ostirala, urtarrila 31, 2020

LAURO IKASTOLA: 4.lan proposamena


SAN FELIX IKASTOLA: 3.lan proposamena

Gure ikastolan COP25 garatzearekin batera klaseetan lan egin dugu erakusketa bat sortzeko eta EA21eko taldeak ardura izan du gelakideek aukeratutako argazkiak eskuratzen, taldekatzen eta erakusketari zentzu bat ematen. 
Ondoren, bideotxua sortu genuen eta bideo honetaz baliatuta klase guztietan eguneroko bizitzan planetaren egoera hobetzeko hartu ahal ditugun neurri egingarrien konpromisoak idatzi genituen.
Ikusi bideoa!

ostirala, urtarrila 10, 2020

Elgoibar ikastola: 3.lan proposamena, COP25

Gure 3. lanean plastikozko tapoiekin egindako horma-irudi erraldoia egin dugu eta bertan "klima aldaketa gelditu" mezua idatzi dugu. Hauxe da gure ekarpenaren azalpena:

KLIMA ALDAKETA GELDITU DEZAKEGU!
Gure itsasoak plastiko ugariz kutsatuta daude eta birziklapena alderdi oso garrantzitsua da arazo honi aurre egin ahal izateko. Horregatik, gure ikastolan plastikozko tapoiak jasotzen ditugu, hauek birziklatzen direla ziurtatzeaz gain, behar bereziak dituzten haurrei laguntzen baitiegu birziklapen prozesu honetan lortzen den diruarekin. Oraingo honetan, tapoi txiki batzuekin lortu dezakegun guztia erakusteko horma-irudi erraldoi bat egin dugu eta gure ikastolako erdiko aretoan kokatu dugu.

¡PODEMOS DETENER EL CAMBIO CLIMÁTICO!
Nuestros mares están contaminados con muchos plásticos y el reciclaje es una parte importante para abordar este problema. Por esta razón, en nuestra escuela recogemos tapones de plástico, porque además de asegurarnos de que son reciclados, también ayudamos a niños/as con necesidades especiales a través del dinero que se consigue en este proceso de reciclaje. Esta vez hemos hecho un póster gigante y lo hemos colocado en medio de la sala principal de nuestra escuela, para mostrar todo lo que podemos conseguir con unos pequeños tapones.

WE CAN STOP CLIMATE CHANGE!
Our seas are contaminated with many plastics and recycling is an important part of facing this problem. It's for this reason that we collect plastic caps in our school. On the one side, we make sure that they are recycled, and on the other side, we also help children with special needs through the money that is obtained in this recycling process. This time we have made a giant poster and we have placed it in the middle of the main hall of our school, to show everything we can get from this small caps.

IRAES21- ESenRED

Guztion artean lortu dezakegu !!!
 
 

2. lan proposamena: El Ave Maria ikastetxea


Lauro ikastola: 3.lan proposamena, COP25

Jarri zure alea!

Jarri zure alea! lelopean, DBH2ko ikasleek euren ikaskideen kontzientzia pizteko asmoarekin, kanpaina bat abiatu dute ikastolako pasabideak posterrez betez. Kontzientziazio ekintza honek eragin oso handia izan dezake guztiok jarraitu eta hitza zabalduz gero.

Agintariei idatzitako mezua.

Jaun-andreok:
Ez gara asko luzatuko, badakizue zer eskatu nahi dugun eta denborarik ez dago galtzeko. Hitzak baino ez ziren aldaketa klimatikoaz aritzen ziren horienak, baina hitzak ezbehar eta hondamendi bihurtu zaizkigu. Datuak zirenak, gure begiekin ikusten ditugu orain. Askotan entzun duzue diskurtso hau, sarritan esan dizuete zerbait egiteko. Eta ez goaz aurrera. Larrialdi klimatikoaz ari gara orain. Hitzak. Oraingoz. Izan ausartak eta ekin, beranduegi izan baino lehen.
Mila esker zuen arretagatik.





osteguna, urtarrila 09, 2020

Beurko BHI

Kaixo, lagunak.
Agenda 21 proiektutik Urte Berri On opa nahi dizuegu eta, bide batez, aukera aprobetxatzen dugu esateko orain arte buruturiko aktibitaten irudiak gure blogean ikusgai dituzuela. 
Gaur hasiko gara berrio martxan Ingurumena zaintzearen bidetik. Mila esker gurekin ibiltzeagatik 


asteartea, urtarrila 07, 2020

4.Lan proposamena



COP 25 amaitu da, ORAIN ZER? #TimeForAction

Klimaren aldaketaren Kontrako Nazio Batuen Gailurra, abenduaren 13an bukatzekoa zen baina abenduaren 15ean eman zuten akordioaren berri. Hausnarketaren garaia iritsi da!
Lan proposamena

1- Informazioa aukeratu, bildu, irakurri eta ulertu. Euskal prentsan argitaratuko hainbat berri dituzue behean baina beste batzuk ere erabili ahal dituzue.




COP 25: Madrildik Parisera, Glasgowtik barrena BERRIA, 2019 ko abenduaren 19a

2- Bildutako informaziorekin, hausnarketa egingo dugu.
-Zein helburu lortu nahi zuten hasiera batean?
-Zeintzuk izan dira aztertu diren puntu nagusiak?
-Zer adostu dute?
-Erantzun al diote gizartearen beharrei?
-Orain zer? Zeintzuk izango dira Estatuen "etxeko lanak"? COP 26 noiz eta non izango da?

3- Zuen hausnarketaren berri eman ikastetxean eta IRAES21eko blogean.
Nola? INFOGRAFIA bitartez. 
Infografia, ideia bat azaltzeko erabiltzen den irudiz osatutako eskema bat da. Testuan bertan esaten dena, irudiz azaldu du infografiak, baina aldi berean, deskribapenak, narrazio txikiak, datuak... izan ditzake.

-Genialy aplikazioan erraz eta oso politak egin ditzazkezue.
https://panel.genial.ly/templates/infographic-v
Amaitutakoan "inkrustatzeko lotura" emailez bidali guk blogean txertatzeko.
-Beste aukera bat era "analogikoan" egitea izango litzateke, hau da ESKUZ egin kartulina batean, ondoren argazkia bidali guri blogean txertatzeko lana.