ostirala, azaroa 30, 2012

Eskolabarri hausnartzen...

Hemen daukazue gogoeten artean gehien gustatu zaigun esaldia.
"Era sinple batez bizi behar dugu beste batzuk, sinpleki, bizi ahal izateko"
Gandhik idatzitakoa.
Zergaitik aukeratu dugu? Ba hausnarketa egin ondoren,GUZTION etorkizuna hobetzeko, gure bizimodua aldatzeko beharra ikusi dugulako.
Eskolabarriko Ingurumen batzordekoak.

osteguna, azaroa 29, 2012

Juan Orobiogoitia hausnartzen...


Kaixo IRAES taldeak!

Juan Orobiogoitiako Ingurumen Tailerreko ikasleak gara eta guk aukeratutako esaldia
ondokoa da:

Emaitza desberdinak bilatzen badituzu,ez egin beti gauza bera ”. Albert Einstein-ena.

Zergatik aukeratu dugu:

Ingurumena zaintzeko,ez hondatzeko,ez kaltetzeko, gure jarrerak aldatu behar ditugu bestela, txarrerantz joango gara. Guk honen alde, gure ikastetxeak egiten duguna zera da:


  • Paper birziklatua erabiltzea, zuhaitzen mozketa murriztu egingo da.
  • Plastikoen sailkapenaren bidez, hondakin kopurua murrizten dugu eta plastikoak berrerabiltzen ditugu.
  • Janari gordin soberakinak bildu egiten ditugu jantokian konposta egiteko.
  • Erabiltzen ditugun pila guztiak birkargagarriak dira, honela hondakinak murriztuz.
  • Baliogabeko CD-ak biltzen ditugu kutxa bereizietan birziklatzeko.
  • Tapoien bilketa egiten dugu, gazte elbarri batek aulki berria erosi ahal izateko.
  • Gastatutako boligrafo eta errotulkiak kutxa batean biltzen ditugu birziklatzeko.
  • Ikasgai ezberdinetan eragiketak, grafikoak… egiteko, berrerabiltzeko papera erabiltzen dugu, orri berrien ordez.


Egunero ekintza txikiekin gauza handiak lortu ditzakegunez, animatzen zaituztegu gu bezala
gauza txikiekin ingurumenaren alde lan egiten. Besterik gabe.

JUAN OROBIOGOITIAKO IRAES TALDEKO IKASLEAK

Franciscanas Montpellier: IRAES Taldea eta helburuak

Kaixo:

Gu Irati G., Joane, Iratxe, Olatz, Lorena V., Irati, Eneko, Asier, Lorena eta Oihane gara. Franciscanas de Montpellierreko DBH-ko ikasleak gara. Gure eskolan, Garbitxu izeneko maskota bat dugu. Urte honetan, ekologiari buruzko konpromezu batzuk sinatu ditugu; eta orain dela hilabete bat, zuhaitz batzuetan marraztutako konpromezuak zintzilik ipini ditugu. Urtero zuhaitz bat landatzen dugu eta baratze ekologikoa jartzen dugu martxan.


Gure klaseetan, birziklatzeko zakarrontzi batzuk ditugu eta klase bakoitzean Agenda 21-erako ordezkariak daude.
Pasiloetan landareak dauzkagu eta astero ureztatzen ditugu. Kanpoaldean guk gozatzeko lorategi handia daukagu eta hori ere, errespetatzen dugu.



Bihotz Gaztea Ik.: IRAES taldea eta helburuak



Kaixo laguntxoak:

Gu Aimar, Kevin, Ander eta Aritza gara eta Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak gara. Hain zuzen ere, DBHko lehenengo zikloan gaude, 1.go eta 2. mailan. Ikasturte honetan ingurumen batzordeko partaideak gara eta gure lehenengo urtea izango da.

Prest gaude ingurumen aldeko hainbat ekintzetan parte hartzeko.

Agur bero bat.

ostirala, azaroa 23, 2012

San Fidel hausnartzen...

Aukeraketa egiteko 10 kide egon gara, lehenengo irakurri egin ditugu danak, eta bakoitzak gustokoena aukeratu du. Gero, ikusi dugu esaldi biren artean egon dela gehiengoa, eta bigarrenez irakurri ditugu bi hoiek eta botoa eman dugu. Horrela, Albert Einsteinek esandakoa aukeratu dugu:

"Emaitza ezberdinak bilatu nahi badituzu, ez egin beti gauza bera"

Einsteinek esandakoa aukeratu dugu honegatik:

Munduak txarrera joateko joera honetan jarraitzen du, guk berdin jarraitzen dugulako. Ez badugu aldatzen gure jarrera munduarekiko, eta ez badugu aldatzen gure bizimodua, ezin izango dugu aldatu emaitza, hau da, Lurraren heriotza.


San Fidel ikastolako IRAES taldea

astelehena, azaroa 19, 2012

Urretxindorra LHI: IRAES Taldearen helburuak


Kaixo 
Muxikako Urretxindorra herri eskolakoak gure burua aurkeztu behar dizuegu; gure eskolako IRAES  taldea aldatu da eta. Pasa den urtean 6. mailako ikasleek osatu zuten baina aurton ez daudenez eskolan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek osatzea erabaki dugu. Gu gara: Maialen (5. mailakoa) Oihane, Aida, Ania eta Mikel (6. mailakoak). Pentsatu dugu bi mailakoak  izanda datorren kurtsoan 6. mailakoak joango garenean Maialen utziko dugula lekuko ikasturte honetan 4. Mailan daudenarekin batera.
Gure ardura nagusia zuekin lan egitea izango da.
Lehenengo zuek erakusten diguzuena ezagutu etahorren berria gure eskolako lagunei kontatu.
Guk eskolako patioan “Txindoren txokoa” daukagu (TXINDO gure maskota da) eta egiten dugunaren lan berriak han eskegitzen ditugu; horrela, ez guk bakarrik, gure gurasoek eta bisitariek zertan gabiltzan jakin badakite.
Bigarren gure eskolan sortzen diren berriak zuei kontatuko dizkizuegu.
Aurton “Elikadura osansuntsua”ri buruzko lana egingo dugu; eta pentsatu dugunez eskola ortua egitea herriko Udalari idazkia bidali diogu laguntza eskatzen. Emango digutelakoan gaude.
Hona hemen gu eta Txindoren txokoa argazki polit honetan.
Animo eta aurrera ingurumenaren alde!!!!!!


San Jose Floreaga: IRAES Taldearen asmoak



Arratsalde on guztioi!

Gu Azkoitikoak gara, Gipuzkoan kokatua. Floreaga Salestar ikastetxeko adin dezberdinetako ikasleak gara: Xabier(14 urte), Ander(11urte), Arianne(11urte), Maria(13 urte) eta Janire(15 urte).
Aurtengo ikasturtea gogotsu hasi dugu, lan egiteko prest. Agenda 21eko helburu nagusienetako bat, gure zaborrarekin zer egiten dugun jakitea da.

Besterik gabe, gure kanpaina dezberdinen berri ematen joango gara eta zuen kanpainen berri jakitea ere espero dugu. Mila esker!

Floreagako ikasleak.

osteguna, azaroa 15, 2012

Kantauri BHI: Bale bat Santurtzin

BIDAIAREN ESPERIENTZIA
   Portura ailegatu bezain laster, ez genekien zien zen gure itsasontzia. Mutil bat gugana etorri zen eta portutik hurbil zegoen leku batera eraman gintuen, geroago txaleko batzuk jarri genituen, itsasontzira igo ginen eta nabigatzen hasi ginen.
 
   Itsasontziko jabeak aurkeztu ziren, Peru eta Jose Antonio deitzen ziren eta beraiek egon ziren bidai osoa gurekin itsasontziari buruz hitz egiten. Bidaiatik ikusten genituen pertsona guztiak agurtzen genituen eta haiek agurrak itzultzen zizkiguten.

   Santurtzin zegoen monumentu batera joan ginen eta bere istorioa kontatu ziguten. Geroago Zierbanarantz abiatu ginen eta itsasontzia gidatzea utzi ziguten.

   Zierbanan geundenean, haize-errota handi-handi batzuk ikusi genituen. Ikusten genituen bitartean, Jose Antonioren anaiak esan zigun bale bat zegoela eta laster abiati ginen balea ikustera. Guztiok pentsatzen genuen broma bat zela baina horra joan ginen eta han zegoen balea. Peruk eta Jose Antoniok esaten ziguten ez altxatzeko baina balea uretan sartzen zenean eta ateratzen zenean eskuinean, guztiok altxatzen ginen eta eskuinalderantz joaten ginen eta eskerrean ateratzen zenean, guztiok altxatzen ginen eta ezkerrerantz joaten ginen balea ondo ikusteko.

   Lau edo bost itsasontzi zeuden balea ikusten.

   Azkenean, portura berriro bueltatu ginen, argazki batzuk atera genituen, bisera batzuk oparitu zizkiguten, jaitsi ginen eta txalekoak kendu genituen.

   Oso ondo pasatu genuen!!!
BALEA
   Urriaren 11n, Udaletxeak antolatua, institutuko 1. mailakoak itsasontziz paseo bat ematera joan ginen. Institututik Santurtziko portura abiatu ginen. Han txalekoak jantzi eta itsasontzi batean denok sartu ginen. Musika lasaigarria entzuten genuen bitartean Portugaleterantz abiatu ginen.

   Bidaia horretan monitore batek itsasontziari buruzko informazio asko eman zigun: nola deitzen diren itsasontzi baten 4 aldeak, arraunak ere erabiltzen direla itsasontzia mugitzeko, eta abar.

   Momentu batean gidariak buelta eman zuen eta Zierbenara joango ginela esan zigun eta binaka itsasontzia gidatzen utzi zigun.

  Zierbenara heldu ginenean, monitore baten anaiak, txalupa batetik, bale bat urrunago zegoela esan zigun. Bidea jarraitu genuen eta bat-batean balearen isatsa ikusi genuen. Oso polita zen nola mugitzen zuen isatsa eskerretik-eskuinera, nola murgiltzen zen eta nola ateratzen zuen isatsa uretatik. Dena dela oso astiro zihoan eta bazirudien gaixorik zegoela.

   Nahiz eta oso gustura egon, Santurtzira bueltatu behar izan genuen.

 ITSASOA

  Niretzako, nire lagunarekin nabigatzea oso polita izan zen. Nire ustez itsasoan nabigatzeak asko erlaxatzen du. Esperientzia ona izan zen itsasoko gauzak ikastea. Asko ikasi dut zeren eta esan digute zer eramaten duen itsasontziak eta zenbat pisu daukan.

   Molinoak ere ikusi ditugu eta oso handiak ziren. 30 metro neurtzen zuten eta bost ziren, izugarriak.

  Niri gustatu zait nola komunikatzen ziren beste itsasontziekin. Baina gustokoena izan zen balearena, oso polita zen eta nire lagunak eta ni aho irekita geratu ginen ikusten nola jolasten zuen bera bakarrik, bueltak eta bueltak ematen. Oso polita izan zen eta nire lagunek argazkiak atera zituzten.

   Txango honetara merezi du joatea.


Axular Lizeoa: IRAES Taldea

Kaixo, Donostiako Axular Lizeoko ikasleak gara, Aitor, Unai, Irene eta Naroa. Agenda 21eko ordezkariak gara eta Iraes taldeko partaideak ere.
Aurten nahiko lanpetutak ibili gara eta konturatu gara epez kanpo gaudela baina espero dugu oraindik gu onartzea. Arazo hau ikusita ikasle gazteagoak bilatzen ari gara gu laguntzeko asmoz.
Hemen dauden bi argazkiak lehengo urtekoak dira:
Lehenengoan, DBH 4ko ikasleek aukera izan zuten Iraesen berri izateko eta horretan laguntzeko ere eta bigarrenean berriz, guraso eta irakasleei aurkezpen bat egin genien Iraes taldeari buruzkoa ere. Horiek izan bait ziren lehengo urteko zereginetariko batzuk.

Aurten ere gogor egingo dugu lan eta lehengo urteko emaitzak gaindituko ditugula espero dugu!

asteartea, azaroa 13, 2012

Urretxindorra LHI: ingurumenaren alde abesten

Kaixo, lagunak! 
Pasa den urtean gure eskolan ingurumen alde abesten dogun kanta bidali geneutsuen . 
Gaur ikus dezakezue  ze ondo abesten daben lehenengo zikloko lagunek. 
Kurtsoaren amaieran, udal foroa egiten dugunean beti abesten dugu denok gogoratzeko zelan jokatu behar dogun ingurumenare alde.
  

ostirala, azaroa 09, 2012

Urretxindorra LHI: Abestia


Kaixo lagunok:

Muxikako Urretxindorra eskolako lagunak gara. Tarina txoriaren inguruan abesti bat asmatu dugu. Gustukoa izatea espero dugu.
TARINA(carduelis spinus) txori txikitsua da. Udan Europako iparraldean eta neguan Meditarreo aldean bizi da. Habia egiteko adar txikiak, goroldioa eta lumatxoak erabiltzen ditu. Haziak jaten ditu baina kumeak zaindu behar dituenean intsektuak baita ere. Bere kantua arina da eta oso txori zaratatsua da.

asteazkena, azaroa 07, 2012

Sagrado Corazon: IRAES Taldearen helburuak

Kaixo guztioi,
Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko IRAES 21 taldekoak gara. Aurten hartzen dugu parte honetan lehenengo aldiz, beraz gure helburuak oso zehatzak izango dira:
1. Gu bezala beste ikastetxe batzuetako ikasleak ere AGENDA 21ean lanean ari zaretela ezagutzea
2. Zuokin hartu-emanetan jartzea
3. Guk ere geure aportazioak egitea, ahal dugun neurrian.
4. CONFINTeko ekintzetan parte hartzea. 
Beste barik,
Hurrengora arte

asteartea, azaroa 06, 2012

Confint ESP, EU, Río+20 eta gero... zer?

Orain gutxi berritu den estatuko Confint-aren blogean (http://confint-esp.blogspot.com.es/) hiru berri daukagu interesarekin:
- Confint: Balance 2012-13
- Confint: Cronograma previsto
- Confint 2012-13: Tareas
Interesgarria izango litzateke hara joatea,  proposamena ikustea eta partehartzeko aukerataz pentsatzea.
Ondo izan

astelehena, azaroa 05, 2012

Eskolabarri Ik.: IRAES Taldearen helburuak

Kaixo lagunok! Eskolabarriko ingurumen batzordeko ordezkariak eta Iraes tadekoak gara!
LH.4. maila: Aner, Igor eta Ainara. 
LH.5. maila: Alex, Nerea, Oier eta Saioa.
LH.6. maila: Eneko, Igor eta Gorka. 

Hemen gaude ingurumenaren alde lan egiteko prest! Iraeseroak garelaren froga hau da.

Argazki hauekin, ikasturte honetarako dauzkagun asmoak esan nahi dizkizuegu.
 
 
 

IRAES 21 IKASLEAK: 2.lana

Kaixo IRAESTaldeak!!!
Gure bidea aurrera doa.

Batzuk jadanik lehenengo lana bete eta bidali duzue. Oraindik zabalik uzten dugu beraiena egiteko animatzen direnentzat .

Orain, bigarren lana hasten da.

Orain dela hilabete bat Bartzelonako Prat del Llobregat-en egon ginen Europako Confintari buruzko lanak egiten. Aterpetxe baten egon ginen (http://www.albergueesplaibarcelona.com/). 

Logelen artean kartel erraldoi batzuk zeuden burutazio eta pentsamendu batuekin. 

Argazkiak atera eta hona hemen dauzkazue: 

Bertan agertzen dira pertsonai jakintsu batzuen gogoetak, pentsamenduak eta hausnarketak. Zein da lana? Aurkezpenean bertan agertzen da. 

Ondo izan!

Elgoibar Ikastola: IRAES Taldea eta helburuak


Elgoibar Ikastola

Kaixo , Elgoibar Ikastolako ikasleak gara, eta aurten ere gogotik lan egiteko asmoa dugu. LH 5 eta 6 garren mailako ikasleak edukiko ditugu eta baita DBH 1 eta 2-koak, hurrengo hauek dira ezkerretik eskumara: Sarai, Nahia, Nora, Julene, Beñat, Mikel, Josu, Gorka eta Ander.

Aurten planeta zaindu nahi dugu eta lortzeko gogor lan egingo dugu lortu arte.

Urrian mugikortasunaren astea eduki genuen eta ikasleak bizikletaz etorri ginen ikastolara mugikortasuna bultzatzeko. Urtean zehar egiten ditugun ekintzak zuekin partekatuko ditugu.


San José - Carmelitas:



Kaixo,
Gu San José -  Carmelitas DBHko ikasleak gara (Santurtzikoak). IRAES Taldea osatzeko aukeratu gaituzte, Agenda 21eko ordezkari moduan.
Lan desberdinak egiteko taldetan banatu egin gara. Ikastola ordezkatzeko IRAES proiektuan bi bozeramaile izendatu ditugu eta horiek arduradun desberdinak antolatzen dituzte.
Beti saiatzen gara taldetan jende berria eta urte batzuk daramatzaten jendearekin elkartzea.
Gure helburu nagusia ingurumen arazoez,  bai gurasoak bai ikasleak, kontzientziatzea da.