osteguna, iraila 15, 2022

IRAES 21 ikastetxe jasangarrien sarea BERRIRO MARTXAN!!!

IRAKASLEENTZAT 


Agur t'erdi

Ikasturte berri bat hasi da eta  IRAES 21, ikastetxe jasangarrien sarea, bueltatzen da. Berriro jartzen gara martxan.
Jakingo duzuenez 'Eskola Jasangarria' aintzatespena lortzeak IRAES 21 sarean parte hartzeko gonbidapena dakar.
Sare honetan parte hartzea guztiz boluntarioa da, eta proposatzen diren ekintzetan, guztietan edo batzuetan parte hartzea, baita ere guztiz boluntarioa da. 

Zer den IRAES, zelan proposatzen dugu antolatzea ikastetxean eta aurreko ikasturteei buruzko informazio osoa hemen blogean duzue. Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko Ingurugelan gaituzue.


Ohi denez irailean IRAESeko ikasturteko hasierako bilera egiten dugu. Aurten:
Irailak 23;
Eibar, Armeria Eskola, Ikaslee Ohien Egoitzan . C. Isasi, 36, 20600 Éibar, Gipuzkoa  https://goo.gl/maps/jCUHy6trbH2caMs68
9:30etatik-12:30etara.
Zuen presentziarekin kontatuko dugulakoan, ondo izan


Bileraren gaizerrenda


IRAES 21 Ikastetxe jasangarrien sarea

2022-23 Hasierako bilera

Lekua

Eibar- en  Armeria Eskola. Ikasle Ohien Elkartearen Egoitzan C. Isasi, 36, 20600 Éibar, Gipuzkoa  https://goo.gl/maps/jCUHy6trbH2caMs68

Ordua:  

9:30 à 12:30

BILERAREN HELBURUAK 

  • Ikastetxe eta koordinatzaile berriak integratzea
  • 2021-22 ikasturteko urteko ebaluazio eta emaitzak ezagutzea
  • Ikasturteko plana egituratzea

GAI ZERRENDA

1.       Ongi etorria eta aurkezpenak​

1.1.  Partaideen datuak egunatzea: ikastetxe eta  koordinatzaileen datu eguneraketa.

2.       Lan gaiak

2.1.  IRAES21 ikastetxeen sarea aurkezpena:

2.2.  Ezaugarriak, helburuak, konpromisoak…

2.3.  Aurreko ikasturteko ebaluapena:

2.3.1.       Emaitzen errepasoa, balorazioa eta esperientzia arrakastatsuak.  ​

2.4.  Aurtengo  ikasturteko aurreikuspena:

2.4.1.       Ebaluapen ondorioak eta erronkak

2.4.2.       2022-23 ikasturteko lan plana.

3.       Hurrengo bileraren edukiak, helburuak eta data.​

4.       Bakoitzak lekarkeena.

5.       Bileraren balorazioa.

Informazioak

IRAES21 Blog

Taldeko dokumentazioa

2021-22 ikasturteko Lan Plana

2021-22 Ikasturteko Ebaluapena

Arduradunak  Ingurugelako IRAES21 taldea

Mikel Barcenilla, Maider Ercilla, Iñaki Gómez, José Manuel Gutierrez eta

José Ignacio de Guzman.