ostirala, urria 30, 2015

Maria ta Jose: 1.lana

Kaixo Hemen gaituzue ikasturte honetan ere lanera prest!!!
Bi argazki bidaltzen ditugu gure taldearen aurkezpena egiteko. 
IMG_20151029_094926 (800x600)
NOLA ZABALDUKO DUGU IRAES 21
· Lehenik, kurtso hasieran, DBH-ko ikasle eta irakasle guztiak aretoan bildu nahi genituzke, Iraes 21-eko programa guztiei azaltzeko.
· Hiruhileko bakoitzaren amaieran, berriz ere elkartzea gustatuko litzaiguke, ebaluaketan zehar egin ditugun lanak erakusteko.
· Bakoitzak bere gelan minutu batzuk hartuko ditu berriren bat dagoenean, gelakideak jakinaren gainean egon daitezen.
· Azkenik, ikastetxeko web gunean ere Iraesen egiten ditugun lan guztiak erantsiko ditugula erabaki dugu, interesa duenak ikusi ditzan.
Eskerrik asko eta laiste arte.
IMG_20151029_094726 (800x597)








asteartea, urria 27, 2015

IRAES Taldeak: komunikazioa


Aupa Iraeseroak:
IRAES 21 sarearen komunikazioa areagotzeko eta zuen lanak ahalik eta leku gehienetara heltzeko hauek beharko genituzke:
- Ikastetxearen EA21eko edota IRAES Taldearen blogaren, web-aren... e-helbidea.
- Gauza bera baldin badauka facebook edota twitter.
Baldin badaukazue, animoa eta bidali ohiko helbidera.

El Regato: 1.lana

Kaixo, El Regato Ikastetxeko DBH 3. mailako Ingurumen Tailerreko ikasleak gara.

Aurten proiektu honetan parte hartzen dugun bigarren urtea da. Gogo handiak ditugu ekintza hau aurrera eramateko.

El Regato Ikastetxea ordezkatzeko sei partaideko taldea osatu dugu. Gure ikastetxean naturari garrantzi handia ematen diogu eta horregatik jakin-min handia dugu ingurumenari buruzko gauzen inguruan. Hemen txikitatik egiten ditugu ekintza interesgarri asko naturari buruz, adibidez:
  •     Ume txikiek baratze ekologiko bat lantzen dute, eta hortik gauza berri asko ikasten dituzte.
  •     Beti txikitatik irakasleek ikasleei erakutsi digute nola birziklatu, eta horretaz aparte ikastetxe osotik baditugu birziklatzeko edukiontziak.
  •     Nagusiek patiotik eta ikastetxe osotik zaborra batzen dute, dena garbi-garbia egoteko eta hori birziklatzen da.
  •     Badago irakasgai bat (ingurumena-tailerra) eta bertan naturari buruzko gauzak ikasten ditugu. Bertan aztertzen ditugu mundu osoan zehar gertatzen diren arazoak.
Irrikitan gaude proiektu honetan parte hartzeko!




AURKEZPENA EL REGATOKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEI



HAUSNARKETA

Aurten zenbait ekintza egingo ditugu ikastetxean ingurumena zabaltzen saiatzeko:
  •     Zenbait kartel egin ditugu eta ikastetxetik jarri ditugu beste ikasleek IRAES taldea ezagutzeko.
  •     Sare sozialak erabiliko ditugu hedapen-baliabide bezala.
  •     Hemen egingo ditugun lan guztiak argitaratuko ditugu argazki eta bideoen bidez.




Hau izan da dena eta hurrengo lanara arte.

osteguna, urria 22, 2015

Eskolabarri: 1.lana

Kaixo guztioi!
Hemen gaude Eskolabarriko Ingurumen batzordeko ikasleak eskolako landarek ureztatzen.
Iraes sareak egiten dituen lanak ezagutarazteko proposamen bat egin dugu. Informatika arloan "favoritos" goiko barran "iraes21 ikasleak" blogaren helbidea txertatzen ikastea eta eskolako ordenagailuetan txertatuta agertzea. Zer iruditzen?

Beurko BHI: 1.lana

 Kaixo.
Eneko I., Aloia, Eneko F. eta Angela Beurko BHI-ko IRAES-ko ordezkariak gara eta aurten blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartu ditugu gure gain.
Momentu honetan arropa eta zapatak biltzeko kanpaina burutzen ari gara institutuan, Glorr Fundazioaren eskutik. Glorr Fundazioaren helburua da familien egoera ekonomikoak txikien garapen integralean eragin negatiborik ez izatea.
Proiektu honetan parte hartzeko gonbidapena jaso genuen, etxean erabiltzen ez diren arropa eta oinetakoak ikastetxera eraman ditzagun.
Ingurumen Taldeko ikaskide batzuekin guk kanpainaren difusioa egin dugu ikastetxean.
Gure aktibitateak Agenda 21-eko blogaren (http://ag21beurko.blogspot.com) eta Txoko Berdearen bitartez zabaltzen ditugu.
Informazio zehatz bat zabaldu nahi badugu, panelak sortzen ditugu eta institutuaren sarreran jartzen ditugu, esaterako momentu honetan klima aldaketari buruzko panelak daude.
Agur eta hurrengora arte.






asteartea, urria 20, 2015

Floreaga ikatetxea: 1.lana

Mezu honen bidez gure argazkixek eta Iraes 21eko informazioa nola zabalduko dugun adieraziko dugu.
Argazkiak behean txertatuta daude.



Informazioa nola zabaldu:
      -Egunonetan: Salestar ikastetxe guztietan, egunero-egunero, klaseak hasi orduko, tarte txiki bat hartzen dugu testu labur bat irakurtzeko eta horri buruz hausnarketa bat  egiteko.
      -Geletako eta patioko Txoko Berdean, kartelen bidez, informazio hau zabaltzea.
      -Ikastetxeko webgunean: www.floreaga.eus
      -Tutoretza saioetan

Argazki hauetan agertzen den bezala, talde handia eta langilea dugu, LH eta DBH-ko ikasleez osatua.
Argazkian agertzen den proiektua TAPOI SOLIDARIOEN proiektua da. Era guztietako tapoiak biltzen ditugu ume eta erakunde bati laguntza emateko.
Hurrengo lanaren zain geratzen gara.

Ondo izan!!!

osteguna, urria 01, 2015

1. lan proposamena

Ongi etorriak IRAESeroak sarearen 2015-16 ikasturtera!!!




Jadanik mezu batzuk jaso ditugu aurkezpenak egiten eta gogoz lanean hasteko. Pozten gara horrelako kemena eta gogoa ikusteaz.
Heldu da eguna, eta horrela jarraitzen saiatuko gara, hilearen lehena izango da lan proposamena aurkezteko eguna. Eta urriak lehena heldu da, beraz lehendabiziko lan proposamena hona hemen.


1. lan proposamena.
Ikasturtea hasi da eta lehenengo pausuak antolaketakoak dira. Beraz:
  1. IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.
  2. IRAES TALDEAren argazki bat nahi dugu, baina lanean, zeozer egiten ikastetxean ingurumenaren eta jasangarritsaunaren alde. IRAESeko Logoa agertu behar da, nosli.
  3. Hausnarketa txiki bat: zelan zabalduko duzue IRAES sareak egiten dituen gauzak, lanak, proposamenak etab beste ikasleekin, beste ikasgeletan. Pentsatu, proposamena egin irakasleei eta adostu ostean: guri kontatu.
Hiru gauza horiekin posta elektroniko bat bidali ohiko helbidera eta blogean agertuko dira zuen ekarpenak. 
Ez dago data tope lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan proposamenak agertu, ideia zuek zerbait egitea eta aurkeztea da.