astelehena, martxoa 29, 2021

Aita Larramendi: 3.lan proposamena

 Kaixo,

Aita Larramendi ikastolako 3.lan proposamena duzue jarraian. Batxilergoko ikasleek ez dute ohiko aurkezpen bat egin. Ikaskideak motibatzeko asmoz eta hausnarketa luze baten ondoren, KAHOOT bat sortu dute baliabide didaktiko modura erabiltzeko.

Ea zer iruditzen zaizuen! 

 


ELORRIO BHI: Eskolako Confint

 Kaixo lagunok,

IRAES taldeak Eskolako Confintari begira eginiko lana partekatzen dugu. Ikastetxeetako pasabideetan jarri dute "Aldaketa klimatikoari" buruzko informazioa eta Eskolako Confinterako deialdia bideo bidez burutu dute.


 

OROBIOGOITIA BHI (IURRETA): Klima aldaketa

Aupa!

Aurten ikastetxean zailtasunak izan ditugu IRAESeko proposamenak aurrera eramateko baina hala ere, hainbat jarduera egin ditugu!

Zeukin partekatzen ditugu bigarren batxilergoko ikasleek KLIMA ALDAKETAen inguruan eginiko lanketa!

JOBLOGA 21 Hemen 

WEB orrian Hemen

 

 

Franciscanas de Montpellier: 2.lan proposamena

 

ostirala, martxoa 19, 2021

asteazkena, martxoa 17, 2021

EUSKAL CONFINT-a

 


Euskal Confint-a prestatzen hasiak gara eta  jakin nahi dugu zenbat ikastetxek parte hartu behar duzuen. Horretarako, parte hartuko duzuen ikastetxeek BETE EZAZUE GALDETEGI HAU  martxoaren 25a baino lehen. Data horretarako  bete ezean EZ duzuela parte hartuko ulertzen dugu.


 


asteartea, martxoa 02, 2021

ESKOLAKO CONFINT 2021

CONFINT-ak gazteen protagonismoa bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesua da. Planetak jasaten duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen protagonismoa, konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.

Eskolako Confint-a aurrera eramateko, 3.lan proposamena berreskuratuko dugu eta egindako ikerketak, hausnarketa eta ondorioak balioagarriak izango zaizkigu.

Ikastetxean, klimaren aldeko ikasleen konpromisorik ba al duzue? Nola gauzatzen dira? Hausnartu itzazue harreman hauek: klima aldaketa eta...osasun egoera, biodibertsitatearen galera, elikadura, harremanak, kanpoko espazioak, barne espazioak...

Zer da eginbeharrekoa? Klima babesteko komunikazio elementuren bat sortzea.

Ondorengo aurkezpenean dituzue Eskolako Confint garatzeko behar dituzuen azalpen guztiak. Zalantzarik izatekotan jar gurekin kontaktuan: 21iraes@gmail.com

 


ZUAZOLA-LARRAÑA BHI: 3.lan proposamena

 

Oñatiko institutuko Batxilergo zientifikoko 1. mailako ikasleak IRAES 21 Eskola Jasangarrien sareak proposaturiko lanak egiten ari gara. 

Bestalde,  hemen duzue Aldaketa klimatikoari buruz egindako bideo laburra. Gure ikastetxeko Instagramen, Facebooken eta Web orrian zabaldu dugu. 
Denon artean lortuko dugu GELDIARAZTEA!
 

 

ELORRIO BHI: 3.lan proposamena