"Mother Nature needs her daughters"
Datorren Otsailaren 15ean Antartidarako
espedizio bat jarriko martxan "Ama-Naturak bere alabak behar ditu"
lemapean. Mundu osoko 70 zientzia-emakume bidaiariak dira. Bidaian, klima
aldaketaren eragina hego poloan aztertzeaz gain, gogoeta egingo dute emakumeen
paperaz gizarteak dituen erronkei aurre egiteko, emakumeek zer papera daukaten
ekonomia eta gizarte bidezko, jasangarri, eta bizitzeko atseginago bat
egiteko.
https://www.uco.es/investigacion/ucci/uconews/item/1791-una-investigadora-de-la-universidad-de-cordoba-se-suma-al-proyecto-homeward-bound-y-viajara-a-la-antartida-con-un-equipo-internacional-de-cientificas
Gure lan proposapena da:
1.
Lehenengoz, Iraes taldeko kideok Aztertu
espedizioaren lema:
” Mother Nature needs
her dauthers"
- Ados zaudete
lemarekin? Zergatik?
- Interesgarria ikusten duzue?
- Zergatik da garrantzitsua?
- Zer ikuspegi ekartzen du?
- Zertaz pentsarazten gaitu?
- Zer dago interesgarria eta
azpimarragarria espedizioan?...
2.
Eta adostu ondoren, eta ondo
baderitzozue: "Mother Nature needs
her dauthers" espedizioaren berri zabaldu ikastetxean.
Horretarako Txoko
Berdeak dituzue, edota zuek asmatu edo topatu ahal izango dituzun
komuikaziorako beste bideak.
Han azaldu
espedizionarioen ezaugarriak, joaten direnen asmoak eta, batez ere, zuen
gogoeta: zergatik pentsatzen duzuen interesgarri eta garrantzitsua dela
euren ekimena eta esperientzia…
3.
Egindakoaren berria zabaldu
IRAES21 blogean.
Ikastetxean jarritako
panel(ar)en edota egindakoaren argazkia(k) bidali blogera guztiok izan dezagun zuen ikastetxean
egindakoaren berri.
4.
Martxoaren 8a.
IRAESeko ikastetxe guztien artean mezu bat bidaliko diegu "Ama-Naturak bere alabak behar ditu" kanpainaren eragileei, beraz, zuen mezu laburra ingelesez hona bidali eta helaraziko diegu.
Martxoaren 8aren inguruan
ikastetxean egingo diren jarduerekin bat etor daiteke lan proposamen hau. Interegarria izan daiteke egun horretako antolatzaileekin kontaktuan jartzea zuen asmoak batzeko.