III Euskal
Confint
IRAES 21 Ikaslean adierazpena
Busturitik Rio + 20 Gailurrera
Honako alderdi hauek kezkatzen gaituzte:
- Erregai fosilen agortzeak eta energia
berriztagarriak gutxiegi garatuta izateak
- Natur baliabideen agortzeak
- Munduko herrialde batzuetan
kontsumismoa eta beste askotan gosea eta pobrezia egoteak
- Klima aldaketak
- Jendea ez konturatzea ingurumenarekin
gertatzen ari denaz
- Elikagaiak urrutiegitik ekartzeak
- Ekologikoa EZ den nekazaritzak
- Politikariek ingurumenari eman behar
lioketen garantiza ez emateak
- Milurteko Garapen Helburuak ez direla
beteko jakiteak
Ondorio hauek dakartzatelako:
- Biodibertsitatearen suntsipena
- Oraingo jende askoren eta geroko
belaunaldien kaltea dakarrelako
- Munduko ume askok eskolaratzerik ez izatea
- Emakumeenganako diskriminazioa eta
indarkeria
- Gaixotasunak
Horregatik, kompromiso hauek hartzen ditugu:
- Eskolara oinez joatea eskatu
zuzendariei eta familiei
- Sare sozialak erabiltzea ideia hauek
zabaltzeko
- Jendea motibatzeko eta mugiarazteko
ahaleginak egitea:
- Mezu hau zabalduz
- Jendearekin hitz egitea ingurugiro
arazoez
- Gauzak konpartitzeaz – kotxea, testu
liburuak…-
- Birziklaiaren onura ekonomikoak eta
ekologikoak
GOGOA DAGOENEAN
BIDEA AURKITZEN DA
Agintariei (Rio+20ra joango direnei ere) exijitzen
diegu arduratsu jokatzeko:
- ingurumenaren aldeko neurriak har
ditzaten
- eta oraingo eta geroko munduko
pertsona guztien ongizatea kontuan hartzeko euren erabakietan
Busturiko Madariaga Dorretxean, 2012ko maiatzaren 30ean
IRAES 21 Ikasleak
Adierazpena pdf formautan: https://docs.google.com/open?id=0B0mGX_FMbaw6LWpKU0xtX2Nzc2s