osteguna, maiatza 31, 2018

Euskal Confint 2018 Barakaldo ikasleen udal plenoan




El Regato Ik. eta IES Beurko BHIko ordezkariek aurkeztu dute IRAES 21 taldeek egindako lana Barakaldoko udal ordezkarien aurrean, maitzaren 30ean egindako ekitaldian.
Barakaldoko Eskola Agenda 21eko ikasleen udal plenoan Ikastetxeko Confint konferentzien prozesua azaldu egin dute eta baita  egindako hausnarketa emakumearen paperari buruz,  gizartean eta zientzian,  aurten Barakaldon landu den  klima aldaketa gaia dela medio, mother natura needs her dauther ekimena jarraituz.

Ikastetxeko konferentzietatik sortutako konpromisoak eta proposapenak elkartu zituzten Euskal Confit 2018ean, joan den maiatzaren 9an, Konferentzia  Bioaniztasunaren Zentroan gauzatu zen, Busturiako Madariga Dorretxean. Bertan  80  ikasleen ordezkariek zenbait arlo ezberdinetarako konpromiso eta proposamenak onartu zituzten. Eta Barakaldon,  horien artean bat bereziki aurkeztu zuten: Gobernuei eta Udalei eskatzen diote euskal zientzialariei diru laguntzak ematerakoan lehentasuna berdintasuna bultzatzen duten taldeei ematea.


asteartea, maiatza 29, 2018

Maristas Zalla: 5. Lan Proposamena
























Estatuko Confinterako ordezkaritza

Estatuko Confinterako ordezkaritza hautatzeko prozesuan, zuen bozketa egin eta gero, hauek dira lehenengo zazpi postuetan geratu diren ikastetxeak:

1. Elorrio BHI
2. Arrasate BHI
3. Axular BHI
4. Maria eta Jose IK.
5. Urola ikastola BHI
6. El Regato 
7. Begoñazpi Ikastola


Hau ez da ordezkaritza, lehenak geratu direnak baizik, oraindik ez dakigulako zenbatekoa izango den IRAESeko ordezkaritza. Estatuko Confinta antolatzen den nuerrian informazioa pasatuko dizuegu.  

Zorionak guztiei:
 Aukeratuak izan direnei baita aukeratu dituztenei ere, guztion artean oso lan bikaina egin duzuelako.

-  -  -  -  -

Beste alde batetik, bai Uxuaren sarreran, bai Uxua eta Aitorren aurkezpenen sarreran, Uxuaren aurkezpenak igo ditugu:
http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/2018/05/blog-post.html
http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/2018/05/euskalconfint18-uxuak-eta-aitor-saezek.html





osteguna, maiatza 24, 2018

Gure IRAESeko ordezkariak Europako Confitean

Europako Confint, Lisboa 2018
9 estatuetako 66 gazte
IRAESkide bi tartean 

ESenREDeko sareetako 14 gazte
irakasleak, teknikariak, erraztatzileak
ordezkaritzarik hoberena

Ordezkaritzaren argazkiak, aurkezpenaren laburpena, GIHekiko erantzunkizun eta ekimen tailerrak, eta abarrei buruzko argazkiak, hemen 

Baita ere, Portugaleko Parlamentuan izandako bilera. Portugaleko Jasangarritasunerako Estrategia sortzen ari diren Ingurumen Batzordeko parlamentarioekin bildu ziren
gure ordezkariak


Informazio gehiago: https://esenred.blogspot.com.es
 

astelehena, maiatza 21, 2018

Elgoibar ikastola: Ekainak 5

III European Youth Conference-n IRAES 21-eko delegaritza





Bermeoko Irati eta Bilbaoko Paula IRAES21eko ordezkaritzaren lana hartu dute gure hitza eta ekarpenak eramateko III European Youth Conference.


Konferentzia hasten da gaur eta datorren ostiralerarte gauzatuko da Cascais-Oreiras-Lisboan (Portugal). Bertan Europako 10 herrialdeko ikasleak elkartuko dira.

Lisboarako bidaia gaur egin dute La Riojako delegaritzarekin  eta Lisboan ESenREDeko taldea osatuko da lanarekin hasteko  arratsaldez,  Europako Parlamentuko ordezkaritzarekin lehenengo bilkura izanda.



Lan oparoa egin ezazue  eta zuen berriren zain.


asteartea, maiatza 15, 2018

Bigarren bozketarekin arazoak


💥Arazo bat dela eta bigarren bozketan orain arte egindakoak ez dauka baliorik. 

😖Akats bat zuzendu dugu eta berriro ere sartu behar dituzue zuen aukerak. 

😓 Barkatu eragozpenak.

😊Hona hemen esteka: https://goo.gl/forms/6Sd7ECWEw5TpC4ID2

astelehena, maiatza 14, 2018

#EuskalConfint18: Prentsa Tailerra

Prentsa Tailerraren taldekideen lanak hemen:



 



Azken lan-proposamena: Ekainak 5 ESenRED ekimena


Urtero bezala, azken lan-proposamena estatu mailan dagoen eskola jasanagarrien sareen sarearekin, ESenREDekin, konpartitzen dugu.
Hona hemen argibideak dituzue: https://esenred.blogspot.com/2018/04/accion-esenred-5-de-junio-2018.html
ESenREDeko blogean (https://esenred.blogspot.com) ikus ditzakezue beste sareetako ikastetxeek egindakoa.
Lan handia suposatzen ez duenez, mesedez, bidali lan bat gure blogerako (euskaraz) eta beste bat ESenREDera (gaztelaniaz edo gaztelaniaz-euskaraz).

Ekainaren hasieran 2017-18 ikasturtean IRAESek egindako lanaren balorazioa pasatuko dizuegu. Adi egon!!!

ostirala, maiatza 11, 2018

#EuskalConfint18: Goizeko aurkezpena eta arratsaldeko saioa

Hona hemen, Euskal Confintaren aurkezpena gure ekoliderren eskutik eta Europako Confintera joango diren ordezkarien hitzak:

  

Eta hona hemen arratsaldeko saioa: Uxuari galderak, IRAESeko ordezkarien konpromisoak eta eskaerak, Eusko Jaurlaritzaren Natura, Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria den Aitor Zuluetaren hitzak eta azkeneko flash moba.




Euskal Confintetik Estatuko Confintera 2.FASEA

Euskal Confintetik Estatuko Confintera 2.FASEA. IRAES Taldeek Euskal Confintean partehartzaileek erakutsitako gogoa, kemena, Confint prozesuaren ezaguera, hitz egiteko argitasuna, adierazitako ideiak, etab. baloratuko duzue hemen.
Epea: maiatzaren 18ra arte.

Uxua Lopez: #EuskalConfint18

Pasadan asteazkenean Uxua Lopez gure artean egon zen Busturian.
Bideo honetan gurekin konpartitu zuena disfrutatzeko aukera daukazue!
Zergatik ikasi zuen telekomunikaziotako ingenieritza, zergatik erabaki zuen Homeward Bound ekimenean parte hartu eta  Antartikan egondako bere bi lagunen agurrak entzun ahal izango dituzue zuzen zuzenean.






Sukarrietako Zentroa: Eskolako Confint 2018


Sukarrietako Konferentzia 2018
Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan (SESZ) gauden:
  - Rekaldeberri BHI ( Bilbo)
- Andra Mari Ikastola (Zornotza)
ikastetxeetako ikasleok

 Klima Aldaketa eta Emakumearen aukera berdintasun ezaren problematikak konpontzeko
ondoko konpromisoak hartzen ditugu:

·          Bigarren eskuko gauzak erosi eta gure produktuak beste pertsona bati saldu, erosi edo eman baliabide gutxiago ustiatzeko kanpotik etorritako, produktu gutxiago izateko eta ondorioz CO2 gutxiago sortzeko.
·          Nekazaritza naturala landu eskolako ortuan, lorategian… lurra bizia eta emankorra egoteko, natura zainduz eta haren zikloak imitatuz, eta izaki bizidunak eta bizigabeak errespetatuz.
·          Bertoko zuhaitz eta landareak landatu biodibertsitate altuagoa, oxigeno eta  ur gehiago egoteko eta CO2-a gutxitzeko.
·          Erosi baino lehen etiketak eta zigiluak begiratu zein motatako produktua den eta jatorria jakiteko osagai kimikorik ez sartzeko gorputzean eta bertako (km 0) produktuak erosi.
·          Papera ondo aprobetxatzeko bi aldetatik erabili, ostean birziklatzera eraman zuhaitz gutxiago mozteko eta oxigeno gehiago egoteko.
·          Ahal diren gauza guztiak berrerabili, birziklatu edo konpondu.
·          Behar duguna bakarrik erosi etxetik zerrenda idatzi bat eramanda, zaborraren kantitatea murrizteko.
·          Garraio publikoa erabili edo oinez edo bizikletaz atmosfera gutxiago kutsatzeko.
·          Mundua hobetzeko proposamenak zabaldu “Agenda 21” eta “IRAES-en” bidez.
·          Munduko emakume guztiak eremu eta adin guztietan aukera berdina izan ditzaten: jolasterakoan kontutan  hartu manifestazioetan parte hartu eskubideak aldarrikatu…

...eta zuok ere animatzen zaituztegu egitera!

Sukarrietan, 2018eko maiatzaren 10ean

“Ez bada orain, noiz?, Eta ez bagara gu, nortzuk? “