asteartea, iraila 12, 2017

IRAES BERRIRO MARTXAN!!!

IRAKASLEENTZAT


Agur t'erdi
Ikasturte berri bat hasi da eta indarrak berpiztuta bueltatzen da IRAES 21, ikastetxe jasangarrien sarea, berriro martxan ipintzeko. Inoiz ez dira erronkarik falta, aurten adibidez: Estatuko Confint, Encore bilkura, Euskadiko Confint, Ekainak 5 ekimena, elkar trukatzeko lan-proposamenak...

Jakingo duzuenez 'Eskola Jasangarria' aintzatespena lortzeak IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena dakar.
Sare honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da, eta proposatzen diren ekintzetan, guztietan edo batzuetan parte hartzea, baita ere guztiz boluntarioa da. Hori bai, ikasleentzat izugarrizko aukera da herritik kanpo beste eremuetako ikastetxeetako ikasleekin kontaktuan jartzeko, beste esperientziak ezagutzeko eta ekimen komunak garatzeko. Antolaketa eta jarraipen txiki bat dakar eta protagonismoa ikasleengan uzten da. Aurten, besteak ahaztu barik noski, lehen hezkuntzakoei arreta berezia emango diegu.
Zer den IRAES, zelan proposatzen dugu antolatzea ikastetxean eta aurreko ikasturteei buruzko informazio osoa behean agertzen diren blogean daukazue. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko hemen gaituzue.
Ohi denez irailean IRAESeko ikasturteko bilera egiten dugu (bakar bat ikasturtean zehar, gero proposamenak eta abar blogaren bitartez jarraitzen dira). Aurten:
Irailak 15; Eibar, Armeria Eskola. 9:30etatik-12:30etara.

Gai zerrenda:
- Ongi etorria ikastetxe berriei.
2016-17 ikasturtean egindako balorazioa.
- 2017-18 ikasturterako asmoak.

Zuen presentziarekin kontatuko dugulakoan, ondo izan