Gogoratzen duzue???
IV EUSKAL CONFINT
IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga
Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:
Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea
gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu
txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar
dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti
zerbait hobetzeko baitago…
…
hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako
proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira
batzutan.
Aurrera begira…
… egindako lana zabaldu behar
dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu:
alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta
industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar
gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak,
antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak
elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu
behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean
jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere,
ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu
ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko,
garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak
eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena
sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak
berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko
animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu
behar dugu zeren eta
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?
Ba... aurrera goaz!!! Hurrengo lanak:
IV Euskal Confint-aren adierazpen honetan "aurrera begira..." atalean, hainbat ideia agertu dira eta ORAIN burutzeko garaia heldu da.
A) Beraz, ideiaren betetzen duzuen heinean hona (iraes21ikasleak-a-gmail.com) bidali horren froga:
- konpromisoak zabaldu dizutuela: argazki bat eta kontatu,
- alkateari edo alkatesari aurkezpen bat egin diozuela: hemen kontatu eta argazkiren bat jarri,
- beste gauzaren bat bururatu zaizue: argazkiren bat eta guztiei kontatu...
B) Estatuko Confintaren blog-era era animatu zaitezte zuen esperientziak eramaten (confint.jovenes-a-gmail.com). Gero eta aberatsagoa izango da esperientzia: bertan, beste herrialdeetako neska-mutilek egiten ari direna agertzen da eta.
Horrela Confint-aren mezua zabalduko dugu eta guztion artean ideaia berriak aterako dira.
AURRERA!!!