astelehena, abendua 26, 2022

HAURTZARO IKASTOLA 2. LAN PROPOSAMENA

Haurtzaro ikastola 2. LAN PROPOSAMENA

 



Eposta honetan ere,  ikastolan duela ikasturte asko sortu eta egun elikatzen dugun Teknozientzia Txokoa izendatutako BLOGA aurkezten dizuet.  


Agenda30 erlaitzan IRAES taldeko berriak sozializatzeko komunikatzen ditugu.

ostirala, abendua 23, 2022

Eretzaberri IPI

Kaixo, hor doa gure aurkezpena



ZUMAIENA IKASTETXEA

 Kaixo,

Zumaiena ikastetxeko lehenengo lan proposamena bidaltzen dizuet.


CONAMAz Andrea Sáez (Zumaiena ikastetxea)

 Kaixo guztiei:

Conaman bizitako esperientzia zoragarria izan da.

Lehenengo egunean Bilbon elkartu ginen talde osoa, Iñaki (taldeko arduraduna), Amaiur( beste euskal ordezkaria) eta ni.

Geltokitik autobusa hartu eta Madrilera bost orduko bidaia hasi genuen elkarrekin. Bertara iristean, metroan ibili ginen eta Madrileko eraikin polit bat ezagutu genuen. Bertan, beste autonomia erkidegoko ordezkariak ezagutzeko aukera izan genuen. Hainbat dinamika egin genituen elkar hobeto ezagtu eta hurrengo egunerako ekintzak prestatzeko. Biodibertsitatea landu genuen, non bakoitzak bere ikuspuntua azaldu zuen gaiaren inguruan.

Astelehenean ospatutako batzarra IFEMA eraikinean izan zen. Eraikina benetan harrigarria iruditu zitzaidan. Bertan, Espainiako ingurumen ministroarekin egon ginen eta honi gure kezkak azaltzeko aukera izan genuen.

Esperientzia ikaragarria izan da. Oso nekatuak amaitu genuen, baina merezi izan duela uste dut.

Agur bat irakurle guztioi.

- Andrea Sáez (Zumaiena ikastetxea)

asteazkena, abendua 21, 2022

EGIBIDE 2.LAN PROPOSAMENA

 EGIBIDE IKASTETXEA, GAZTEIZ 

2.LAN PROPOSAMENA

"Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"



asteartea, abendua 13, 2022

NUESTRA SEÑORA DEL CARMEN INDAUTXU/BILBAO

 Kaixo guztioi! Nuestra Señora del Carmen ikastetxetik bidaltzen dizuegu aurkezpen bideo hau. Lurraren Zientzietako 2. batxilergoko ikasleak gara eta gure lanaren zati bat aurkeztu nahi dizuegu. Ikastetxea ordezkatzen dugu IRAES 21 sarean, ingurumena eta haren zaintza gure lehentasunetako bat izan daitezen lan egiten duena. Berriak izango dituzue, adi egon ,  sorpresak prestatzen ari gara. Hona hemen bideoa.






astelehena, abendua 12, 2022

Elorrio BHI

 Kaixo Iraes talde agurgarria, gaurkoan, 2. Lan proposamena azaltzen dizuegu:

ElorrioBHI-ko IRAES taldekideek Xabier Rodriguezi, EA2030 koordinatzaileari, egindako elkarrizketa. 


IRAES DELEGATUAK NON ETA CONAMAN

 

(Conferencia Nacional de MedioAmbiente) CONAMA-eko Ingurumen Hezkuntza Taldeak  proposatu zuen ESENREDko Ikasleen CONFINTeko  ordekariak parte hartzea aurtengo 16. CONGRESOAN. 

Taldean gonbitaturik zeuden 2 euskal ikasleen ordezkari, Euskal Confint 2022ean aukeratuak, AMAIUR ARTETXE, AndraMari Zornotzako Ikastolakoa, eta ANDREA SAEZ, Zumaiena Ikastetxekoa.

Hara joan ginen azaroak 20an CONAMA bilerak aurreprestatzeko eta zer eta nola egin beste Confint delegatuekin adosteko.

     



Astelehenak 21ean, Trantsizio Ekologikorako Ministroarekin argazkia aterata CONOMA hasi ginen eta aho bete hortz geratu ziren Alvarok, Palenciako delegatua, halako galdera Ministroari bota zuenean "Elkarte eta gobernuen arteko harremanak eskatzen dituzu, baina ez legoke ondo belaunaldien arteko harremanak ere lortzea non nagusiek eta gazteek adosten dituzten etorkizunari begirako ekintzak?"

https://photos.google.com/u/3/photo/AF1QipP37xPRcjItXIwvK3JroG24x-KrNU4R9CP1tDwv

 

Gero lan egiteko sortu genituen mahai inguru hauek:

ALDAKETA KLIMATIKOA

KONTSUMO ARDURATSUA ETA JASANGARRIA

BIODIBERTSITATEAREN GALERA

Mahai inguru horietan, denetariko lagunak egon ginen lanean: ingumumen langileak, irakasleak, adituak ... eta geuk ere, besteak pare, parte hartu genuen gakoak lortzeko.

Eta zuek Amaiur eta Andrea,

Zer ekarri zenuten handik? Zer eman zenuten? Nola sentitu zineten?

#esenred

Jesuitinas ikastetxe 1. lan proposamena

 Eguno denoi,

Donostiako Jesuitinas ikasleok IRAES 1. lan proposamena zuekin partekatu nahi dugu.
Agur bero bat




ostirala, abendua 02, 2022

FLOREAGA IKASTETXEA 2. LAN PROPOSAMENA


Gaur gure ikastetxeko Iraes koordinatzailea dugu eta elkarrizketatxo bat egingo diogu. Lorea Arenas Larrañaga da, eta esan dugun bezala dena berak organizatzen du, hona hemen gure elkarrizketa.


1. Noiztik zara EA2030 koordinatzaile gure ikastetxean?

- Orain dela 5 urtetik.

2. Lan asko egin behar al da? Zaila al da?

- Bai, lan asko suposatzen du. Ikastetxea handia da eta ikasle guztientzat ekintzak prestatzea lan handia da. Aurten ikastetxe jasangarriaren aintzatespena tokatzen denez lan karga askoz handiagoa da.

3. Gustora al zaude aurtengo iraes taldearekin? Zergatik?

- Bai, lanerako gogoz hasi dira eta ideia berri asko dituzte

4. Nola antolatzen dituzu EA2030 saioak?

- EA2030-eko taldean antolatzen dira.

5. Norbaitek gehiago laguntzen al dizu EA2030 koordinatzen gure ikastetxean?

- Bai, bi koordinatzaile gara baino taldean laguntza daukagu.

6. Hurrengo urtean izango al zara EA2030 koordinatzailea?

- Ez dugu oraindik erabakita.

7. Nola erabakitzen da EA2030 koordinatzailea?

- Zuzendariak erabakitzen du.

8. Beste eskolekin batera egiten da lan iraes koordinatzen?

- Bai, hilean behin gutxi gorabehera Azpeitia eta Azkoiti ikastetxeko arduradunak elkartzen gara.

9. Erreza al da antolatzaile bat izatea?

- Ideiak edukitzea errezagoa da baino bideratzea eta antolatzea ez.

10. Zergatik hartu zenuen lan hau?

- Zuzendariak proposatu zidalako eta aldi berean gustoko dudalako.

osteguna, abendua 01, 2022

LA ANUNCIATA IKASTETXEA 1. LAN PROPOSAMENA

Kaixo!
Donostiako La Anunciata IRAES taldeko arduradunak gara Batxiler, DBH eta LH.
mailakoak. Helburua gure ingurua zaintzea baita gure planeta ere da.
Hemen gure aurkezpena


asteartea, azaroa 29, 2022

ELORRIO BHI 2LP

Kaixo, Iraes talde agurgarria. Zuekin partekatzen dugu pasadan astean egindako aurkezpena:

Maristas San Miguel-ko IRAES taldea

 "Kaixo guztioi,


Maristas San Miguel-ko IRAES taldea gara eta hemen partekatzen dugu gure 1. lan proposamena, non gure taldearen partekideak eta konpromesuak ezagutu ahal dituzue.

Lan proposamen gehiago egiteko gogoekin,

ITZALIARGIAK"


ostirala, azaroa 25, 2022

ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLA

Andramari Zornotzako Ikastolak IRAES taldea aurkeztera dator!
Hona hemen gure aurkezpena argazki batean.


    

Urola Ikastetxeko Eskola CONFINT-a

 (Ekarpen hau ere post-ontzian galdu zen. Hemen zabaltzen dugu udaren bueltan)

 Kaixo lagunak:

Gure agurrik beroena, hemen konpartitzen dugu zuekin gure ikastetxeko CONFINT-a





osteguna, azaroa 24, 2022

OROBIOGOITIA BHI 2 LAN PROPOSAMENA

 Kaixo, 

Hemen dituzue Orobiogoitiako Iraes taldekook egindako elkarrizketak. 




EL REGATO 1. LAN PROPOSAMENA


Kaixo, 
El Regato ikastetxeko IRAES taldea gara eta gure posterra bidaltzen dizuegu blogean jartzeko.
Eskerrik asko!

URDANETA 1. LAN PROPOSAMENA

FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA - 1. LAN PROPOSAMENA



LAUROKO IRAES21 TALDEA



NATUR TXIKES KURTZEBARRI BHI

Kaixo! Kurtzebarri BHI-ko Iraes taldea gara, 4rren mailako ikasleak. Prest gaude aurtengo erronkei aurre egiteko! Animo guztioi!


asteartea, azaroa 15, 2022

Oñati BHI: 1. lan proposamena

Oñati institutuko Atxintxiketan Iraes taldea gara. Hemen duzue 1.lan proposamenaren aurkezpen bideoa:

 

astelehena, azaroa 07, 2022

Sta Maria ikastetxea (Portugalete): 1 lan-proposamena

Kaixo;
Portugaleteko Santa María ikastetxeko IRAES taldeko ikasleak gara. DBH1eko eta DBH2ko ingurumen eragileak gara. Bideoan esaten dugun moduan saiatuko gara gure kideak kontzientziatzen Portugalete garbi mantentzen eta ingurumena zaintzen.
Prest gaude lanean gogor hasteko!!
SMI-IRAES taldea


 

osteguna, azaroa 03, 2022

2. lan proposamena

Aupa iraeseroak!

Hona hemen bigarren lan proposamena (saiatuko gara hilabete bakoitzaren hasieran proposamen berriak jartzen).

Eskolako Agenda 2030 programa jadanik jarri da martxan zuen ikastetxeetan.

Horretarako, lehendabiziko pausuak izan dira antolatzea eta motibatzea.



 

Ezagutzen duzue zelan antolatzen den ikastetxea EA2030 garatzeko? Zein pertsona eta egiturak hartzen dute parte? Nola? GJHak beste pertsona edo egiturek lantzen dituzte ikastetxean?

Ba, hori ikertzea proposatzen dizuegu. Hau 2. lan proposamena:

Nola antolatzen gara gure ikastetxean Eskola Agenda 2030 programa garatzeko? Ikastetxean beste egitura batzuk daude gu laguntzeko edo haiek laguntzeko?

1. Pentsatu nork dakien gehien honetaz: zuzendaria, ikasketa burua, EA2030 koordinatzailea…

2. Elkarrizketa bat egin pertsona horrekin:

a. Pentsatu elkarrizketaren gidoia goian emandako pistekin.

b. Pentsatu zein formatutan erakutsiko duzuen blogean: bideo edo podcast labur bat (3 min. baino gutxiago), testua pasatu eta argazkiren bat, diapo sorta bat elkarrizketaren tituluekin… zuek pentsatu.

c. Geratu pertsona horrekin, leku eroso batean eta denbora nahikorekin elkarrizketa egiteko. Eta formatuaren arabera azpiegitura prestatu.

d.Elkarrizketa egin aukeratu duzuen formatuan. 

 3. 21iraes-@-gmail.com posta elektronikora bidali.

Anima zaitezte eta lan erakargarriak bidali!!!!!! 

 



 

J. Orobiogoitiako IRAES taldea. 1. lan proposamena

Kaixo, ekipo:

Orobiogoitikoak berriz ere lanerako prest!
Hemen izango gaituzue behar duzuenerako.
Orobiogoitiako Iraes taldea





ostirala, urria 28, 2022

Elorrioko BHIko Iraes taldea. 1. Lan proposamena

 Kaixo lagunak:

Gu Elorrioko Iraes taldea gara, eta gure helburuak eta nahiak lehengo lan propasamenaren bitartez zuekin partekatzen ditugu.

Zuen ekarpenen zain

 

osteguna, urria 27, 2022

Gasteizko Egibideko Iraes taldea. 1. Lan proposamena

 Kaixo guztioi:

Egibideko Iraes taldekoak egin dugun 1. lanproposamena bidaltzen dizuegu. 

Taldea sortu dugu, konpromisoak hartu ditugu eta prest gaude jarraitzeko. 

Zuen zain


astelehena, urria 10, 2022

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako CONFINTa

 (Argitaratu gabe zegoen joan den ikasturtetik... Barkatu  )

Kaixo lagunak: 

Nahiz eta berandu izan! (Better late than never), hemen duzue gure Ikastetxeko CONFINT-aren berri

 

Eguzkibegiko IRAES21 taldea


 



Ikastetxeko IRAES21 ikasleen taldeak sortzeko 1. Lan proposamena.

Kaixo lagunak: 

2022-23 ikasturte honen hasieran, gonbite bat luzatu nahi dizuegu: Sortu ezazue ikastetxeko IRAES21 ikasleen taldea. 

Taldea izango da lantalde bat zuek autonomiaz ikastetxeko edota herriko ingurumen egoera aztertu eta hobetzeko. Gogoeta bat eramango duzue bizi dugun egoera korapilatsuaz.  Gogoetaren ondorioak, seguru asko,   hobekuntza konpromisoak hartzeko ikastetxean deialdi bat egitera eramango zaituzte.
 

Ikasturtean zehar  bide hori  egingo dugu elkarrekin eta beste ikastetxeko IRAES21 taldeekin elkarrizketan. Eta amankomunean jarriko ditugu konpromisoak datorren maiatzean dugun Euskal gazteen konferentzian (Euskal CONFINT)

1.- Lan proposapena

Baina oraindik lehenengo pauso ematea tokatzen zaigu: Ikastetxeko IRAES21 Ikasleen taldea sortu.

Nola sortu Iraes21 taldea?
  • Lagun ezberdinekin batu,
  • adostu helburu hori lortzeko behar diren konpromisoak,
  • eman izan bat taldeari, 
  • asmatu lema bat jendearen atentzioa deitzeko  eta 
  • ikastetxean zuen esistentzia eta asmoa jakinarazi.

Kontutan izan zenbait laguntza jaso ahal duzue: alde batetik IRAES21 ikastetxeen sareaz arduratzen duen irakasleak eta bestetik pasa den ikasturtean zure ikastetxean CONFINT-a antolatu zuten zuek bezalako ikasleen taldeak. Haiengandik jaso ahal duzue esperientzia eta laguntza

 

Ataza: Blogean publikatu    

Ataza moduan, ez ahaztu Blog honetan eman ere zuen gonbiteari baiezko erantzunaren berri.  Blog hau izango da gure komunikazioarako bide nagusia

Zure berria  blogean argitaratzeko zera eskatuko dizugu:

  • Idatzi ezazue IRAES21 Ikasle taldea eta taldekideen aurkezpena eta agur bat beste ikastetxeko taldekideentzat.
  • Eta adierazpena laguntzeko irudi bat (argazki, bideoa,… ) non ikusi ahal izango dugun, udazkeneko kutxuaz, zuen taldearen asmoa egoera sozial eta ekologikoa ezagutzeko eta hobetzeko.

Nola publikatu ekarpena?

Blogean argitaratzeko bidali korreo elektronikoa helbide honetara  21iraes@gmail.com
Bertan idatzi zure adierazpena eta itsatsi  irudia,  edo horren esteka eskuragarri. Jaso bezain pronto argitaratuko dugu.

Edozein argibide gehiago behar izatekotan e-mail helbide horretan gaituzue

Zuen IRAES21 Taldearen berriaren zain…

 

PS 

Blog-jarraitzailea izan.    Proiektuaren egunean egoteko izan zaitez blogaren jarraitzailea.


osteguna, iraila 15, 2022

IRAES 21 ikastetxe jasangarrien sarea BERRIRO MARTXAN!!!

IRAKASLEENTZAT 


Agur t'erdi

Ikasturte berri bat hasi da eta  IRAES 21, ikastetxe jasangarrien sarea, bueltatzen da. Berriro jartzen gara martxan.
Jakingo duzuenez 'Eskola Jasangarria' aintzatespena lortzeak IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena dakar.
Sare honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da, eta proposatzen diren ekintzetan, guztietan edo batzuetan parte hartzea, baita ere guztiz boluntarioa da. 

Zer den IRAES, zelan proposatzen dugu antolatzea ikastetxean eta aurreko ikasturteei buruzko informazio osoa hemen blogean duzue. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko Ingurugelan gaituzue.


Ohi denez irailean IRAESeko ikasturteko hasierako bilera egiten dugu. Aurten:
Irailak 23;
Eibar, Armeria Eskola, Ikaslee Ohien Egoitzan . C. Isasi, 36, 20600 Éibar, Gipuzkoa  https://goo.gl/maps/jCUHy6trbH2caMs68
9:30etatik-12:30etara.
Zuen presentziarekin kontatuko dugulakoan, ondo izan


Bileraren gaizerrenda


IRAES 21 Ikastetxe jasangarrien sarea

2022-23 Hasierako bilera

Lekua

Eibar- en  Armeria Eskola. Ikasle Ohien Elkartearen Egoitzan C. Isasi, 36, 20600 Éibar, Gipuzkoa  https://goo.gl/maps/jCUHy6trbH2caMs68

Ordua:  

9:30 à 12:30

BILERAREN HELBURUAK 

  • Ikastetxe eta koordinatzaile berriak integratzea
  • 2021-22 ikasturteko urteko ebaluazio eta emaitzak ezagutzea
  • Ikasturteko plana egituratzea

GAI ZERRENDA

1.       Ongi etorria eta aurkezpenak​

1.1.  Partaideen datuak egunatzea: ikastetxe eta  koordinatzaileen datu eguneraketa.

2.       Lan gaiak

2.1.  IRAES21 ikastetxeen sarea aurkezpena:

2.2.  Ezaugarriak, helburuak, konpromisoak…

2.3.  Aurreko ikasturteko ebaluapena:

2.3.1.       Emaitzen errepasoa, balorazioa eta esperientzia arrakastatsuak.  ​

2.4.  Aurtengo  ikasturteko aurreikuspena:

2.4.1.       Ebaluapen ondorioak eta erronkak

2.4.2.       2022-23 ikasturteko lan plana.

3.       Hurrengo bileraren edukiak, helburuak eta data.​

4.       Bakoitzak lekarkeena.

5.       Bileraren balorazioa.

Informazioak

IRAES21 Blog

Taldeko dokumentazioa

2021-22 ikasturteko Lan Plana

2021-22 Ikasturteko Ebaluapena

Arduradunak  Ingurugelako IRAES21 taldea

Mikel Barcenilla, Maider Ercilla, Iñaki Gómez, José Manuel Gutierrez eta

José Ignacio de Guzman.


osteguna, maiatza 26, 2022

XII Euskal CONFINT 2022 Ebaluazioa

 


Kaixo lagunak
Besarkada batez jartzen dizugu egindako Euskal CONFINT-eko
ebaluapena.
Emaitzek esaten dute arrakastatsua izan dela, parte hartu dugun guztion lana eta arduraren ondorioz. 

 

Beraz zoriondu ahal dugu gure burua.

 

 

  •  Baina merezi du goraipatzea txosteneko bi puntu:
Bideratzeilaen lana (13. itema) non Euskal CONFINT parte hartu duten ikasleek
bideratzaileen lanaren zailtasunak atzeman eta goraipatu dituztelarik, CONFINT-erako ordezkariek ia aho batez ondo eta oso ondo baloratu baitduten bideratzaileek egindako lana konferentzian.
Balorapen bikain horren zergatik bat, bideratzeileak izandako jarreran datza: lan egiteko eta lan egin arazteko prest atzeginak izaten. Bereziki partehartzailek bideratzaileen partetik jasoriko laguntza eman diotela azpimarratu dute. Eta saioetan emandako azalpenak argiak kontsideratu dute. Euren tailerrak aurrera eramateko prestaturik zeuden bideratzaileak eta antolatu egin dutela ere.
Partaideek azpimarratu dute adin berekoak izateagatik bideratzaileekin zeukaten hurbiltasuna.
Lan taldeetan eta tailerretan oso giro ona lortu dute,
Eta ere ikasketa iturria izan dira.
Hobekuntza pare bat agertu dira ere.

  • eta beste aldetik ikaslea eta CONFINTaren arteko elkar eragina (15 item). Bertan hauxe atzematen da:


Parte hartu duten ikasleen esanetan gehien aipatzen duten CONFINT eragina egindako ikasketekin harremanduta dago. Ikasi dena da gehien  aipatzen dena. Baina ikasketa horiek aplikaziotara bideratuak izan daitezkeela ere azpimarratzen da euren erantzunetan. Ikasi dena ikastetxean aplikatu ahal dira.
Bereziki azpimarragarria da ere zeintzu izan dira pertsona moduan jasaniko aldaketak, kontzientzia gehiago, konfiantza eta sendotasuna,  beste gauza handiago parte sentitzea… Eta aldaketa hori eskala aldaketa bat egin dela ere adierazten dute ikasleek. Eta akziorako ekimen edo dei baten oihartzuna entzuten da ere esandako ekarpenen artean. Eta aldaketa hori ere kolektiboa izan behar dela ere adierazten da.
Iritzien artean, azken elementu aipagarria baina ez garrantzi guttiena,  lagun berrien artean sozializatzeko CONFINT-ek ematen duen aukera aipatzen da ere.

 

asteazkena, maiatza 25, 2022

XII Euskal CONFINT 2022 Ordezkaritza

Kaixo lagunak:

Gazteak gaztea aukeratzen duela CONFINT prozesuko oinarrietako bat da. Horri jarraituz, XII. Euskal Confint-eko ordezkari bozketa prozesua aurrera eraman duzue. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Azpimarratu nahi ditugu 
ordezkariak aukeratzerako orduan adierazi dituzuen gogoetak. Eredugarriak izan dira eta horiekin erronka polita jarri diozue Euskal CONFINT-eko IRAES21 ordezkaritza berriari.



8 lagun izendatu dituzue, boto gehien izan dutenak alegia:
  

  • Zumaiako Zumaiena ikastetxeko Andrea Sa.    
  • Zornotzako Andramari ikastolako Amaiur Ar.  
  • Elorrioko Elorrio BHI ikastetxeko Maddi Sa. de Sam.     
  • Oñatiko Oñati BHI ikastetxeko Aiert Al.  
  • Elorrioko Elorrio BHI ikastetxeko Haizea Ga. 
  • Loiuko Urdaneta ikastetxeko Haizea Ar.   
  • Iurretako Orobiogoitia BHI ikastetxeko Pello Mu.
  • Zumaiako Zumaiena ikastetxeko Kira Se.

 

Eta haiekin batera, beste hiru lagun ditugu ordezko moduan.    

  • Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako Aritz Ma.    ordezkoa
  • Zornotzako Andramari ikastolako Txomin Ir.    ordezkoa
  • Barakaldoko El Regato ikastetxeko Irene Ar.    ordezkoa


Zorionak aukeratuak izan zaretenoi. Zorionak ikasle denoi ikasturtean zehar eta maiatzaren 11n egindako lanagatik!

 

asteazkena, maiatza 11, 2022

XII. EUSKAL CONFINT

 

 


 

 Gaur, 2022ko maiatzaren 11n Euskal CONFINT ospatu dugu  2700 ikasleen ordezkariok Madariaga Dorretxean   (XV.mendeko erain berritu batean). 

 

 

 

 

XII. CONFINT  egin dugu. CONFINT idei hau Brasilen sortu zen orain dela 15  urte eta ikasleak hitza hartzeko eta beraien erantzukizunak zabaltzeko sortu zen.

 Aurten klima aldaketari buruz lan egin dugu ikastetxeetan eta gaur CONFINT-ean  talde eta aktibitate ezberdinen bidez
(denbora kutxa, kartela/posterra, komikia (erretograma), manifestua, bertsoak, dantza+antzerkia eta musika) gure konpromisoak elkartu eta zabalduko ditugu. 

Ondo pasatzen gain, asko ikasi dugu. 

Klima aldaketaren inguruan hausnartu ondoren, hainbat ondorio eta kompromisu atera ditugu, adibidez: autoen erabilpena gutxitzea garraio publikoa erabiliz, energia eta materialen kontsumoa gutxitzea, energia berriztagarriak aukeratzea, zuhaitzak landatzea,  etab...

Eta ez bagara gu, nortzuk, eta ez bada orain, noiz?

 

 berria EITBn

https://youtu.be/Hz9DZfxlXXo

Euskal CONFINT laburpen bideoa



asteartea, maiatza 10, 2022

Elgoibar Ikastolako CONFINT

 Kaixo lagunak:
Hemen bidaltzen dizuet Elgoibar Ikastolan egin berria dugun ikastetxeko Confintari buruzko informazioa. Espero zuen gustokoa izatea.


Euskal CONFINT-ean ikusi arte

igandea, maiatza 08, 2022

Santurtziko San José-Carmelitas Eskolako CONFINT

Santurtziko San José Carmelitas ikastetxean eskolako CONFINT landu dugu, Ingurumen Batzordeko bigarren hezkuntzako ikasleen ordezkariekin asanbladan.

Bilera honetan ideiak bildu ditugu gure ikastetxean klima aldaketaren aurka egiten den lana hobetzeko, eta zuzendaritza-taldeari aurkezteko konpromisoa hartu dugu.
Orain espero dugu zuzendaritzaren laguntza izatea, zenbat eta ideia gehiago martxan jarri, orduan eta hobeto
Une honetan dokumentua aurkeztuta dago eta haiek aztertzeko zain gaude.
Hemen duzue dokumentua.

Adeitasunez.
IRAES taldea

Bilbaoko Artxandapeko Ikastolako CONFINTa

Aurten ere Artxanpeko Ikastolan CONFINT-a ospatu dugu, eta ardatza izan da kutsadura akustikoa, ikastetxean erronka dugu eta.
Euskal Confint-ean ikusi arte.

Bermeoko Sagrado Corazon eko Ikastetxeko CONFINT

Kaixo lagunak:

Hemen duzue ikastetxean egindako Confint-ari buruzko informazioa eta hartu ditugun konpromisoak
Datorren asteazkenera arte Euskal Confint-ean
Ondo izan  

osteguna, maiatza 05, 2022

asteazkena, maiatza 04, 2022

XII. Euskal Confint –era etorteko deia...

Zorionak Iraeseroak:


Ikastetxeko CONFINT-ak egin dituzue eta ba ditugu zuen artean Euskal-Confinteroak, ikastetxeko ordezkariak.  Gutxi geratzen da  maiatzak 11rako, XII. Euskal Confit (2020) egiteko. Ekoetxea-Urdaibai-k prestaturik dauka  dana gu jasotzeko.  
  


Hemen Euskal-CONFINT-aren programa.

XII Euskal CONFINT egitaraua

 Horren arabera komenigarria da errepasatzea egun horretarako ohar batzu:


A) Antolakuntza
•    Ikastetxeko 3 ordezkari joan ahal dira, konferentziako ikasle-bideratzaileak aparte.
•    Autobusen bidai-plana honahemen duzue.
•    Jateko, gogoratu eguerdiko txiki bat egongo dela: tortila pintxo, sandwich begetala eta platanoak, eta  baita bizkotxoa hamaiketakorako beraz, kalkulatu ea zerbait gehiago behar izango duzun.
•    Ur botila bai eraman behar da.


B) Irakasleen Formazio Saioa
CONFINT garatzen dugun bitartean, irakasleak formazio saio bat izango dute BBK Urdaibai Zentroan. Parte hartzearen agiria jasotzeko hemen duzue izena emateko esteka.

C) Euskal Confint:
•    Ekarpenak: Gogoratu ere, azken Euskal Confintera eraman behar den posterra: bertan azaltzen da ikastetxeko – CONFINTean hartutako konpromiso. (gogoratu 4. Lan proposapena eta ikastetxeko-CONFINT egiteko gida)
 
•    Tailerrak:  Hemen dago tailerren arteko ordekarien banaketa. Eskerrik asko guztiz prest egon zaretelako edozein ardura eta eginkizuna egiteko.

Zain dezagun planeta.
Ez bagara gu, nortzu? Ez bada orain, noiz?



Andoaingo Aita Larramendi ikastetxeko 3. lan proposamena

 Hemen duzue Aita Larramendikoen proposamena! Oso ongi izan! 

Lauro ikastolako CONFINT-a

 

Apirilaren 29an, Lauro Ikastolako Confinta ospatu genuen. Confintean, DBHko ikasle eta irakasleek parte hartu genuen, mailaka antolatuta. 


Confinta IRAES 21 taldeko ikasleek gidatu zuten, ikasturte honetan landu dugun klima larrialdia Confintaren ardatza izanik. Gaia eta proposamenak  aurkezteko, IRAES 21 taldeko ikasleek landutako aurkezpen eta azalpenez baliatu ziren.

 


 


Lauro Ikastolako Confintean hartu dugun konpromisoa Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea izan da. Beste etapetako ardurarunekin ere konpromisoa adostu dugu. Etapaka eta mailaka antolatuko gara gure konpromisoa Ikastolan betetzeko.

 


 



Euskal Confintean elkar ikusiko dugu!


Lauro Ikastolako IRAES 21 taldea