ostirala, abendua 22, 2017

astelehena, abendua 18, 2017

Beurko BHI: 2.lan proposamena

Beurko BHI: 1.lan proposamena

Itsaso Hierro, Iria Chillón, Asur González eta Edwin Hincapié gara eta aurten Beurko BHIko IRAESeko ordezkariak izateko ardura hartu dugu.
Gure erronka nagusia jasangarritasunaren aldeko eta ingurumena zaintzearen aldeko praktika onak burutzea da beste ikastetxekoekin konpartituz.

Beste aldetik, aukeratutako abestia "El libro de la selva" pelikulatik atera dugu. Hor agertzen den mezua gustatzen zaigulako: "Ezinbestekoa den guztia NATURAK emango digu  ez badugu behar duguna baino gehiago erabiltzen eta ez badugu izorratzen.

Franciscanas Montpellier: 2.lan proposamena

Franciscanas Montpellier: 1.lana


astelehena, abendua 04, 2017

Egape BHI: 1.lan-proposamena

IRAES 21 taldea: Egape BHIko Maddi Gomez, Malen Morandeira, June Tomasena, Alain Neves eta Alondra Amancio ikasleak gara, atxikituta bidaltzen dizuegu gure lana eta aukeratutako abestia.


Orobiogoitia DBH: 2.lan-proposamena


3. Lan proposamena: "Kontrapublizitatea"

Dagoeneko gainean ditugu Gabonak eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzten mezuak jasotzen ari gara: telebistako iragarkiak, gutunontzietako jostailu foiletoak, dendetako eskaparate erakargarriak… Dena, noski, oso erakargarria egiten zaigu, horretarako ondo pentsatuta baitaude, baina benetan behar al dugu guzti hori? Nolako Gabonak irudikatzen ditugu kontsumismo guzti hori gabe? 

Hauxe da 3. lan proposamena: 

1. EZKUTUKO MEZUA: Egun hauetan hainbat komunikabidetan agertzen diren iragarkiak aztertu (deigarriak egiten zaizkizuen batzuk aukeratu) eta zein da gehienek bultzatzen duten mezua atera.

2. GURASO-AITON-AMONEI galdetu zuen guraso edo aiton-amonei ea beraien garaian Gabonetako publizitaterik bazegoen eta egotekotan nolakoa zen. Topatzen baduzue hango garaiko irudirik bidali. 

3. KONTRAPUBLIZITATEA: Ondoren kontsumismoari kritika egiteko irudikatzen duen iragarki bat egin ezazue. Formatua zuek aukeratu: kartela, diapositiba, foiletoa… eta ohiko helbidera bidali.

osteguna, azaroa 16, 2017

Lauro Ikastola: 2. Lan Proposamena

Lauro Ikastola: 2. Lan Proposamena

Lauro Ikastola: 1. Lan Proposamena

Gure ikasturte honetako proposamenak hauek dira:

  • Gure ikastola jasangarriagoa izaten laguntzea.
  • Gure klasekideei egiten ditugun ekintzetaz informatzea.
  • IRAES lan proposamenak egiten joatea.

Axular Santurtzi: 2. Lan Proposamena

Axular Santurtzi: 1. Lan Proposamena


Gure helburuak:
  • IRAES 21 lantzen duten beste ikastetxeetako ikasleekin harremanak izatea eta esperientziak trukatzea.
  • Zer nolako herri mota izatea gustatuko litzaiguke lortzeko, aurten Santurtzi, eta jakina, Institutu jasangarriaren alde lan egingo dugu!!!
  •  Egindakoa,  beste ikaskideei, gurasoei... ezagutaraztea.
  • Gauzak ondo eta denboraz egitea.

asteartea, azaroa 14, 2017

Elgoibar Ikastola: 2. Lan Proposamena

Elgoibar Ikastola: 1. Lan Proposamena



Gu Elgoibar Ikastolako IRAES talde berria gara:Manex A., Manex I., Eider, Naroa, Nahia, Joane, Jon, Danel, Colin, Ihintza, Iker eta Maddi.

Gure aurtengo asmoak honakoak dira:
1. Gutxienez, hilabetero elkartzen saiatuko gara.
2. IRAESeko lanetan denek parte hartuko dugu, lan txukunak eta originalak egiten saiatuz.
3. Amaitzeko, ondo pasatzea eta lan giro ona edukitzea nahi dugu eta horretarako, lanean jarraituko dugu.
Aukeratu dugun kantua: Aldapan gora izan da.Guk ere aldapan gora joan nahi dugulako, pausoz pauso eta egunetik egunera hobetuz.

osteguna, azaroa 09, 2017

Lauaxeta Ik.: 1.lana

Gure helburuak:
Naturarekiko:
  • Hondakinak sakarrontzietara bota, eta ontzi egokietara bota.
  • Lurrean aurkitzen dugun zikinkeria aurtu eta sakarrontzietara bota.
  • Zuhaitzentanbdauden landareak eta fruituak ez apurtu.
  • Gure ikaskideak kontzientziatu natura hobetzeko eta zaintzeko.


Gurekiko:
  • Gauzak denboraz egin.
  • Eguen guztietan elkartu.
  • Guztiok lana egin eta denborak aprobetxatu.


Abestia:
Aldapan gora


Floreaga Salestar Ik.: 2.lana

ostirala, azaroa 03, 2017

2. lan proposamena: Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra

https://enbuscadelgranviaje.wordpress.com/2017/09/21/san-juan-de-gaztelugatxe/-tik hartuta

Zuen abestiak entzun eta gero...
Zuen argazkiak ikusi eta gero...
Zuen erronkak eta asmoak irakurri eta gero...
Bigarren proposamena egiteko garaia heldu da.

Azken aldian, bolo-bolo dabilen gaia da turismoa eta honek, bai gizartean eta baita ingurunean, ondorio ezberdinak eragiten ari da. Argi dago, turismo-fluxuak  lurralde osotik banatu beharra dagoela eta horregatik, animatzen zaituztegu zure herri/eskualdean dagoen eta gogokoen duzuen txoko hori ezagutaraztea.

Zuen herriko txokorik kuttunenak jasotzen dituen gida turistiko iraunkor bat osatzea modu kolaboratibo batean proposatzen dizuegu.

Zeregina 1: Gida horretan lagunekin edo familiarekin joateko gustuko duzuen leku bat adierazi behar duzue, hurrengo fitxan ( ondorengo estekan) eskatzen zaizkizuen datuak osatuz, orrialde batetik pasatu barik. Fitxa jeitsi, bete eta gure posta elektronikora bidali.

Zeregina 2: Gida osatu ondoren, beheko mapan kokatu behar duzue zuen aukeraketa, argazki bat txertatuz eta laburki gidako datu garrantzitsuenak adieraziz.
("Saioa hasi" eskatuko dizue markadoreak sarteko, eta horretarako gmail kontu bat erabili behar duzue)

IRAES Talde bakoitzak fitxa bat baino gehiago bidali dezake.
Guk fitxa guztiekin zuen Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra osatuko dugu abenduaren hasieran eta blogean eskura izango duzue.


El Regato: 1. lan proposamena


EGITASMOAK:
  • Espero dugu 2017-2018 ikasturtea amaitzerakoan eskoletako kontsumo energetikoan murrizketa nabarmentsua egotea.
  • Gure klasekideak kontzientziatuko ditugu gaur egungo arazoei buruz.
  • Saiatuko gara orain arteko murrizketa energetikoa areagotzen.
  • Talde berria garenez eta gure lehenengo urtea denez, IRAES talde moduan ez daukagu zer hobetu pasadan urtearekiko.

osteguna, azaroa 02, 2017

Andramari Zornotzako Ikastola : 1. lan proposamena

Andramari Zornotzako Ikastolako DBHko ikasleak gara eta IRAES taldea osatzen dugu: Garazi, Matxalen, Iraitz, Ane, Naia, Julen, Asier, Maddi, Olatz eta Leire.
Hauek dira autengo ditugun hobekuntza eta asmoak:
HOBEKUNTZAK
·           Lan proposamen guztiak egitea
·           Maila guztietako ikasleek parte hartzea
·           Bilera gela bat lortzea
ASMOAK
·           Euskal Confint-ean parte hartzea
·           Ikastolan naturaren aldeko ekintza gehiago antolatzea


·           Gure ikastolan IRAESen berri ematea

begoñazpi ikastola: 1. lan proposamena

Kaixo, Begoñazpi ikastolako IRAES taldeko ASMOAK aurten honek dira:

-IRAESeko ekintzetan parte hartzea eta proposamenak betetzea.
-Natura babesten eta errespetatzen daben ekintzak bultzatzea.
-Beste ikasle batzuei gure proposamen eta ekintzak erakustea.
-Ikastolaren eta naturaren arteko harremana zaintzea.

astelehena, urria 30, 2017

Amor Misericordioso: 1. lan proposamena


Gure helburua:

Beste eskoletako ikasleekin naturari buruzko gauzak konpartitu natura denok zaintzeko.


Orobiogoitia BHI: 1. lan proposamena


Kaixo, gu aurtengo Juan Orobiogoitiako IRAES taldekoak gara.

Gure asmoak hauek dira:     
-  IRAESeko lan guztiak egin.
-  Eskola jasangarriaren izendapena berrizten lagundu.
-  Euskal Herriko eta estatu mailako CONFINT-etan parte hartu.

osteguna, urria 26, 2017

Egibide: 1. lan proposamena



Elorrio bhi: 1. lan proposamena


Elorrio BHIko IRAES taldearen ASMOAK hauek dira:
  • Gure eguneroko ekintzek ingurumenean dituzten ondorioez ohartzea eta arazo horiek ekiditeko hartu behar diren neurriak besteei azaltzea.
  • Gure inguruko jendea ingurumen arazoez kontzientziatzea
  • Ingurumeneko arazoak konpontzea.
  • Ondo pasatzea.
  • Lagun berriak egitea.
  • Ikastetxe desberdinekin iritziak eta ezagutzak partekatzea.


Aurreko ikasturtearekiko ondorengo HOBEKUNTZAK proposatzen ditugu:
  • Beste ikaskideek guk egiten dugunaren berri izatea.
  • Denbora aprobetxatu saioan zehar.
  • Denok parte hartzea egiten ditugun proiektuetan.
  • Lanak epe barruan blogera igotzea.
  • Taldekide guztiak, Euskal Konfintera joatea.


osteguna, urria 19, 2017

Urola ikastola: 1. lan proposamena



GURE ASMOAK

  • Blogean proposatutako lanak egitea.
  • Beste ikaskideei gure lanen berri ematea.
  • Beste ikastoletako ikasleekin harremanetan jartzea.
  • Euskal Herriko forura joatea.

ostirala, urria 06, 2017

San Jose Floreaga: 1. lan proposamena


ERRONKAK, ASMOAK ETA HOBEKUNTZAK        


Hobekuntzak:
  • Lanak egiterako orduan, esfortzu eginez denak  parte hartzea.
  • Lanak egiteko denbora gehiago hartzea, hau da, lehenago hastea.
  • Talde dinamika eta lanerako giroa hobetzea.


Erronkak eta asmoak:
  • Euskadiko eta Espainiako konfintera iristea.
  • Eskola jasangarriaren bandera berritzea.
  • Jendea ingurumenarekiko kontzientziatzea.

astelehena, urria 02, 2017

1. Lan proposamena: Aurkezpena



Ongi etorriak IRAESeroak sarearen 2017-18 ikasturtera!!!


Ezagutzen dugu zuen kemena eta gogoa IRAESen lan egiteko, joan zen ikasturtea oparo izan ba zen ere, aurten erronka berri eta interesgarriekin oparoagoa izatea espero dugu.
Heldu da eguna, eta horrela jarraitzen saiatuko gara, hilearen lehena izango da lan proposamena aurkezteko eguna. Eta urriak lehena heldu da, beraz lehendabiziko lan proposamena hona hemen.

1. Lan proposamena:

Ikasturtea hasi da eta lehenengo pausuak antolaketakoak dira. Beraz, IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.
Blogera bidaltzeko:
  • IRAES TALDEAren argazki bat nahi dugu, argazki bitxia, irribarrea sortzeko argazkia.
  • Adierazi zuen asmoak eta erronkak ikasturte honetarako IRAES Talde bezala: zeintzuk asmoak, aurreko ikasturtearekiko hobekuntzak etab.
  • Pentsatu natura, planetaren krisialdia edota landu duzuen gai bati buruzko abesti batetaz, nahi duzuen hizkuntzan, hobe euskaraz jakina. Bilatu interneten (youtube, vimeo, dailymotion…. Eta aurrekoarekin batera esteka bidali ohiko posta elektronikora.

Ez dago data tope lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan proposamenak agertu, zuek zerbait hausnartzea, burutzea eta aurkeztea da gure ideia.
 - - - - -
Aurten berriak parte hartuko duzuenentzat dokumentu hau prestatu dugu, horrela IRAES taldeak nola funtzionatzen duen hobeto ulertuko duzue: http://bit.ly/iraesHastekoGida1718



asteartea, iraila 12, 2017

IRAES BERRIRO MARTXAN!!!

IRAKASLEENTZAT


Agur t'erdi
Ikasturte berri bat hasi da eta indarrak berpiztuta bueltatzen da IRAES 21, ikastetxe jasangarrien sarea, berriro martxan ipintzeko. Inoiz ez dira erronkarik falta, aurten adibidez: Estatuko Confint, Encore bilkura, Euskadiko Confint, Ekainak 5 ekimena, elkar trukatzeko lan-proposamenak...

Jakingo duzuenez 'Eskola Jasangarria' aintzatespena lortzeak IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena dakar.
Sare honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da, eta proposatzen diren ekintzetan, guztietan edo batzuetan parte hartzea, baita ere guztiz boluntarioa da. Hori bai, ikasleentzat izugarrizko aukera da herritik kanpo beste eremuetako ikastetxeetako ikasleekin kontaktuan jartzeko, beste esperientziak ezagutzeko eta ekimen komunak garatzeko. Antolaketa eta jarraipen txiki bat dakar eta protagonismoa ikasleengan uzten da. Aurten, besteak ahaztu barik noski, lehen hezkuntzakoei arreta berezia emango diegu.
Zer den IRAES, zelan proposatzen dugu antolatzea ikastetxean eta aurreko ikasturteei buruzko informazio osoa behean agertzen diren blogean daukazue. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko hemen gaituzue.
Ohi denez irailean IRAESeko ikasturteko bilera egiten dugu (bakar bat ikasturtean zehar, gero proposamenak eta abar blogaren bitartez jarraitzen dira). Aurten:
Irailak 15; Eibar, Armeria Eskola. 9:30etatik-12:30etara.

Gai zerrenda:
- Ongi etorria ikastetxe berriei.
2016-17 ikasturtean egindako balorazioa.
- 2017-18 ikasturterako asmoak.

Zuen presentziarekin kontatuko dugulakoan, ondo izan