astelehena, abendua 13, 2021

Barakaldoko El REGATO ikastetxeko IRAES21 taldea

Kaixo lagunak: 
DBH-ko 3.mailako Inguruneko taldekoak gara eta ingurumenarentzat kaltegarriak diren ikastetxeko alderdiak aldatzea nahi dugu. Hemen gure aurkezpena.
p

asteartea, abendua 07, 2021

asteartea, azaroa 30, 2021

ostirala, azaroa 26, 2021

Azkoitiako BHI Iraes 21 ikasleen taldea

 Kaixo!

Azkoitiako IRAES taldeko arduradunak gara DBH1, DBH2 eta DBH4. mailakoak. ZAkelak da gure taldearen izena eta gure planeta zaintzea da gure helburua.

Hemen gure aurkezpena


IRAES-ZAKELAK de 18 AIZPURU UNZUETA NAIARA

ostirala, azaroa 19, 2021

2. LAN-PROPOSAMENA

LARRIALDI KLIMATIKOARI AURRE EGITEN IKASTETXETIK

Larrialdi klimatikoa guztion erronka da eta horri aurre egiteko duela egun gutxi Galsgow-en COP26 ospatu zen. Bertan herrialdeek hartutako konpromisoak ez dira nahikoak izango (“a fragile win” Alok Sharma.COP President)larrialdi klimatikoari aurre egiteko eta garrantzitsua da mehatxu global honen aurrean lokalki eragitea: herri, etxe eta ikastetxe bakoitzean hartutako neurriak ere zeharo garrantzitsuak dira. 

 

 

 Halaber, aurten Eskolako Agenda 2030 lantzen ari gara, eta bertan Garapen Iraunkorrerako Helburuak, horien artean, 13. helburua klima babesteko ekintza da.

 

 

Jarraian proposatzen dizuegun 2. erronka hau, ikastetxeari aldaketa klimatikoaren ikuspegitik begiratzea izango da. Zuen ikastetxeari begiratzen badiozue, zein da azaltzen den argazkia edo egoera? 

  • Zein izango litzateke ikastetxeko eremu edo ekimen interesgarriena, eredugarriena? Zein da ikastetxean dagoen gune kuttun hori, harro sentiarazten dizuen ekimena/praktika/gunea? Erakutsiko diguzue? Partekatuko diguzue? 
  • Eta beste aldetik, zein alderdi hobetuko zenituzkete?

Jakingo duzuenez, aldaketa klimatikoa gai ugarirekin dago zuzenki erlazionatuta: mugikortasuna, energia, kontsumoa, baliabide eta hondakinak, biodibertsitatea etab. 

Laburbilduz, lan proposamen honetan, gehienez 10 diapositiba dituen aurkezpen bat egitea eskatzen dizuegu. Bertan, bi gauza azaldu beharko dituzue: 

  • Ikastetxearen egoera aztertzea, aldaketa klimatikoaren ikuspegitik. 
  • Ikastetxean eredugarria eta gustukoa duzuen gune/ekimena azaltzea.  

Zuen lana ikusteko gogotsu gaude! Ekin! 

______ COP 26 inguruan gehiago jakiteko…  

asteazkena, azaroa 17, 2021

Bilbaoko Artxandapeko Iraes21 ikasleen taldea

 Artxandape ikastolako  IRAES 21 taldeko kideak agur bat bidaltzen dizuegu Bilbako bihotzetik, lehenengo lan proposapenaren erantzunarekin. 

Ikasle konpromitituak gara eta  hausnarketak ahalik eta zabalkunde handiena izan dezan proposamenak DBH guztira hedatuko ditugu.



Egibideko Iraes21 ikasleen taldea

 Hemen gaude berriro Gasteizko Egibideko ikasle batzuk pozik eta lan egiteko prest!!!

Gure lehengo lanproposamena aurkezten gara.



osteguna, azaroa 11, 2021

Elorrio BHIko Iraes21 Taldea

 Kaixo, hemen gaude, berriz, Elorrio BHIko ikasleak, aurtengo lehengoko lan proposamenarekin.
Ondo pasatzen dugun bitartean ikastea eta rtenbideak bilatzea
Jarraian atxikituko dizuegu gure nahiak eta nola aurkeztuko gara ikastetxean.
Agur bero bat.

*aurkezpena

IRAES21 Elgoibar Ikastolako NATURAZALEAK

Kaixo Iraeseroak,
Elgoibar Ikastolako Iraes taldeko arduradunak gara, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2. mailakoak.
NATURAZALEAK da gure taldearen izena eta LURRA zaintzea da gure helburu nagusia.
Ikusi gure aurkezpena. 

Planeta osasuntsu bat nahi dugu.
Animo!!!!!!

 

*Aurkezpena



IRAES 21 KURTZEBARRI

Urkulu Taldea


Kaixo, Aretxabaletako Kurtzebarri bhi ikastetxeko 5 ikasle gara. Gure taldearen izena Urkulu da, eta gu:
Uxue A., Ortzi E., Eneritz F., Naia M.  eta Alexa M.

Biologia-geologiako klaseetan bilduko gara, eta ikastetxean txoko berdean emango ditugu taldearen berri.

Ikasturte honetan gehien kezkatzen gaituen gaia energiaren lotutakoak dira.

 

Oñati BHI Iraes 21 taldea Olatu txantxikuarra

 KAIXO!

Olatu txantxikuarra IES Oñati BHIko  Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Helburuen alde
borrokatzeko prest dagoen Batxi 1-eko sei ikasle aktibo eta jatorrez osatutako
taldea gara... zuekin lan egiteko prest 

 

 

aurkezpena


ostirala, urria 29, 2021

GAZTEEN V. CONFINT KONFERENTZIAN ADOSTUTAKO MANIFESTOA

Eskola eraldatuz, herriak eta hiriak eraldatzeko.
Lor daitekeen ametsa
Guadarrama, Madril
2021eko urriaren 3tik 6ra

Kausa honen alde jardun duten pertsona askoren ahots gutxi batzuk besterik ez gara. Hasteko, eskerrak eman nahi dizkiegu hau guztia posible egin duten erakundeei, gure ikastetxeetatik eta ESenREDetik hasita Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeritzaraino; baita une honetan entzuten ari zaretenoi ere, eta, bereziki, egun hauetan laguntzen aritu zaigun talde osoari: bideratzaileei, irakasleei eta Guadarraman urriaren 3tik 6ra egin dugun egonaldian gurekin egon diren langile guztiei.

Egun hauetan zehar, 69 ikasle egon gara Estatuko leku desberdinetako 10 sareren ordezkari gisa jardunean, gure proiektuak eta ideiak partekatzeko bilduta, eta mundu iraunkorrago baten aldeko pausoak emateko eta bideak irekitzeko asmoarekin.

Izan ere, arazoak identifikatzea da irtenbideak aurkitu ahal izateko arrakastaren gakoa.

Gero eta gehiago gara hiriguneetan bizi garen pertsonak. Beraz, etengabe sortzen doaz gure ongizateari eragiten dioten gaiak. Ikusiko duzuenez, arazo guztiak elkarlotuta daude. Adibidez, erabilera bakarreko objektuen gehiegizko ustiapena, plastikoaren gehiegikeria, hondakinen kudeaketan sailkapen eskasa eta hiru “erreen” gabezia (murriztu, berrerabili eta birziklatu) zeharo konektaturik daude. Dinamika bera jarraituz, hiriguneetan garraio publiko urria egoteak ibilgailu pribatuen gehiegizko zirkulazioa dakar, eta ibilgailu horiek guztiek kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura eragiten dute, airearen kalitatean ere eragin oso negatiboak sortaraziz. Horrekin lotutako beste arazo batzuk berdeguneen soiltzea eta suntsitzea eta energia berriztagarriak behar beste ez eratzea dira. Jarraituz, esandakoari gehitu behar zaio sare sozialen potentziala alferrik galtzearena, atsekabetzen gaituzten arazo horiei guztiei buruzko desinformazioa eta ezjakintasuna areagotuz.


Zailtasun horiek nolabait gainditu ditugu, eguneroko ohituretan aldaketa txikiak eginik eta Estatuko hainbat tokitako ikastetxeen konpromiso eta laguntzarekin, eta ondorengo lerroetan aldaketa horien guztien artean esanguratsuenak aipatuko dizkizuegu.

  • 3Rak ezarri ditugu.
  • Eskolako menua berregituratu dugu, haragia gutxiagotuz, eta tokiko (km 0) produktu gehiago eskainiz.
  • Uraren eta argiaren erabilera murriztu dugu.
  • Teknologiaz baliatu gara ikastetxe iraunkorrago bat lortzeko.
  • Gure ingurunea eraldatu dugu natu-gune zabalagoa izateko eta ikasleen bizikidetza eta osasuna hobetzeko.
  • Ahaldundu egin gara, indarra hartu dugu,  eta gure komunitatea inplikatu dugu.

Aldaketa sozioekologikoak lortu ditugu, ez bakarrik ikastetxeetan, baita gure herri, auzo eta hirietako biztanlerian ere.

Hemen zerbaitegatik bagaude, ekintzengatik da, eta ez hitzengatik. Era guztietara jardun dugu, aktiboki zein pasiboki.Ez da erraza izan, baina ez dugu inoiz amore eman. Denbora luzez atsedenik gabe lan egin dugu, baina hau oraindik ez da amaitu. Gure ingurune hurbiletik abiatuta, aldaketa gehiago egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, gure planeta egunez egun hobetzeko borrokan.

Gure lehen helburua kalitatezko hezkuntza iraunkorra sustatzea da, eta horren gakoa ez dago nork egin behar duen, baizik eta nola. Praktika onen ohiko proposamenetatik urrundu nahi dugu; izan ere, erraz ahazten direla uste baitugu, eta asmo onez beteta dauden arren, errealitatearekin ez datoz bat askotan. Horregatik, gure konpromisoa eredugarria izatean oinarritzen den kalitatezko hezkuntza eskatzea da, eta ez teorian oinarritutakoa. Ez dira soilik txikienak gure laguntza behar dutenak, beste belaunaldi asko 3Rak zer diren jakin gabe hazi dira. Denok dakigu beharrezkoak direla, baina benetan badakigu nola gauzatu?

Horrenbestez, jakinarazi nahiko genuke gure esperientziak partekatzean konturatu garela hezkuntza dela guztiaren oinarria. Hurrengo adibide hau proposatzen dizuegu: denoi erakutsi digute gauero hortzak garbitu behar ditugula, eta hau ohitura bat bezala hartu dugun zerbait da. Ez al duzue uste gauza bera egin dezakegula honekin guztiarekin?

Heziketa arduratsua bultzatu dezagun jendeak herritar jasangarriak izaten ikasteko, konturatu daitezen planeta zaintzea ez dela txorakeria bat, biharkoa guk ereiten dugulako eta hobea izatea nahi baldin badugu ahal bezain pronto ekin behar diogulako. Hori dela eta, hezkuntza-materiala behar bezala digitalizatzeko eskatzen diegu gobernuei, irisgarritasun ekonomiko handiagoa izan dezaten, pertsona bakoitzaren ondareari laguntza ekitatiboak emanez.

Ez da ahaztu behar energia berriztagarrien politikak ezarri behar direla, behar diren eremu guztietan eta lehenbailehen.

Era berean, ezinbestekotzat ikusten dugu sortutako hondakin guztiak berrerabiltzeko modu berriak ikertzeko eskatzea. 

Udalei, gainera, hirigunearen mapa eguneratzeko eskatu behar zaie, birziklatzeko gune guztien berri emanez, herritar guztien eskuragarri egon daitezen.

Ikusgarritasun handiagoa eskatzen dugu, bereziki gobernuen eskura dauden komunikabideen partetik.

Derrigorrezko irakasgai bat eskatzen dugu, gizartean oso onartuak ez diren interes komuneko gaiak jorratuko dituena.

Arropa generoaren arabera banatzearen aurka protesta egiten dugu, eta generoari dagozkion sailak kentzea.

Berrerabili ezin diren ontzien alferrikako fabrikazioa gutxituko duten ordenantzak ezarri nahi ditugu.

Erabiltzen ez diren espazioak berrerabiltzea eskatzen dugu, eraikinen eraikuntza sustatzeko ingurunea kaltetu gabe.

Beraz, baliabide naturalen alferrikako eta gehiegizko ustiapena saihestu nahi dugu.

Nazkatuta gaude entzuten ez gaituztelako, serio hartzen ez gaituztelako, eta etorkizuneko gazteria garela pentsatzearen eskusarekin inolako aldaketarik ez bilatzearekin. 

Gazteok plastikorik ez dagoen etorkizun batean sinesten dugu, desberdintasunik ez dagoen etorkizun batean, non markek ez dituzten jende-multzoak mugiaraziko, ekintza arduratsuek baizik. Etorkizun hobea nahi dugu, baina guztiontzat nahi dugu eta, zuen lankidetzarekin, etorkizun hori gaur hasten da. 

Orain ez bada, orduan noiz?

Gu ez bagara, orduan nor?

Guadarrama, 2021eko urriaren 6a.


ostirala, urria 22, 2021

1. LAN PROPOSAMENA

 ONGI ETORRIAK 2021-22 IKASTURTEKO LANTALDERA!

Prest al zaudete, ikastetxeetako IRAES21 taldeak martxan jartzeko?

Hementxe duzue lehenengo lan proposamena: 

Ikastetxean egin beharrekoa: 

Urtero bezala, IRAES taldea osatu eta lan dinamika zehaztu beharko duzue: nortzuk zareten, noiz bilduko zareten, non etab.

Taldeari izen bat ipini beharko diozue eta pentsatu nola emango duzuen taldearen berri ikastetxean: txoko berdean, blogean, webean…

IRAES taldea blogean aurkeztu: 

IRAES taldea blogean aurkeztu beharko duzue bi hiru diapositiben bidez (ppt, google aurkezpenak, etabar) eta bertan agertu beharko da:

  • Taldearen argazkia edo irudia
  • Taldearen eta partaideen izena
  • Ikasturte honetan daukazuen nahiak edo itxaropenak.
  • IRAES taldea ikastetxean nola aurkeztu duzuen 

Zuen lanak bidali helbide honetara: 21iraes@gmail.com

ANIMO IRAESEROAK!!!

ERRONKA HANDIA DUGU AURRETIK

ostirala, urria 15, 2021

IRAES bilerako akta

 




Egun on denoi,

Zelan zabiltzate?

Hemen duzue azkenik irailaren 24ko bilerako akta. 

Milesker zuen ekarpenengatik, eta zuen lanagatik. Ondo izan!

akta  

astelehena, urria 11, 2021

V. CONFINT aren manifiestoa Nazio Batuetara iritsiko da


Hiri Foroaren amaiera-ekitaldiaren ondoren, Eduardo Moreno - ONU-Habitat Ezagutza eta Berrikuntza Saileko burua,  CONFINT ikasleen ordezkaritzarekin bildu da, amaierako osoko bilkuran irakurritako manifestuan adierazi diren haur eta gazteen hausnarketen edukiarekiko errekonozimendua eta interesa adierazteko.

Eduardo Moreno jaunak txostena egiteko prozesuaz eta Guadarramako V. CONFINTen aurreko egunetan egindako gainerako jarduerez gazteei galdetu egin die.
Halaber, delegatuekin  konpromisoa hartu du:  manifestua NBE-Habitatera eramango duela,  CONFINT ko gazteen laguntza  izatea espero duelarik, errealitate iraunkor berri hori eraikitzeko
.

V. CONFINTek duen ordezkaritza Espainako Hiri Foroan

 

Estatuko V. CONFINTeko ordezkaritzak urriaren 7an Sevillan egin zen Espainako Hiri Foroaren  amaiera-ekitaldian parte hartu du.
Ordezkaritza 6 ikaslek osatu dute, 3 teknikari eta 2 irakasleek lagunduta.
Egunari hasiera emateko, Estatuko V. CONFINTen ondorioen lehen aurkezpena egin zen, manifestua irakurtzen dutelarik. Horrela, Eskola eraldatuz gure herriak eta hiriak eraldatzeko, amets hori posible da lelo pean egon den mahai inguruari bide eman zaio. Saioan plazaratu dira Guadarraman CONFINT galderei emandako erantzun eta gogoetak.


Horrela, desberdintasuna murrizteko eta hiri eta herrietako gizarte-kohesioa murrizten duten pobrezia-egoerei aurre egiteko hausnarketak mahai gainean jarri dira. Pertsonen osasuna bermatzeko hiri eta lurralde osasungarrien garrantzia ere nabarmendu da. Pertsona guztiak kontuan hartzeko eta pentsatzeko beharra planteatu da, beharrezko trantsizio ekologikoan bizitza erdigunetzat hartuta, eta horretara egokitu beharko dira arlo digitalean ere. Hiriak berritu eta eraldatu behar ditugu.

Goizeko bigarren une batean, Gizarte Zibilaren Batzarrean, ESenREDek parte hartu zuen, Cáritas, ONCE, GEA21, Hezkuntza Ministerioarekin batera.


CONFINT-aren delegaritzaren  parte-hartzearen urrezko amaiera arratsaldean jarri da. Orduan, Eduardo Moreno - ONU-Habitat Ezagutza eta Berrikuntza Saileko buruarekin, Juan Espadas Sevillako alkatearekin eta Iñaqui Carnicero Colmenares Hiri Agenda eta Arkitekturako zuzendari nagusiarekin batera, jasangarritasunaren alde lan egiten duten gazteen eta haurren ordezkariek Espainiako Hiri  Foroa itxi dute, V. CONFINTeko Manifestua modu solemnean irakurriz.



igandea, urria 10, 2021

V. CONFINT Guadarramako aldarrikapena


 V. CONFINTean bilduriko  ikasleen ordezkaritzak  uste du garrantzitsua dela jakitea gazteek zeresana dutela giza hiriak beregiteko:

 
manifiesto castellano

V Estatuko CONFINT aren ekarpenak

 (lanean)


 

 

 

 

 

Lau gai garrantzitsuri buruz  lan egin dute CONFINT-ean

  • Ekitatea eta Gizarte Kohesioa hiriguneetan
  • Lurraldea, Hiria eta Osasuna
  • Trantsizio ekologikoa eta hiri-eredua
  • Eraldaketa digitala eta berrikuntza

 Ondorioak eta proposamenak ordezkariek adostu dituzte eta komunikazio-tresnak zehaztu dituzte:

Estatuko V. CONFINTaren arrakasta

Gure herriak eta hiriak eraldatzeko Eskola eraldatzen leloarekin, amets posible bat, Estatuko V. CONFINTek ESenRED Albacete, Andaluzia, Asturias, Kanariak, Katalunia, Euskadi, Errioxa, Murtzia, Palentzia eta Valentziako ikastetxeetako ordezkaritzak bildu ditu. 75 ikasle eta 25 irakasle eta teknikari bildu dira Guadarraman (Madril), urriaren 3tik 6ra.
CONFINTren helburua lau gai nagusiren inguruan hausnartzea, aztertzea eta proposatzea izan da, eskola eta lurralde konferentzien esperientziatik abiatuta:
  • Ekitatea eta Gizarte Kohesioa hiriguneetan
  • Lurraldea, Hiria eta Osasuna
  • Trantsizio ekologikoa eta hiri-eredua
  • Eraldaketa digitala eta berrikuntza


Hiri Agendaren Ministerioak  urriaren 7an Sevillan egin den Hiri Agendaren aurkezpen-foroan gazte eta haurren iritziak, analisiak eta proposamenak aurkezteko egindako gonbidapenari CONFINTeko partaideek erantzun egin diote

CONFINT Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministertzak  ahalbideratu du Ingurumen Hezkuntzaz arduratzen diren lurralde-administrazioekin batera, erkidegoetako sailak  edo aldundiak kasuan kasu.Inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuten Ministerioko Ebaluazio eta Lankidetzako zuzendari nagusi M. Dolores López eta Silvia Velázquez, Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzuburuak eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko Sonia Hernández Partal jaunak.
ESenREDen Estatuko V. CONFINTerako zeuden itxaropen guztiek gainezka egin dute. CONFINT printzipioetatik, gazteek beste gazte batzuekin ikasten dute, gazteek gazteak aukeratzen dituzte, gure ikastetxeetako gazteek, bideratzaileen laguntzarekin, programa trinko eta sakon bat garatu dute.


Beren zentro eta sareetan egindako proiektuetan jartzetik abiatu dira, laburpen-posterrak azalduz eta bertaratutako i guztiek beren saretik ekarritako objektu adierazgarri batean oinarrituz, Hiri Foroak proposatutako oinarrizko lau arazoak aztertu dituzte.

Lau gai garrantzitsu horietaz ondorioak eta proposamenak adostu dituzte, eta komunikazio-tresnak zehaztu dituzte:

  • Hitzaldiaren kontakizun grafikoa, 
  • Adierazpen musikal bat, hiri-RAP bat, 
  •  adierazpen koreografiko bat eta 
  • CONFINTetik Hiri-forora zuzendutako manifiesto.

Ondorio horiek konferentziaren osoko bilkuran aurkeztu ziren parte-hartzaileen aurrean, eta agintaritza hartzaile gisa honako hauek jardun zuten: Hezkuntza Ministerioko ordezkariak, Lurralde Lankidetzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendari orokorra Mª Purificación Llaquet eta Ebaluazioko Institutu Nazionaleko zuzendaria Carmen Tovar.
Saioan ere CONFINTek bere ordezkariak aurkeztu  zituen etorkizuneko eginbeharretarako, europar konferentzia barne, eta, lehenengo misio gisa, bere hausnarketa eta adierazpenak Sevillara eramateko agindu zien bere ordezkariei, urriaren 7ko Hiri Foroan parte hartuz.

IRAESeko ikasleen ordezkaritzak Estatuko V. CONFINTean parte hartzen du

 IRAESeko ikasleen ordezkaritzak, 2020ko maiatzeko EUSKAL CONFINTen hautatuak, Guadarraman (Madril) urriaren 3tik 6ra egin den Estatuko V. CONFINTean parte hartu du, Foro Urbano-k egindako gonbidea erantzuten
Ordezkaritzan parte hartu dute:

Enaitz Vázquez Artxandape Ikastolakoa (Bilbo); Paule Azpitarte, Juan Orobiogoitia BHIkoa, (Iurreta), Ainara Ortún, Eguzkibegi Ikastolakoa (Galdakao);  San Jose Karmelitaseko Irune Berganza (Santurtzi); Beurko BHIko Unai Hernandez (Barakaldo); Zumaiena Ikastetxeko Nerea Zabaleta (Zumaia), El Regato Ikastetxeko Natalia Bugallo (Barakaldo) eta Urola Ikastolako Jare Aguirrezabalaga (Azpeitia). Juan Orobiogoitia BHIko Asier Astolak eta Zumaiena Ikastxeko Koro Epeldek ikasleak lagundu zituzten.
Ordezkaritzak igande goizeko 7etan ekin zion bidaiari, arratsaldeko lehen orduan jarduerak martxan jartzeko prozesuan parte hartu ahal izateko eta bere ibilbidea erakusteko, eta asteazkenean, hilak 6, ia gauerdira arte itzuli zen, ondorioak bateratzen parte hartu eta produktuekin batera produktuak aurkeztu ondoren. Konferentziaren egoitzarako bidaia Errioxako ordezkaritzarekin partekatu zen
.

Euskal partaidetzako kideek garrantzitsutzat jotzen dute konferentziaren arrakasta lortzen laguntzea. CONFINT prozesu osoan parte hartu izana ere positibotzat jo dute.
Etxera itzuli ondoren, V Estatuko CONFINTaren  ondorioak zabaltzea, horretarako haien artean antolatu direlarik, hartutako erantzukizunak betetzea eta ikasturte honetako CONFINT prozesuaren arrakastan laguntzea helburua dute.


 

astelehena, iraila 20, 2021

IRAES21 lehenengo bileraren gai-zerrenda

 

BILERA DEIALDIA

IZENBURUA

IRAES 21 (2021-22 IKASTURTEA)

TOKIA

Eibarko Armeria Eskola (Isasi Kalea, 36, 20600)

EGUNA

Irailak 24

ORDUTEGIA

      10 -etatik  12 -etara

BILERAREN HELBURUAK

·         Ongi etorria berriei, eta lan taldea martxan jartzea

·         Kurtsoaren hasiera planifikatzea.

 

GAI ZERRENDA

1.       Ongi etorria partaideei

2.       Sinadura orria eta partaideen komunikaziorako datu bilketa

3.       Gaizerrenda errepasoa.

4.       Lan gaiak.

a.       Aurreko ikasturteko ebaluapena: Emaitzen errepasoa, balorazioa eta esperientzia arrakastatsuak

b.       Oraingo ikasturteko aurreikuspena: erronkak

c.       2021-22 ikasturteko lan plana

d.       Norbanakako gogoeta amankomunean jartzea

5.       Hurrengo bileraren helburuak, edukiak eta data

6.       Bakoitzak lekarkeela

7.       Bileraren balorazioa

 

 

INFORMAZIOA

·         20-21 Ebaluapena egiteko galdetegia https://bit.ly/3nsCVbG

·         Aurreko ikasturteko akta: hemen

 

ARDURADUNAK

 

Uxue Alli

Nerea Azurmendi

Mikel Entziondo

Jose Ignacio Guzmán

 

Bilbon,  2021eko irailaren 15ean

 

 

ostirala, iraila 03, 2021

IRAES 21 Sareko 20-21 ikasturteko EBALUAPENA on-line egiteko deialdia

Kaixo Iraes21 kidea:

Ikasturte berri bat hasi da eta indarrak berpiztuta bueltatzen gara IRAES 21, Ikastetxe Jasangarrien sarea, berriro martxan ipintzeko.

Jakingo duzuenez 'Eskola Jasangarria' aintzatespena lortzeak IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena dakar.  Sare honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da, eta proposatzen diren ekintzetan, guztietan edo batzuetan parte hartzea, baita ere guztiz boluntarioa da.

Ikasturtea planifikatzeko bilkura bat egingo dugu Eibarren hurrengo irailaren 24an.

Baina bilerarako zure balorapena izatea funtsezkoa ikusten dugu, emaitzak bertan baloratu ahal izateko aurtengo  egitasmoa adosteko.

Horrexegatik eskatzen dizugu galdetegi honen bidez zure ebaluapena amankomunean jartzea: https://forms.gle/AEvNEiGjCJTwLaKaA    Hileak 17ra arte egongo da zabalik.

Eskerrik asko zure laguntzagatik

=====

Joan den ikasturteko dokumentuak hemen dituzu eskura ere:

IRAES 21 Ikastetxeen Sarea 2020-2021 LAN ILDOAK: https://drive.google.com/file/d/1OckehmrY7krKuik4ovQm4oSqK-Dd_HMw/view?usp=sharing 

IRAES 21 Ikastetxeen sarea Eibar 2020-09-25 akta: https://drive.google.com/file/d/1Nmk_lEwM2Dj-RahUuKebcwUpWDs4zFMz/view?usp=sharing


ostirala, uztaila 02, 2021

AMAITZEKO...

Ikasturtea amaitzeko, zuetariko batzuk gurekin partekatu dituzuen lanak!

BEURKO BHI
Kaixo.
Hurrengo webguneko loturan 3.hiruhilabeteko jardueren irudiak ikusgai dituzuehttps://ag21beurko.blogspot.com/  
Dakizuenez, jarraipena eman behar zaio Ingurumena zaintzeari eta hor egongo gara hurrengo ikasturtean. 
Mila esker hona heltzeko laguntzagatik.
 
SESTAOKO ZUHAITZ KALETARRAK 
 

astelehena, ekaina 28, 2021

SAN JOSE CARMELITAS: Udaletxean

Adostu genuen bezala, gure proposamena helarazi diogu gure herriko udalari.
Alkate andreak pertsonalki harrera egin zigun eta eskaeraren ezartzeko zailtasunei buruz hitz egiten aritu ginen, baina oso eskertuta eta pozik geratu zen ingurumena eta, oro har, gure mundua hobetzeko gure interesa eta lanagatik.
Elkarrizketaren uneko argazki bat eta  gutuna partekatzen dizkizuegu.
Eskerrik asko eta uda on pasa. 

 



larunbata, ekaina 19, 2021

SOPUERTAKO SAN VIATOR

Hona hemen, Sopuertako San Viator ikastetxeko SATeko ikasleek, Klima aldaketaren inguruan egindako lana.

Agur bero bat eta ondo pasa oporretan!
 

 

larunbata, ekaina 12, 2021

LEHENDAKARIARI ZUZENDUTAKO GUTUNA: EUSKAL CONFINT

Maiatzaren 5ean Euskal Confint ospatu genuen. Confint, konferentzia bat da zeinen gai bat eztabaidatzen dugun. Aurtengo gaia  klima larrialdia izan da eta eskola bakoitzak daukan IRAES taldearekin hainbat lan egin behar izan ditugu ikasturtean zehar eta baita ere hainbat konpromezu eta lelo aukeratu proiektu honen inguruna.

 Euskal Confintean ikastetxe desberdinetako ikasleak batu ginen gure konpromezuak ezagutzera emateko, geroago azpitaldeetan bildu ginen eta azpitalde bakoitzak konpromezu proposamen guztietatik bat aukeratu eta norbaiti zuzendu behar izan diogu eskaera. 

Guk lehendakariari gure konpromezua aurkeztea erabaki dugu.


Lehendakari agurgarria:

Guk IRAES taldeko taldekideek gutun hau idazten dizugu gure eskaera aurkezteko. Ziurrenik jakingo duzu Euskal Herriko hainbat ikastetxe Eskola Jasangarriak bihurtu dira eta honek proiektu batean parte hartzeko aukera ematen die. Honen izena IRAES da eta gu IRAES taldeko hainbat taldekide gara. Proiektu honen inguruan ikastetxe bakoitzeko IRAES taldeak hainbat lan egin behar izan ditu ikasturtean zehar, eta horretaz gain hainbat konpromezu hartu eta proposamenak egin behar izan ditu. Ondoren maiatzaren 5ean Euskal Confint egin genuen eta ikastetxe bakoitzak aukeratutako leloa, proposamenak eta konpromezuak ezagutzera eman genituen ikastolen aurrean. Confint konferentzia bat da zeinen gai bat eztabaidatzen dugun. Aurtengoa klima larrialdea eta ikastola desberdinak azpitaldeetan elkartu gara gai honetan konpromezu batzuk hartzeko eta betetzeko. Gure azpitaldea Eguzkibegi eta Lauroko ikastoletako Ainara, Unax eta Eider ikasleak osatzen dugu. Adostu dugun konpromezua eguzki panelak leku publikoetan eta batez ere eskoletan jartzea izan da. Horregatik zure laguntza behar dugu konpromezu hau egi bihurtzeko. Leku publikoetan energia asko kontsumitzen da  eta gehienetan, zoritxarrez, energia hau ez berriztagarria da. Gainera, airea ere kutsatzen du eta honek hainbat ondorio dakartza: berotegi efektua, klima aldaketa… eta horrek izaki bizidunen osasuna kaltetzen du. Energia iturri berriztagarriak, aldiz, erabiltzen baditugu gure energiaren eskaera bermatzeko, eguzki panelak diren moduan, gure osasuna eta planetaren osasuna ez da kaltetuko.

Espero dugu gure eskaera kontutan hartuko duzula.

Adeitasunez IRAES taldeko taldekideok

 

ostirala, ekaina 04, 2021

Franciscanas de Montpellier: 3.lan proposamena

Ekainaren 5eko ekintza

 EsenRedeko Blogean




osteguna, ekaina 03, 2021

Euskal Confint ekarpena


 

Euskal Confint ekarpena

Paule Azpitartek  Confinteko Hamaika taldeko arduradunetariko batek, taldea batu ondoren egin  eta erabaki dutena partekatu du. Herriko alkateari dirua trukean birziklatzen denean edukiontzi batzuk jartzeko eskaera gutun bat izan zen, eta horrekin zerikusia duten kartel batzuk egitea ere erabaki zuten. Juan Orobiogoitiak eginikoa partekatu du! 

 

EUSKAL CONFINT ekarpenak

asteazkena, maiatza 05, 2021

EUSKAL CONFINT 2021

EUSKAL CONFINT 2021 

Pausoz pauso

Eskerrik asko guztioi

 

  • Klima aldaketari buruzko parteideen lehenengo inpresioa

  • Ikastetxeetako CONFINT-etik sorturiko leloak
  • Lana talde txikietan




  • Euskal Confint  2021 konpromisoak eta eskariak






EUSKAL CONFINT 2021

 XI. Euskal Confint 2021

begirada batean                                                                        eta konferentziako wix-aren sarrera


ostirala, apirila 30, 2021

Oñati institutua: Eskolako Confint

 

Oñatiko institutuan, ostiralean Batxilergo zientifikoko 1. mailako IRAES taldekoek eta DBH 1. mailako ikasle guztiek Ikastetxeko Confint-a ospatuko dugu areto nagusian. 

Confint-ean landuko duguna:
 


 


osteguna, apirila 29, 2021

Urdaneta ikastetxea: 2. lan proposamena

 

OROBIOGOITIA BHI: Eskolako Confint

DBH 3.mailako ordezkariek antolatuta, 2021eko Eskola Confint-a ospatu dute ikastetxean. Konferentzian DBH 3.mailako ikasleek parte hartu dute eta bertan, maiatzaren 5ean Euskal Confintera eramateko konpromisoak eta leloak adostu dira. 

Covid dela eta, taldeka egin behar izan dute eta gela bakoitzeko ekoordezkari bikotea arduratu da saioaren garapenaz. 

Eskerrik asko, MAIER, IRUNE, ISKANDER, IZAR, MADDAI eta PAULE. 

Ikastetxeko bloga 

Eskolako CONFINT argazkiak