asteazkena, martxoa 19, 2014

Elorrio BHI: Eskolako Confint


Martxoaren 18an, II Eskola Confint ospatu genuen eskolan, 32 pertsonekin, irakaslea barne. DBH 1,3 eta 4koak egon ginen bertan. 5 taldetan banatu ginen, eta talde bakoitzak arazo bat edo gehiago proposatu zuen, ingurumenarekin lotuta, eta honetarako konponbide bat.
Hauek izan ziren aipatutrako arazo nagusiak eta Madariaga Dorretxean aurkeztuko ditugunak:
- Elorrioko udaltzainak ibiliz eta bizikletaz joatea
- Durangaldean garraio publikoa sustatu
- Elorrion bidegorri berriak ipini
- Bostgarren edukiontzia Elorrion
- Elorrioko farolak behar baino lehen pizten dira, eta leku askotan gainera gehiegi edota gutxiegi daude
- Farolek eguzki-energiaz funtzionatzea

Honekin batera, Eskola Confinteko argazki batzuk igoko ditugu


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: