ostirala, maiatza 24, 2024

Eskolako CONFINT (Andra Mari)

Joan den astean, ikastolako konfinta ospatu genuen LH6tik DBH4ra. Aurten, uraren kontsumoa aztertu nahi izan dugu eta gonbidatutako ikasleei ikastolako uraren kontsumoa murrizteko proposamenak ez ezik, konpromiso batzuk ere eskatu genizkien. IRAES TALDEA

XIV. CONFINT: Gazteen MANIFIESTOA

XIV. CONFINT-IKASLEEN MANIFESTUA Iraes 21ko ordezkariak gara, Euskadiko ikastetxetatik gatoz garapen jasangarriarekin konpromesua daukagulako. Garapen jasangarrirako eta EA 2030ko helburuak ditugu, haiek jarraitzen soilik gure munduko egoera hobetzea lortuko dugu. Badakigu ez dela erraza izango baina gizarte osoa bateratzean bakarrik lortuko dugu. Gure inguruan dauden hainbat arazo aztertu ditugu, hala nola: uraren, arroparen, teknologiaren, paperaren kontsumoa… Uraren eta arroparen kontsumo txarraren adibide erraza: bost minutuko dutxa txiki batek ehun litro gastatzen ditu. Kamiseta sinple batentzako 2700 litro gastatzen dira. Bestalde, Estatuan 100.000 tona arropa botatzen dira urtero, hor dago arazoa, arropa egoera on batean botatzen dela. Kontsumo desegoki hori batez ere informazio faltaren ondorioz sortzen da, adibide errazena sare sozialak dira. Han bertan arazo larriei garrantzi gutxi ematen zaie. Ozono geruza hasiera batean denok genekien zulo bat zuela eta gutxinaka hori ixten joan da gaur egun kontzientziazioan aurrera pausoak eman ditugulako. Eskolan kontzientzazio horri inportantzia gehiago eman behar zaio, haur gehienek beraien bizitzaren zati handiena han pasatzen dutelako; hainbat gurasok inportantzia kentzen diote arazo horiei beraz irakasleen esku geratzen da. Hemezortzi urte baino gutxiago izanda, kasu askorik ez digute egiten eta orduan konpondibe gutxi bideratu ahal izaten ditugu. Ez gaitasun faltagatik baizik eta entzun nahi ez gaituztelako. Gizartearen aurre iritziak aldatu egin behar dira, azken batean gu garelako mundu honen etorkizuna. Busturian, 2024ko maiatzaren 15ean

osteguna, maiatza 23, 2024

Elgoibar ikastolako CONFINT

Hemen bidaltzet dizuet Elgoibar Ikastolan, maiatzaren 9an, ospatu genuen confintean erabili genuen aurkezpena. Ikastolako erdiko aretoan elkartu ginen LH5-6 eta DBH1-2ko ikasle eta irakasleak eta ondoren, hausnarketa, bakoitzak bere gelan egin zuen. ESTEKA

asteazkena, maiatza 22, 2024

XIV. CONFINT

Maiatzaren 15ean gure EAEko CONFINTa izan genuen. Urtero bezala Urdaibaiko Ekoetxean bildu ginen, kasu honetan KONTSUMOAren inguruan hausnartzeko. Horretarako aditu baten hitzaldiarekin disfrutatzeko aukera izan genuen (Idoia Gabantxo, GabRek) eta horri esker urtean zehar egindako lanean sakondu genuen hainbat alderdi aztertuz (arroparen jatorria, lan baldintzak, esplotazioa...) Horren ostean, irakasleek eta ikasleek leku ezberdinetan batzartu ziren alde batetik ikastetxeetan landutako proiektuak partekatzeko eta bestetik, tailerretan parte hartzeko. Luntxa eta gero, ikasleek ekoordezkariak hautatzeko kontuan hartu beharreko irizpideen inguruko dinamika bat egin zuten eta tailerretan landutakoa komunikatzeko aukera izan genuen. Bukatzeko familiako argazkia atera genuen. Egun zoragarria izan zen ikasleak protagonistak izateko eta mundua hobetzeko konpromisoak hartzeko. Eskerrik asko irakasleei, ekoliderrei eta etorri zineten ikasle guztiei! Ez bagara gu,,, NORTZUK?? Orain ez bada...NOIZ??

larunbata, maiatza 11, 2024

3. ataza LA ANUNCIATA

Kaixo: La Anunciata Ikastetxeko Iraes Taldeak sortu duen posterra, CONFINTean aurkezteko, bidaltzen dizugu. Ondo izan.

LAUROKO CONFINTa

Esteka honetan atzo ospatu genuen Ikastolako Confintaren albistea bidaltzen dizuegu! HEMEN

osteguna, maiatza 09, 2024

2. eta 3. atazak ANDRA MARI IKASTOLA

Hona hemen 2. eta 3. atazak poster batean bilduta. Aurtengo gaia, kontsumoa delarik, ikastolan uraren kontsumoaren inguruko ikerketa bat egitea erabaki dugu. Horretarako, gure komunetako, aldageletako, ortuko, eta abarretako instalazioak behatu genituen eta ikastolako mantenimenduko arduradunari elkarrizketa bat egin genion gure ur kontsumoaren datuak jasotzeko asmoarekin. Behin ikerketa eginda, ondoren, uraren kontsumoa murrizteko alternatibak proposatu genituen eta horietako batzuk jadanik gauzatzen ari gara. Guzti horiekin, espero dugu kontzientzia sortzea. Gustokoa izango duzuelakoan, ondo ibili! IRAES TALDEA