astelehena, azaroa 16, 2020

Egibide ikastetxea: Aurkezpena

ESenREDeko irakasleen VI.sinposioa

Abenduaren 2tik 5era ospatuko da ESenREDeko irakasleen VI. sinposio. Egoera soziosanitarioagatik birtuala izango da eta, espazio komunak eta zuzeneko esku-hartzeak alde batera utzita, sare bakoitzak gela bat izango du eta bertan esperientziak eta informazioa partekatu ahal izango ditu.

Beti bezala, jardunaldiaren protagonistak sare bakoitzeko irakasleak eta beraien ekarpenak izango ditugu.

Aurtengo gaia: “Orain, hezkuntza ekosoziala” EGITARAUA

Izen emateko epea zabalik azaroaren 30erarte. HEMEN

Doakoa eta parte-hartzaile kopuruan mugarik gabe.

ESenREDeko irakasleen VI. sinposioaren web orriaren esteka: https://proyectosced.wixsite.com/esenred2020

 

BI MOTATAKO PARTAIDETZA egon ahal da:

Entzule modura: izena eman eta listo! Abenduaren 2tik 5era birtualki konektatu.

Aurkezle modura: irakasleak ikastetxeko praktika ona aurkeztu behar du eta  INTEF erakundeagatik partaidetza-ziurtagiria jasotzen du. Kasu honetan  Ingurugelako zure aholkulariarekin jar zaitez kontaktuan.

larunbata, azaroa 07, 2020

2.LAN PROPOSAMENA: BIZI NAHI DUEN HERRIA

 

Koronabirusaren egungo pandemia aukera paregabea izan daiteke gure bizimodua, ekoizteko modua, kontsumoa eta naturarekin dugun harremana birpentsatzeko.

“Bizi nahi duen herriak”, zer behar du? Merkataritza sarea, ostalaritza, komertzio espezializatua…

Ipar Euskal herrian saltoki txikiak itxita daude eta lehentasunezko produktuak bakarrik eskuratu ahal dira.  Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko “konpetentzia desleiala” saihesteko.

Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea baimenduko duen edo ez. Baionan mobilizaziok egin dituzte azaroaren 4an, “komertzio txikiak irekitzea edo komertzio guztiak ixtea” eskatuz eta multinazionalen plataformetako salmentak blokeatzeko.

ALBISTEA

Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua! Baina, adi! Neurririk gabeko kontsumoak kalte handiak sortzen ditu; ingurumenean ez ezik, baita arlo sozialean eta ekonomikoan ere.

 


MAN Steve Cutts

 

Gabonak gainean ditugu eta toki guztietatik kontsumitzera bultzatzen gaituzte baina aurtengo egoera “berezi” honetan, zein izan ahal da multinazional plataforma hauen alternatiba? Asko dira kontsumitzeko bideak, klick bat eginez etxean izango dugu produktua

 

Hauxe da 2. lan proposamena: 

1. HARTUTAKO NEURRIAK Azken hilabete hauetan hainbat neurri hartu dira herrietan bertako saltokiei laguntzeko. Aztertu zeintzuk hartu diren ikastetxeko udalerrian.  
2. KOMUNIKAZIOA  nola zabaldu da mezua herritarren artean?


3. ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENAK hausnarketa egin ondoren, ze alternatiba proposatzen diezu herriko dendariei, udaletxeari?

Alternatiba horien inguruan ekoizpen bat sortu: triptikoa, leloa, kartela ….

Prest duzuenean partekatu gurekin: 21iraes@gmail.com

Urola BHI: Aurkezpena

osteguna, azaroa 05, 2020

Santurziko Axular BHI: Aurkezpen bideoa

ELGOIBAR IKASTOLA: Aurkezpena

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara.


LH 5. mailatik: Mara, Naroa eta Iñigo.
LH6. mailatik: Nora, Sara, Elur eta Estanis.
DBH 1. mailatik: June, Aiur, Miren eta Mikel.
DBH 2. mailatik: Kerman, Jon eta Iker.
 

Ikusten duzuen bezala, selfie modura atera dugu eta gure artean elkartu gabe. Izan ere, aurtengo lanak modu birtualean egingo ditugu eta online arituko gara guzti hauek gauzatzen. Bideodeiak egingo ditugu gure artean eta beste hainbat plataforma digital ere erabiliko ditugu.
 

 

Gure taldeko argazkiarekin batera, informazioa zabaltzeko erabiltzen ditugun Txoko Berdeen argazkiak bidaltzen dizkizuegu. Horrez gain, gure ikastolako web orria eta bloga ere erabiliko ditugu, ikastolako gainontzeko ikasle eta familiek albiste guztiak ikus ditzaten.

Animo asko Iraeseroak!

asteazkena, azaroa 04, 2020

LAURO IKASTOLA: Aurkezpena

 

Egoera ezberdina da aurtengoa, berezia, baina ikastolako iraeseroak prest gaude aurrera egiteko. DBH4ko ikasleak batu gara eta gogotsu gaude hasteko. Hainbat gelatakoak garenez, Showbie bidez komunikatuko gara proiektuak aurrera eramateko. 

Horrez gain, eta betiko moduan, txoko berdea, webgunea eta tutoretza orduak erabiliko ditugu informazioa partekatu eta zabaltzeko. Gau Beltza aprobetxatu genuen gure Txoko Berdeari argazkia egiteko.