ESKOLA CONFINT-FLOREAGA
Martxoko lehen egunetan hasi ginen Confint
prestatzen, bi galdera genituen buruan: ZER NOLA EGIN? eta NOIZ?
Datak zehaztu genituen LHko aurkezpena
martxoaren 14an, ostirala On Bosko antzokian, arratsaldeko 16:30etan. DBHkoak
gela barruan landuko zuten taldeka martxoaren 17tik 21era.
Zer egin? Galdera hau zailagoa zan,
ikastetxean ekintza ugari egin ditugu urtean zehar eta ez genuen betiko moduan
lantzea. Horretarako Gloster bat prestatu genuen http://www.floreaga.com/berdea/?p=2140)
eta
pare bat abesti aukeratu genituen “natura zaintzeko” helburua zutenak.
Zer nolako ekintzak egin ditugu confitean?
Gazteen eskutitza landu ondoren, natura zaintzeko konpromisoa sinatu dugu,
natura zein ederra den ikusteko aukeratu dugu bideo zoragarri bat,
eta oraingo honetan NATURAREN EDERTASUNA
ospatu nahi izan dugu…. Dantzatuz, txirula joz eta abestuz. Orain bideo bat
prestatuko dugu guzti honekin.
Guztira
488 ikaslek parte hartu dute Eskolako Confint prestatzen. Izango duzue
aurreratzean gure berri.
Aioooo
FLOREAGAKO IRAES 21 TALDEA.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: