ostirala, apirila 24, 2015

Egape Ikastola BHI: 5.lana

JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK
    
   
      Gu, Egape Ikastolako ikasleak, Iraeseko 5.lanean Urnietako emakume kementsuei buruz hitz egingo dugu. Izan ere, historiara pasa diren emakumeen ekintza garrantzitsuak mundialki ezagunak diren bitartean, tokian tokiko emakumeek egindako borroka eta lana guztiz infrabaloratua dago. Emakume ospetsuak omenaldi asko jaso dituzte, emakume ezezagunen lana gutxien belarritara iritsi den bitartean, horregatik, gure 5.lana Urnieta aurrera eraman duten emakumeei eskainia dago.

    Tokiko emakumeen ekintzak txikiak izan arren, Urnieta jasangarriagoa izatera lagundu duten ekimen garrantzitsuen parte izan dira. Talde baten barruan edo indibidualki, emakumeek pisu handia izan dute herrian antolatu diren ekimen, festa edo taldeetan. Horien adibide ditugu Arnasa taldeko hainbat emakume eta Rosa.

   Lehenik, Arnasa taldean parte hartu zuten hainbat emakume anonimoen lana azalduko dugu. Urnietan erraustegiaren proiektua hasi zenean haren aurkako herri plataforma sortu zen, ARNASA taldea, eta 400 herritar inguruk lagundu zuten. 2003ko azaroaren 10ean bildu ziren lehen aldiz eta mediku, langile eta biologoen laguntzaz, proiektuaren arriskuak adierazi zituzten erraustegiaren kontra agertuz. Bertan, gizonezkoak kopuruz gehiago izan arren, emakumeen kopuru txikiak eragin handia izan zuen taldean, eta goraipatzekoa iruditzen zaigu, herriarekin herriarentzat emakume haiek egindako ekimena.

      
 
                             

        Bestalde, Rosa Elosegi Belokiren lana goraipatu nahi genuke, izan ere,  63 urteko emakume kementsua erlijioko irakaslea izan da urte askoz Urnietan. Horrez gain, herriko hainbat ekintzetan parte hartu izan du, hala nola, Urnietako historia azaltzen duten antzerkietan (Marizulo, 1936 eta 1959) eta udaletxeak antolatutako ingurumenaren aldeko bileretan. Gainera, nahiz eta euskaldun berria izan, euskararen aldeko Iñistorra taldeko partaide da eta  ekintza eta jarduera kulturalak antolatzen dituzte herrian. Laburbilduz, Urnietarrentzat hain garrantzitsuak izan diren ekimenetan parte hartu izan duelako, Rosa goraipatzea ezinbestekoa iruditu zaigu.
                             
               Imágenes integradas 1

                                 EGAPE BHI-KO IRAES21 TALDEA

Egape Ikastola BHIko lanak



asteazkena, apirila 22, 2015

Proposamenak gogoratzen...

* Euskal Confint 15: hemen
* ESenREDeko ekimen komuna: ekainak 5

Maristas San Miguel: Lan batzuk



Kaixo IRAES 21eko kideak!
Berandu, baina, seguru!!!!!
1, lana
Ikasturte honetan hondakinak, ura, bioaniztasuna eta nagusia, KONTSUMO JASANGARRIA daukagu lantzeko.
Eta pasa den kurtsoan bezala, IRAES 21eko mobida polit honetan parte hartzen jarraituko dugu.
Lan egiteko gogoz  Begoña González, Lucía Larrañaga, Nora Villalba eta  Sergio Villate gaude.

 2.lana


 3.lana
  
4. lana




5. lana
https://drive.google.com/open?id=0B-baXjdMaFgcQjgyX1JfM3VDRGs&authuser=0

astelehena, apirila 20, 2015

Eskola bidea beste herrialde batzuetan


Mugikortasuna lantzen da hainbat ikastetxetan, hona hemen beste herrialde batzuetan zelan joaten diren ikasleak eskolara: beste eskola bideak! 

Desi Vila

Desi Vila, gazte galiziarra da. 2012am, Gasteizen egon zen, I Estatuko Confintean, eta gero Bruselan ere bai, hautatua izan zelako. Gimnasta da eta entrenatzen istrupu bat izan zuen eta ondorioz egora latza bizi da momentu honetan. 
Info gehiago: http://confint-esp.blogspot.com.es/2015/04/desi-vila.html

ostirala, apirila 17, 2015

Consejo Internacional de las Trece Abuelas Indígenas

Orain dela gutxi emakumeak eta jasangarritasunari buruzko lan bat proposatu genuen. Hau ere topa dugu eta interesgarria iruditu zaigu:

“Estamos profundamente horrorizadas por la destrucción sin precedente de la Madre Tierra, por la contaminación del aire, agua y suelo; por las atrocidades de la guerra, el azote global de la pobreza, la amenaza de las bombas nucleares, el derroche de la prevaleciente cultura del materialismo, las epidemias que amenazan la salud de los seres de la Tierra, la explotación de las medicinas indígenas, y la destrucción de nuestros modos de vida. Por eso el “Consejo Internacional de las Trece Abuelas Indígenas" nos hemos unido como una sola mujer

IRAESeroak Jasangarritasunerako Hezkuntzako Topaketetan


Axluar BHIko Alejandro, JoseManu, Lauroko Iker, Elgoibar ikastolako Alaitz eta Hasier
Atzo Hezkuntza Jasangarrirako Jardunaldiak 2015 ospatu zen Bilboko Kontserbatorioan. Besteak beste IRAESero eta Confintero batzuk egon ziren aintzatespena, IRAES, ESenRED eta Confint bezalako hitzak azaldu zituzten bertan agertu ziren irakasleei. Hona hemen aurkezpena: 



Ondo baino hobeto egin zuten eta hona hemen emaldiaren argazki batzuk:

asteazkena, apirila 15, 2015

IRAESeroak Euskadiko XXIV Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan


Hiru IRAESero eta CONFINTero Euskadiko XXIV Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan.
Bihar bertan, Bilboko  "Juan Crisóstomo de Arriaga" Musika Kontserbatorioan.
Ordu erdi bat izango dute, 100 bat irakasle aurrean, IRAES, ESenRED eta Confint azaltzeko:


  • Alaitz     Almortza  Arrillaga     (Elgoibar Ikastola)
  • Alejandro    Garcia Clemente       (Axular BHI)
  • Iker Perez Rodriguez   (Lauro Ikastola)

Hadi!

Arrasate BHI: 5. lana