ostirala, urtarrila 26, 2024
2. ATAZAREN AURKEZPENA
KONTSUMOA (2. ATAZA)
2.ataza:
IKERKETA
1go
atazan MOTIBAZIOA landu eta gero, 2.honetan IKERKETA garatuko dugu.
GOGORATU
maiatzaren 15ean euskal CONFINTa izango dela eta ikasturtean zehar CONFINT
metodologiaren faseak garatzen ari garela:
· - Motibatzea (1. ataza, abenduan)
· - Ikertzea
(errealitatea ezagutzea; 2. ataza, urtarrilean-otsailean)
· - Aldaketak irudikatzea – alternatibak planteatzea (helburuak,
erronkak... ekoantsietatea saihestea) (3. ataza, martxoan)
· - Jardutea (4.ataza, maiatzean)
· - Ordezkariak aukeratzea (Euskadiko CONFINTen)
· - Hezikomunikatzea (4. ataza, maiatzean)
· - Ebaluatzea (prozesua eta aldaketa) (4. ataza,
maiatzean)
Ikerketa
egiteko nahi duzuen gaia aukeratu dezakezue (beti kontsumoarekin lotuta)
eta horretarako baliabide asko eskaintzen dizkizuegu ikastetxe bakoitzaren
interesak, ibilbidea, egiturak, lehentasunak, ezaugarriak etab. desberdinak
direlako.
Baliabide
hauek proposamenak baino ez dira, alegia, egokitu, aldatu edo beste batzuk
erabil ditzakezue.
Gogoratu
2. fase honen helburua ez dela alternatibak planteatzea (hori 3.fasean egingo dugu),
baizik eta aukeratutako gaiaren errealitatea ezagutzea, ikertzea eta
aztertzea.
Horretarako,
hainbat tresna erabil ditzakezue (batzuk materialetan dituzue), hala nola
inkestak, elkarrizketak, behaketa, irakurketak, bideoak...
Benetako
materialekin eta testuinguruetan ikertzera animatzen zaituztegu
(supermerkatuetan, merkatuetan, dendetan, haiek eta lankideek daramatzaten
arroparen etiketak edo materialak aztertzea, fakturak...) gehien interesatzen
zaizuena ikertu!
BALIABIDEAK
·
Kontsumo eta elikadura iraunkorra. Informazio-gida (pdf, 315 kB).
·
Bioaniztasuna eta kontsumoa. Informazio-gida (pdf, 381 kB).
·
Elikadura eta baliabide naturalak. Informazio-gida (pdf, 296 kB).
·
Kontsumo iraunkorra: ura, hondakinak eta energia aurrezten.
Aztarna ekologikoa. Informazio-gida (pdf, 238 kB).
·
Mugi zaitez zure hirian barrena. Informazio-gida (pdf, 246 kB).
·
Klima-aldaketa. Informazio-gida (pdf, 345 kB)
·
Lehorreko ekosistemen bizitza. Informazio-gida (pdf, 535 kB)
· Aberastasun erlatiboa, probrezia
erlatiboa
· Gazteen
droga kontsumoaren «polarizazioaz» ohartarazi dute
· Zergatik
kontsumitZen dugu?
· ....
·
Lana
amaitu eta gero guri bidali (iraes21@berritzeguneak.eus) eta blogean argitaratuko dugu (gogoratu ikasleek aukeratuko behar dutela
komunikatzeko era: bideoak, audioak, kartelak, PPTak...)
Bidali
dezakezue otsailaren 29ra arte.
Animo eta eskerrik asko zuen inplikazioagatik!
astelehena, urtarrila 22, 2024
1go ataza ELGOIBAR IKASTOLA
ELGOIBAR IKASTOLAKO IRAES TALDEA
Kaixo, Gu Elgoibar ikastolako LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 -ko agenda 30-eko arduradunak gara eta Iraes taldea osatzen dugu. Gure izenak Malen Bilbao, Maialen Del sol, Ander Gonzalez, Terese Guenetxea, Ibon Lizarralde, Elsa Barrenetxea, Ines Zabala, Jon Caro, Beñat San Martin, Unax Arzamendi, Arene Balzola eta Sara Gallastegi dira.
1. ATAZA MOTIBAZIOA Gela bakoitzeko taula bat egin dugu erantzun ezberdinekin baina aukeratutako taula hau izan da: Hau da guk egin dugun taula:osteguna, urtarrila 18, 2024
1go ataza LA ANUNCIATA
Donostiako La Anunciata ikasleak gara eta IRAES 21-eko ordezkariak gara. Hemen doazkizue alde batetik taldearen aurkezpena, eta gero 1. Lan proposamena, motibazioa.
Agur bero bat!
asteazkena, urtarrila 17, 2024
1go ataza LAURO IKASTOLA
Eskerrik asko!
1go ataza NUESTRA SEÑORA DEL CARMEN
Nuestra Señora del Carmen ikastetxeko 2. Batxilergoko Lurraren eta Ingurumen Zientziak ikasgaiaren ikasleak gara.
osteguna, urtarrila 11, 2024
asteazkena, urtarrila 10, 2024
1go Ataza LARRAMENDI IKASTOLA
1go ataza AITA LARRAMENDI IKASTOLA
Aita Larramendi Ikastolatik idazten dizuegu Motibazio saiorako egindako lanak zuekin partekatzeko.
asteartea, urtarrila 09, 2024
1go ataza ELORRIO BHI
ELORRIO BHI