ostirala, apirila 27, 2018
Euskal Confint 18tik Estatuko Confintera (1/2)
Aurten ere, ESenREDek Estatuko Confint 2018 antolatzen du eta Albaceten ospatuko da udazkenean. Bertan, "Ez ba gara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?" lelopean, 12 eskola jasangarrien sareetako ordezkariak bilduko dira.
Hori dela eta, IRAESeko ikastetxe batzuk hautatu behar dira, beraien ordezkaritza osatzeko. Oraindik ez dakigu zehatz mehatz zenbat joan ahal diren, ekitaldiaren datak ezta lekua ere ez, baina aurreratu behar gara eta dena prest izan momentua heltzen denerako.
FASEAK. Bozketa prozesu hau bi fasetan garatuko dugu:
1.- Lehenengo fasean, IRAES Taldeek ikasturtean zehar egindako ekarpenak baloratuko ditugu. Horretarako kontuan hartuko dituzue irizpide hauek: parte hartze kopurua, ekarpenen mamia, erabilitako sormena, etab.
2.- Bigarrren fasean, IRAES Taldeek Euskal Confintean partehartzaileek erakutsitako gogoa, kemena, Confint prozesuaren ezaguera, hitz egiteko argitasuna, adierazitako ideiak, etab. baloratuko dituzue bertan egondakoak.
BALDINTZAK:
A) Bakar bakarrik botoa eman dezakete Euskal Confinteko partaideek eta, jakina, ezin da norberaren ikastetxeari botoa ematea, beti beste ikastetxeei eman behar zaie.
B) Ikastetxe edo IRAES Talde bakoitzeko boto edo formulario bakar bat egin ahal da. IRAES Taldean adostu beharko duzue.
C) Hiru ikastetxe aukeratu ahal duzue lehentasunaren aginduan.
D) Epe barruan egongo diren erantzun guztiekin emaitza plazaratuko dugu.
EPEAK:
a) Lehenengo fasea: apirilaren 26tik maiatzaren 8ra.
b) Bigarrena: maiatzaren 10etik 18ra arte.

Aurrera!!!
osteguna, apirila 26, 2018
Ekoliderren zerrenda itxita!
Badauzkagu behar genituen ekoliderrak.
Beraz, formularioa ixten dugu eta eskerrik asko boluntarioei!!!
asteazkena, apirila 25, 2018
Juan Orobiogoitia: Ikastetxeko Confint 18
Apirilaren 24an, 3. DBHko ikasle taldeak antolatuta (mila esker Jokin, Elene, Laia, Gorka, Elene, Maider, Nerea, Ane eta Iman) 2018ko ESKOLA CONFINTa ospatu dugu ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu dute eta, bertan, Maiatzaren 9an Busturiako Euskal Confintera joateko ordezkariak hautatu dira:LAIA GURRUTXAGA, EIDER UNDA eta ELENE URIGOITIA.
Aurtengo gai nagusiak uztartzen ditu ALDAKETA KLIMATIKOA eta EMAKUMEEN BAZTERKETA. Horren inguruan Anak bere koinata den emakume zientzilariaren bideo xume bat grabatu du.
IRATXE ZARRAONANDIA (iKERBASKEko Genetikako ikertzailea)

astelehena, apirila 23, 2018
Kantauri BHI: 5. lan-proposamena
Emakume zientzialariaren eguna dela eta, IES Kantauri BHIko
ikasleek 4. mailan zabaldu zuten berria eta horren inguruko gogoeta.Ekimenaren esteka eta erabili zuten aurkezpena konpartitzen
dute: http://www.ieskantauri.net/berriak/emakumeakzientzian
asteazkena, apirila 18, 2018
Uxua Lopez Euskal Confint 18an!!!! (eta ohar batzuk)
Lortu dugu!!!
Uxua Lopez IRAESeko neska mutilekin egongo da Euskal Confint 18an!!!
Hau da egitaraua maiatzak 9rako:
Ordua
|
Ekintza
|
|
9:45-10:00
|
Harrera
|
|
10:00-10:45
|
A. Aurkezpena.
· *
Europako Confinterako IRAESeko ordezkariak: Irati Agirre eta Paula Casado (Lisboa,
maiatzaren 21-25)
· *
Uxua López, Homeward Bound: Mother Nature needs her Daughters ekimenaren
aurkezpena.
|
|
10:50-11:45
|
B. Lan taldeak:
Ikastetxeen
esperientzien trukaketa
|
Irakasleentzat:
·
Uxua Lopez-ekin saioa
·
Energia geotermikoa Ekoetxean
|
11:45-13:00
|
C. Antartikako estazioak:
Homeward Bound: Mother Nature needs her Daughters ekimenari buruzko hausnarketa.
|
|
13:00-14:00
|
Hamaiketakoa
|
|
14:00-15:00
|
Torre Madariagara
bisita
|
|
15:00-16:00
|
D. Osoko bilkura (plenarioa)
1.- Uxuarekin
solasean
2.- Antartikako estazioen mapa
3.- Ekimenerako
Gutuna
|
|
E. Agurra: Aitor
Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria
|
||
16:00-16:15
|
F. Bukatzeko
ekintza: Flashmob
|
Parte hartzeko badakizue, Eskolako Confint egin eta gero formulario hau bete behar da. Momentuz, hiru ordezkari gehi ordezko bat apuntatu ahal dira.
Euskal Confintera ikasle bakoitzak eraman beharrekoa:
- Eskolako Confintean landutako Mother nature needs her dauthers taldearentzat gutun baterako 3 ideia klabe.
- Eskolako Confintean landutako herriko zein Euskadiko agintariei zer esan klima aldaketari eta emakumeen parekidetasunari buruz 3 ideia.
- Eskolako Confintean landutako Euskal Confint zelan komunikatu eskolan eta herrian/auzoan: 3 ideia.
- Otordurako bokata edo nahi duzuena. Hamaiketakoa geuk jarriko dugu.
- Poloetako fauna erakusketa bat egiteko zuen animalia ekarri (ikus materialaren II.eranskina)
- Prestatu behar duzue agurrerako flash mob bat: aurreko estatuko Confint-ean egin zena eta Europako Confintera eramango dena. Hemen dauzkazue argibideak. Entsaiatzen baduzue ikastetxean eta grabatzen baduzue, ez ahaztu blogera bidaltzea.
Adi!!! Euskal Confintean zuek zarete protagonista. Laster Euskal Confinterako ekoliderrak eskatuko dira: Aurkeztu nahi duzu Euskal Confint 18a? Gidatu nahi duzu taldekideen lanak? Langundu nahi duzu beraien hausnarketa egiten? Euskal Confinteko ardura bat garatu nahi duzu?... Laster eskatuko dugu zuen laguntza. Ikastetxeko ikasle bat.
Aurtengo udazkenean, IV Estatuko Confint ospatuko da, Albaceten hain zuzen ere. Beraz, IRAESeko ikastetxe ordezkariak hautatzeko prozesu bat zabalduko dugu apirilak 25etik aurrera. Bi fasetan, lehenengoa, Euskal Confint baino lehen eta blogean agertzen diren lanak baloratzeko, eta bigarrena, Euskal Confint eta gero. Biak, on line egingo dira.
Aurrera!!!
asteartea, apirila 17, 2018
asteazkena, apirila 11, 2018
astelehena, apirila 09, 2018
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)