astelehena, abendua 22, 2014
Amor Misericordioso: 3. lana
Gabonetan, oparien papera birziklatuko dugu.
Gabonetan, paper asko erabiltzen dugu opariak biltzeko. Askotan ez gara konturatzen eta emozioaren poderioz, ez gara ohartzen eta papera paperontzira botatzen dugu birziklatu gabe. Ondorioz mundu guztiari gogoratu nahi diegu, biltzeko papera eta jostailuen kutxak birziklatu behar direla.
Amor Misericordioso: 3.lana
Oparitutako gauzak ondo aprobetxatuko ditugu urte osoan.
Batzuetan bururatzen zaigun lehenengo gauza eskatzen dugu Gabonetan eta askotan gauza horiek gutxitan erabiltzen ditugu eta etxean baztertuta geratzen dira. Ondorioz, Gabonetan erabilgarriak diren gauzak eskatuko ditugu.
larunbata, abendua 20, 2014
Beurko BHI: Gabonak kanpaina
IRAESeko 3.Lanarekin lotuta, institutuan kanpaina berezi bat
antolatu dugu Gabonetako garaian kontsumo ohiturak aztertzeko eta, ahal
den neurrian, gero eta kontsumo jasangarriagoa ezartzeko.
Hurrengo mezuak zintzilikatuta daude institutuko alde guztietatik kartulinezko bolatxoetan:
1.-EZ DUZUNA ERABILTZEN NORBAITI EMAN
2.-KONTSUMO ARDURATSUA ELKARTASUNAREN ADIERAZLEA DA
3.-EROSI BAKARRIK BEHAR DUZUNA
4.-BEURKO BHI KONTSUMO ARDURATSUAREN ALDE
5.-GABONETAN ERE ZENTZUZ KONTSUMITU
6.-EROSI BAINO LEHEN BIRRITAN PENTSATU
7.-KONTSUMO ARDURATSUAK NATURAREKIKO ERRESPETUA ERAKUSTEN DU
Guztientzako URTE BERRI ON
Beurko BHI: Gabonetan emozioak oparitu!
Gabonetan emozioak oparitu. Doakoak dira.
Opari on bat egiteko beti ez da beharrezko zerbait erostea.
Beurko BHI-n kontsumo kritiko, ekologiko eta solidarioaren alde jokatzen dugu, hau da, kontsumo arduratsuarekin bat egiten dugu.
Beraz saia gaitezen Olentzeroari gutuna idazterakoan, benetan beharrezkoa duguna eskatzea.
ostirala, abendua 19, 2014
3. LANA LAUAXETA IKASTOLA
Horrela jarraituz gero
neguan ere bero,
lagundu gaitzazu Olentzero
Hau da gure leloa gabon hauetarako. Negutegi efektua dela eta lurraren gehiegizko berotzea gertatzen ari da. Negutegi efektu hau ez da lantegi handien ardura bakarrik. Egunero egiten dugun kontsumoak ere eragin handia dauka arazo honetan, beraz ezin dugu beste alde batera begiratu.
Gabonetan gure etxeetako kontsumoa asko handitzen da, horregatik Olentzerori eskatzen diogu Gabonetako kontsumo hau arduratsua izan dadila.
GABONETAN KONTSUMO ARDURATSUA EGIN EZAZU!
LAUAXETA IKASTOLAKO IRAES 21 TALDEA
Axular BHI: 3.lana
El Ave María: gabonak
El Ave María Ikastetxean erakusketa berezi bat antolatu dugu. HH eta LHko ikasleek gabonetako zuhaitzak egin dituzte, material birziklatua erabiliz. Ea zuen gustokoak diren.
Hemen daukazue.
IRAES 21 Taldea
Maria eta Jose Ikastetxea
Maria eta Jose Ikastetxeko irakasle eta langileen partez,
Zorionak eta Urte Berri On.
Ongi pasa Eguberriak!
Elgoibar Ikastola
Elgoibar Ikastolako ikasleak gara eta aurtengo Gabonetan kontsumo jasangarria bultzatu nahi genuke. Horretarako, hainbat gauza kontuan hartu beharko genituzkeela iruditzen zaigu. Adibidez, jango duguna erosi, ez gehiago, lagunei eta familiakoei behar dituzten gauzak oparitu, gehiegizko kontsumoa murriztu eta denetan garrantzitsuena dena, elkarren arteko harremanak sendotu.
Elgoibar Ikastolak Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizue
Arrasatebhi: 3. lana
Kaixo
Zertarako hainbeste erosketa? Hobe, ditugun jostailuak besteekin trukatu eta oparitu.
Jostailu truke merkatuan parte hartu dugu. Beharra duten umeei txikitako jostailuak eman dizkiegu.
Gabonak datoz eta opariak egitea merezi du.
osteguna, abendua 18, 2014
FLOREAGA IKASTETXEKO IRAES 21eko ordezkariak
Kaixo guztioi,
Azkoitiko Floreaga Ikastetxeko Iraes 21eko ordezkariak gara. Taldean LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleak gaude. Gure taldeko beteranoak, Leire, Maria eta Iñigo, aurten Bartzelonan esperientzia polita bizi izan dutela azaldu digute eta nola egin duten lan beste probintzietako eta eskoletako ikasleekin. DBH4koak ez garenok esperientzia hori izateko aukera espero dugu hurrengo urteotan.
Gure ikastetxeak inguruko arazo handiena bezala zabortegiaren itxiera identifikatu du, eta honek ekarri duen zaborraren kudeaketa eredu berriaren beharra. Hemen, Azkoitian, sistema mistoa ezarri da.
Bestalde, aurten Eskola Agenda 21ean jorratzen ari garen gaia elikadura jasangarria da eta jadanik munduan dagoen desorekari buruz jabetu gara. Hori dela eta, eskolako Solidaritate Taldekoarekin batera janari bilketa bat egin dugu Beningo Porto Novo hiriko umeentzat. Aurreko astean bukatu genuen eta janari asko bildu dugu.
Orobiogoitia BHI: 4. lan proposamena
Orobiogoitiako 1. DBHko ikasle batzuk Gabonetarako beraien ingurumen-konpromisoak aldarrikatu nahi izan dituzte.
KONTSUMO ARDURATSU BATEN ALDE!
ZEIN DA ZURE KONPROMISOA?
http://jobloga21.blogspot.com.es/2014/12/gabonetarakao-konpromisoak.html
https://picasaweb.google.com/107884615360763857372/IRAESGabonetarakoMezuak#slideshow/6093529366833628370
KONTSUMO ARDURATSU BATEN ALDE!
ZEIN DA ZURE KONPROMISOA?
http://jobloga21.blogspot.com.es/2014/12/gabonetarakao-konpromisoak.html
https://picasaweb.google.com/107884615360763857372/IRAESGabonetarakoMezuak#slideshow/6093529366833628370
asteartea, abendua 16, 2014
Urretxindorra LHI: 3.lana
ONDO PASA GABONAK ETA URTE BERRI ON !!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)