astelehena, martxoa 17, 2014

V Euskal Confint antolatzen...

AUPA CONFINTeroak!!!



1.     Ikastetxeko lau ordezkari joan ahal dira. Ikastetxeren batean, Euskal Confint garatzeko boluntarioa atera bada, hau delegazioaren bosgarrena izango da. Gure boluntario hauek, hemendik aurrera, gure EKOLIDERRAK izango dira.
2.     Irakasleei bidalitako taulan, datuak bete eta hautagaiak aurkezteko argazki bat bidali posta elektronikoz, (NANaren antzekoa, aurpegia ondo ikusten den bat).
3.     EPEA: martxoaren 27a azken eguna.
4.     ERAMAN behar dena: fotonobela eta dazibaoa, biak kartulina arrunt batetan itsatsita. 
5.     IKASTEETXEEN ERAKUSKETA: eraman behar denarekin erakusketa bat antolatuko da, ikastetxe bakoitzak bere txokoa izango du:
1.     Gazteak 5-6 taldetan sakabanatuko dira erakusketa ikusteko, txokoz txoko, 5 minututako txandetan.
2.     Txoko bakoitzean, ordezkari batek dauka 5 minutu Eskolako Confint-ean egindakoa azaltzeko eta galderak erantzuteko. Ordezkariak ere txandatu daitezke haien artean, ordezkari guztiok beste erakusketak ikusteko aukera izateko.
3.     Guztira, gazte bakoitzak 7-8 txoko ezberdin ikusteko aukera izango du.
6.     TAILERRAK. Ordezkari bakoitzak hiru tailer aukeratu behar ditu. Hartutakoen artean saiatuko gara zuen gustuak betetzen. Musikako tailerrerako instrumentuak ekarri ahal dira, jakina.

Zalantzarik izatekotan posta elktronikoz argituko dugu.

Eskerrik asko eta ondo izan



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: