK!!!

1.- GASTEIZERA JOATEKO AUKERA: KARTELAK AURKEZTU DITUZTEN IKASTETXE GUZTIAK
Guztira, 13 ikastetxe aurkeztu dira, 26 plaza bete dezakegu, beraz kartelak aurkeztu dituzten ikastetxe guztiek aukera daukate Gasteizeko Konferentziara joateko.
Ikastetxeko bi ikasle (neska + mutila) joan ahal dira. Ikastetxe bakoitzak bere ordezkariak hautatuko ditu.
Ordezkariak, urtarrilaren 25ean, arratsaldez, Barriako Aterpetxean egon behar dira (autobusa prestatuko da horretarako) eta 27an, arratsaldean bueltan egongo dira beraien herrian.
Ordezkarien betebeharrak:
1. Bidaliko den izen-emate eta baimen fitxa bete eta irakasleari eman.
2. Ikastetxean ematen ari den IRAES 21, Confint (eskola eta erkidegokoa) edo Eskolako Agenda 21 prozesuei buruzko informazioa emateko prest egon.
3. Beste erkidegoko ordezkariekin eztabaida eta tailerretan lan egiteko prest egon.
4. Bukatu eta gero, Konferentziari buruzko informazioa ikastetxean emateko prest egon eta beste erkidegoko ikasleekin harremanetan jarraitzeko prest egon.
5. Gainera, ikastetxearen kartela hautatua izan bada, DIN A1 (594 mm × 841 mm, gutxigorabehera) tamainan eta gaztelaniaz prestatu, Gasteizen aurkezteko. 



2.- HAUTATU DIREN KARTELAK GASTEIZERA ERAMATEKO:
48 baliozko boto izan dira guztira eta hauek dira hautatu diren kartelak:
47 zkia.: San Jose Floreaga - Azkoitia (4. ardura)
6 zkia.: Axular BHI - Santurtzi  (4. ardura)
22 zkia: Beurko BHI - Barakaldo (3. ardura)
13 zkia: Elgoibar Ikastola- Elgoibar (3 ardura)
Beraz, hautatutako lau kartelak IRAES 21eko ordezkariak izango dira Konferentzian.

47

6
22

13
ESKERRIK ASKO ZUEN LAN ITZELAGATIK!!!

Ikusi nahi baduzue zer gertatzen ari den estatuko beste erkidegoetan, hona hemen informazio osoa daukazue: http://confint-esp.blogspot.com/

asteartea, urtarrila 10, 2012

Nor joango da Gasteizera??? Zeintzuk kartelak hautatu dira???

URTE BERRI ON!!!
Beno, Confint aurrera doa eta kartelen hautaketa eginda!
150 boto posible. 55 boto emanda. 48 baliagarriak. Tranpati gutxi, egia esan. Eskerrik asko!!!
Kartel konkretu bat oso argi izan duzue ordezkaria izan behar zela. 
Noiz jakingo dugu emaitza: urtarrilaren 12an.


Katalunian ere egin dute beraien Confint. Madrilen ere bai. Canarietan orain daude egiten. Galizian datorren larunbatean... Confint aurrera doa... ehun ta piku ikasle elkartuko gara Gasteizko Barria Aterpetxean Konferentzia garatzeko.


Hona hemen Bartzelonan egindako Kataluniako Confint-eko argazki batzuk (ordezkariak, aurkezpena, kartelak, tailerrrak...):


astelehena, urtarrila 09, 2012

Elorrioko BHI- Deia zabaltzen eta sinadurak eskuratzen

Zorione Fundaziru - Elorrioko BHI

Kaixo,
Elorrioko Institutuko IRAES lantaldeko ikasleak gara eta jadanik lortu ditugu 220 sinadura CONFINTeko DEIAren alde, gure ikaskide eta irakasleek sinatu dute, etxeko eta herritarrek ere, eta baita Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ere.
Oraindik ere sinadura gehiago biltzen ari gara eta argazkirren bat ere atera dugu.
Bueno, ba ikusten duzuenez, hemen dago gure ikasleak egiten ari direnaren muestratxo bat. Benetan pozik ari dira saltsan.
Besarkada bat

IRAES 21 eta CONFINT Ceneameko Buletinean

CENEAM (Centro Nacional de Educación Ambiental), ulertzeko, estatu mailako Ingurugela dela esan genezake. Bera da ingurumen hezkuntzari buruzko lehendabiziko erreferentzia estatu mailan. Instituzio honek hilero aldizkari bat argitaratzen du, Boletín del Ceneam hain zuzen ere. 


Hilabete honetan eta 2012 urtea ondo baino hobeto hasteko gurekiko bi erreferentzi ateratzen ditu: 
Aurrera!!!