asteazkena, ekaina 26, 2013

Egibide ikastetxea ESenREDeko 1. Topaketetan (Pontevedra)


Euskal Erkidego Autonomotik Gasteizko Egibide iksatetxetik lau ikasle eta irakasle bat joan ziren Pontevedran ospatu den ESenREDeko 1. Topaketa.

Bertan, hemengo ikasleek, IRAES 21koak, aukera izan zuten esperientziak trukatzeko, Busturiara eraman zuten lorea erakutsi eta azaltzeko, beste herrialdeetan egiten dena egiaztatzeko eta... ondo pasatzeko.

Pontevedran bideo txiki batzuk grabatu ziren haien esperientzia kontatzeko. Hau emaitza:


Jon Ander (4º ESO, Egibide, Euskadi):



Libe (2º ESO, Egibide, Euskadi):




Amaia (4º ESO, Egibide, Euskadi):




Shubham (1º ESO, Egibide, Euskadi):




ostirala, ekaina 21, 2013

Elgoibar Ikastola jo ta ke!!!

Nire gelako Imanol Arantzamendi, Busturiara joan zen.

Confinta zabaltzeko ideaia oso on bat eduki zuen, ludotekan eta gaztelekuan kartel batzuk jartzea eta argazki batzuk atera zituenez Kristinak pentsatu zuen iraes blog-era igotzea Imanolek eginiko testu honekin:

CONFINT-A ZABALTZEN

Martxoaren 14an Busturiara joan ginen hainbat ikastetxetatik, eta han hartu genituen konpromiso eta erabakiak, herrian zabaltzea pentsatu genuen, eta horregatik, gure LH6Ako Imanolek ideia hau izan zuen: herriko Ludoteka eta Gaztelekuan jendea konzientziatzeko kartelak jartzea. Horrela bada, ekainaren 6an joan zen eta kartelak jarri ondoren, bertako langileei gure asmoa azaldu zien, eta oso ondo iruditu zitzaien.
  
Hurrengo egunean, gelara iritsi zenean, bertan egin zuena azaldu zigun.

Imanolen asmoa, natura zaintzea da, Iraes proiektuan gabizen guztiona bezala. Beraz, goazen jendea konzientziatuz, mundu hobe eta jasangarriago bat eraikitzera.

GU EZ BALDIN BAGARA, NOR?       
ORAIN EZ BALDIN BADA, NOIZ?

astelehena, ekaina 17, 2013

IRAES21 ikasleak: oporrak disfrutatu

Kaixo, aukera izan dut Marrokora joateko, Marrakech-era, Atlas mendilerroaren pean. Bertan, Mundu mailako Ingurumen Hezkuntza 7. Kongresua ospatu da. Bertan, baloratu da orain egiten ari dena eta aukera ezin hobea da ikusteko munduko beste toki batzuetan zuek bezalako ikasleek egiten dutena ikusteko eta ikasteko.
Aukera izan dut Brasileko Confint-aren arduradunarekin egoteko eta hitz egiteko. Plan politak datoz.

Gauza asko egin dituzue ikasturte honetan: zuen esperientziak kontatu, argazkiak bidali, baita bideoak ere, Eskolako Confint, IV Euskal Confint, 1. Topaketak ESenRED sare berrian etab luze bat.

Baina, orain opor garaia da eta deskantsatzeko eta gozatzeko garaia. Hori egin behar duzue! 
Bitartean, Marrakechen, azkeneko emanaldian Marrokoko Eko-Eskolen ikasleek abestutako kantarekin uzten dizuet. Lehenengoa, arabiarrez, bigarrena, ingelesez.






Datorren ikasturtean erronka berri batzuei egingo diegu aurre. Orain, opor berde-berdeak pasatzeko aukera aprobetxatu!!!




Cateura (Venezuela): zaramatik musikara

Beurko BHI: pilei buruzko kanpaina

II Ekinaren Astean, Beurko institutuan burutu dugun ekintza "PILEK SORTZEN DUTEN KUTSADURA" ri buruzko
kontzientziazio kanpaina bat izan da.
 
Kanpaina hau martxan jartzeko honako pausu hauek eman ditugu:
 
-Agenda21eko koordinatzaileok, materiala bilatu eta gero, bideo bat sortu genuen. Hona hemen bideoaren helbidea:
http://www.youtube.com/watch?v=Dhdz2ngBtsc
 
-DBHko tutoreekin batzartu ginen eta bideoaren helbidea eta lan egiteko material idatziak pasatu genizkien euren geletan lantzeko (erantsitako lehenengo eta bigarren artxiboak).
 
-Geletan landutakoarekin ikasleek muralak egin zituzten (erantsitako hirugarren eta laugarren artxiboak).
 
-Aurtengo AG21eko gaia KONTSUMOA izan denez, II Ekinaren Astean prestatu genuen ekintza hau AG21eko gai nagusiarekin lotzea bururatu zitzaigun, eta maiatzaren 20tik 26ra bitartean "PILAK BOKATA EDO FRUITA BATEN TRUKE" kanpaina ere martxan jarri genuen: pila zaharrak ekartzen zituen bakoitzari, txartel bat ematen genion, eta ekainaren 14an, txartel horrekin hamaiketako osasuntsu bat eskuratzeko aukera izango dute (erantsitako bostgarren, seigarren eta zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren artxiboak). Egun honetarako gurasoek eta  nagusiagoak diren ikasleel laguntza eman dute.
 
 
-Aurreko guztia, gure blogean eskegi dugu guztiok ikusgai izateko. 










osteguna, ekaina 06, 2013

"Eskola Jasangarriak" emanaldiaren argazkiak

Urdaibai. 

Ekainak 4, asteartea.

Lehendakaria eta Sailburuak "Eskola Jasangarria" agiriak banatzen.

Pasa den astearteko argazkiak, Flickr galerian eskegi ditugu kameratik atera diren moduan; horrek esan nahi du pixkat hobetu behar direla argazkien tratamenduko programa batekin. Bakoitzari interesatzen zaizkionak jeitsi dezake nahi duen tamainan (orain oso handiak dira, ea 4 Mb-takoak). 


asteazkena, ekaina 05, 2013

Eusko Jaurlaritzak EAEko 50 ikastetxei “Eskola Jasangarria” agiria ematen die




Eusko Jaurlaritzak EAEko 50 ikastetxei “Eskola Jasangarria” agiria ematen die
EAEko 50 ikastetxe, zeinek "Eskola Jasangarria" errekonozimenduaren prozesua gainditu duten -bere eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasuneko printzipioekin koherentzia frogatu dutelako- dagozkien diplomak jaso dituzte Urdaibai Biosfera Erreserban ospatu den emanaldian, Madariaga Dorretxean, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi zuenez, «ingurumen-gaietan euskal ikasleek jakintza-maila handia dute; hori dela eta, irakasle bilakatzen dira, Euskadiko hainbat ikastetxek Eskolako Agenda 21 programaren barruan eskaintzen dituzten trebakuntza- eta dibulgazio-jardueretan ikusten den moduan». Urkullu Lehendakaria, Cristina Uriarte eta Ana Oregi Sailburuak emanaldian izan dira, Eskolako Agenda 21 programaren barruko ekimenetan inplikatu eta parte hartu izanagatik nabarmendu diren ikastetxeetako ikasleak zein irakasleak errekonozitzeko ekitaldian.
«Ikasleok irakasle bilakatzen zarete, ikasi duzuen guztia ezagutarazten duzue. Gaur jaso duzuen errekonozimenduari ohore egiten diozue, eta kontzientzia eta ingurumen-ohiturak zabaltzeko lan egiten duzue. Asko egin dugu aurrera, baina % 100 lortu behar dugu», adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan. «Gaur zuen konpromisoa errekonozitu dizuegu», gaineratu du lehendakariak. «Errekonozimendu hau altxor bat da, ingurumena bezalaxe. Mesedez, ez ezazue gorde errekonozimendu hau zuentzat. Izan zaitezte ingurumenaren enbaxadore, egin ezazue lan konpromiso hau gizartean hedatzeko».




El Gobierno Vasco da el reconocimiento de “Escuela Sostenible” a 50 centros de la CAPV
50 centros educativos de la CAPV, que han superado el proceso de reconocimiento de “escuela Sostenible” -con el que han demostrado la coherencia de su funcionamiento cotidiano con los principios de sostenibilidad que marca el programa Agenda 21 Escolar-, han recibido los diplomas acreditativos en el acto se ha celebrado en el Centro de la Biodiversidad de Euskadi, sito en Torre Madariaga, Busturia, en plena Reserva de la Biosfera de Urdaibai.
El Lehendakari Iñigo Urkullu comentó que "en materia medioambiental, los alumnos y alumnas vascos ofrecen un alto nivel que les convierte en profesores tal y como se ha comprobado en las distintas actividades formativas y divulgativas que realizan los centros escolares de la Comunidad en el programa Agenda 21 Escolar. El Lehendakari Urkullu participó, junto a las Consejeras Cristina Uriarte y Ana Oregi, en la entrega de diplomas y distinciones a las direcciones y profesorado de cincuenta centros educativos que se han distinguido por su implicación y participación en diversas iniciativas de la Agenda 21 Escolar.

"Los alumnos pasáis a ser profesores, dais a conocer lo que habéis aprendido. Hacéis honor a este reconocimiento que hoy recibís y colaboráis para difundir la conciencia y los hábitos medioambientales. Hemos avanzado mucho, pero tenemos que conseguir llegar al 100%", ha comentado el Lehendakari en la víspera del Día Internacional del Medio Ambiente. "Hoy recibís un reconocimiento por vuestro compromiso" ha matizado Urkullu. "Este reconocimiento es un tesoro, como el medio ambiente. Os pido que no os guardéis este reconocimiento para vosotros y vosotras. Os pido que seáis embajadores del medio ambiente, que trabajéis para difundir este compromiso en la sociedad".

Franciscanas Montpellier: Confint zabaltzen...

Pasa den apirilaren 17an, CONFINT ESKOLARRAN geratu genuen bezala  , FRANCISCANAS DE MONTPELLIER IKASTETXEKO IKASLEAK Trapagaranengo alkatearekin bilera ospatu genuen eta besteak beste, proposamenahau bota genion: KALEKO UDAL PANTAILAN EA21KO INFORMAZIOA jartzea.
Eta egindako eskolarteko foroan ere, berdin proposatu genuen denon erabakia izateko.

FRANCISCANAS DE MONTPELLIER CONFINTen Egindako azken proposamena KORRIKA EKOLOGIKOA izan da.
Pasaden astean ospatu genuen kirol egunean, eta ekintzen artean bat KORRIKA EKOLOGIKOA zen.
Herrian zehar pasatu ginen jendea gure jarrera naturaren alde ikusteko, eta denok ozenki botatzen "DENOK LOTUTA , PLANETA AURRERA"