larunbata, martxoa 19, 2022

Elorrio BHI ikastetxekoen 3. lan proposamena

 

Klima aldaketaren inguruan lan bat osatu dugu eta  institutuko beste kide guztiei azalduko diegu (confinterako beroketa moduan erabiliko dugu). Azalpena bi taldeetan egingo dugu:  lehenengo DBH1 eta DBH2 koekin partekatuko dugu, ondoren DBH3 eta DBH4 gainontzeko ikasleekin. Azalpena emateko Power Point bat prestatu dugu. Pdf dokumentua  blog honetara bidaltzen dugu baliagarria bada denon eskura izateko.

Lan horretan guk egindako hiru bideo  sartu ditugu:

1.       DBH1 eko iraeseroek berotegi efektua zer den azaltzeko maketa txikitxo bat prestatu dugu eta maketa horretaz baliatu gara azalpen bideotxo bat osatzeko.

2.       Gure lanaren amaieran Laburpen moduan Klima aldaketaren inguruan agertzen den testuaren irakurketa  DBH3ko beste Iraesero batek egin du eta musika eta argazki batzuk erabiliz beste bideo bat egin dugu.

3.       DBH2 ko beste ikasle talde batek ekarpen bat egin digu:  rap abesti bat Klima aldaketaren  inguruko  letrarekin (eurak asmatu dute letra)  eta horrekin 3.bideoa grabatu dugu.

Bideo guztiak ikusgai lanean (pdf-an) txertatuta daude.  

 

osteguna, martxoa 10, 2022

IV. lan proposamena (ikastetxeko CONFINT)

Kaixo Iraeseroak:

Agur bero batez, ikasturte honetako 4. erronka helarazten dizuegu: Ikastetxeko Ikasleen Konferentzia antolatzea, hau da, IKASTETXEKO CONFINTa.

Dakizuen moduan, ikasturtean zehar errealitate global bat landu dugu: klima-aldaketa. Ikastetxe bakoitzean, zuen egokitzapen eta arintze erantzuna zein den ikertu duzue eta blogean partekatu. Beste ikastetxe batzuetan aurrera eramaten diren beste erantzun batzuei buruz ere hausnartu duzue. Beraz, dagoeneko zerbait badakigu gaiari buruz.

Orain eskatzen dizueguna arazoaren garrantzia ikaskideekin konpartitzea da, eta guztiekin batera, zuen ikastetxeak  klima-aldaketaren arazoaren aurrean erantzun hobea izateko konpromiso bat hartzea. 


IKASTETXEko CONFINT-ean eztabaidatu beharko duzue, eta klima aldaketaren arazoari aurre egiteko zein ekimen burutuko duzuen adostu beharko duzue. Kontuan izan konpromiso hori gauzatu egin beharko dela. Aldi berean, hartzen duzuen konpromisoa ikastetxe osoan zabaldu beharko duzue. Jakin dezala zertan ari zareten eta zer egingo duzuen! Bilatu aliatuak!

Eta IRAES21eko blogean ere esaiguzue noiz egin duzuen Ikastetxeko CONFINT, nortzuk elkartu zareten, nola antolatu duzuen, zein dinamika erabili duzuen, nola zabaldu duzuen informazioa eta oso garrantzitsua, ZEIN ERRONKA hartu duzuen.



Ikastetxeko CONFINT egiteko GIDA  baliagarria suertatu ahal zaizu horretarako.

 

 Gogoratu ezazue, ikastetxe bakoitzaren akordio horiek EUSKAL CONFINTean, maiatzaren 11n, partekatuko ditugula. Bertara, ikastetxe bakoitzeko 2-3 ordezkari etorri ahal izango dira, beraz, ikasle ordezkariak zeintzuk izango diren aukeratu beharko duzue ere. 

Eskolako CONFINT 

 


 


Marianistas Gasteiz ikastetxearen 1. lan proposamena

2. proposamena igota zegoen, eta 1. proposamena IRAESeko emailean galduta izan dugu. Hemen doakizue!

Ingurugela