JoseManu naiz, Ingurugelako kidea, eta guztion artean gure ingurua eta planeta zaintzen saiatuko gara. Lehenengoz eta behin, ongi etorriak "IRAES 21 ikasleak" blog honetara eta zuen parte hartzea eskertzea.
Jadanik 125 ikasle zarete sare honetako partide, eta beste batzuk oraindik etortzeko dira.
Dakizuenez, zure ikastetxeak bandera bat dauka: "Eskola Iraunkorra" bandera, hain zuzen ere. Bandera hori daukaten ikastetxeen artean IRAES 21 sarea osatzen dute. Honen barruan, ikastetxe hauen ikasle ordezkari batzuk (Iraes 21 Taldea deitzen duguna) "IRAES 21 Ikasleak" sarea osatzen duzue. Zuen lana, orokorrean, zera da: zuen ikastetxean egiten dena sarean konpartitu eta IRAES 21 ikasleak sarean agertzen diren esperientziak ikasttxean konpartitzea edo egiteko proposatzea.
Blog honen helburuak hauxek dira: IRAES 21 sareko ikasleen artean harremanak sortzea (sarea eraikitzen joateko), zuen esperientziak elkartrukatzea (guztion arten ikasteko) eta zuek proposamenak egitea (zuen ideiak leku bat izateko).
Blog honen helburuak hauxek dira: IRAES 21 sareko ikasleen artean harremanak sortzea (sarea eraikitzen joateko), zuen esperientziak elkartrukatzea (guztion arten ikasteko) eta zuek proposamenak egitea (zuen ideiak leku bat izateko).
Lan txiki batzuk joango dira agertzen blog-ean. Zuen erantzunak, proposamenak, esperientizak jasotzeko posta elektroniko honetara bidali, mesedez. Geuk arduratuko gara blog-ean jartzen.
Hona hemen lehendabiziko lana. Bidali behar duzue posta elektroniko honetara:
- Ikastetxearen eko-argazki bat (ikastetxeko bat). Ideiak: IRAES 21eko bandera, txoko berdea, lorategiak, kartelak, hormirudiak, zuhaitz landaketa...
- Sareko beste ikastetxeko ikasleei harrera eman elkarlanerako prest ager zaitezten: mezu bat, gonbidapen bat, desio bat, bertso bat... (3-5 lerro gehien jota)
Hau lehena da, gero beste erronka batzuk etorriko dira: Ikasleen Deia, Confint eta abar.
Esandakoa, ongi etorriak, besarkada bana eta blogeatzera!!!