osteguna, ekaina 13, 2019

IRAES eta Bihotz Gaztea irratian

Aulas abiertas: Escuelas Sostenibles 
miércoles, 12 de junio de 2019


En el espacio educativo semanal que nos ofrece Arro Comunicación, hablamos de las Escuelas Sostenibles y lo hacemos con Jose Manuel Gutierrez, asesor pedagógico de InguruGela, Aitor Oiartzabal, maisu y responsable de Ingurumena de la ikastola Bihotz Gaztea de Santurtzi y la alumna Josune Martín de 4º de ESO (DBH).
 

asteazkena, ekaina 05, 2019

12.Aintzatespeneko diplomen banaketa

Ekainak 4, Urdaibaiko Ekoetxean,  Lehendakariak eta Hezkuntza Sailaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailaren Sailburuek 12.Aintzatespeneko diplomak banatu zituzten, agiria lortu zuten 22 ikastetxeen artean.
Hona hemen laburpen bideoa:



Ekitaldiaren argazkiak hemen daude.

Irekian agertutako berria hemen, bideo batekin eta argazkiekin ere.

asteartea, ekaina 04, 2019

Andramari Zornotzako ikastola: Ekainak 5 ESenRED ekimena

Elorrio BHI: #FridaysForFuture

 FRIDAYSFORFUTURE (F4F) ELORRIXON

Elorrio BHIko 3 eta 4. mailako ikasle talde batek “Fridays For Future” proiektua Elorrion zabaltzea erabaki dugu.

Proiektu hau gazte talde batek hasi genuen hala nola; Eneko Eriz, Pello Basabe, Matxalen Arando, Klaudia Olasolo eta Nahia Buruagak, horrela proiektua gainerako ikasleei aurkeztu eta ikasle gehiago batu ziren gurekin batera.
Hainbat ekintza proposatu genituen, pasa den Maiatzaren 21ean herriko Zumelegi errekara jaitsi eta, bertoko eta inguruko plastikoak eta beste zabor batzuk jaso genituen.

Maiatzaren 24an, herriko plazan  kontzentrazioa egitea erabaki genuen. Bertan, astelehenean jasotako zabor dena plazan ikusgai jarri genuen herritarrak egoeraz ohartarazteko, alegia, lurrera botatzen ditugun hondakinak lehendabizi gure erreketan eta gero mundu osoko ozeanoetan amaitzen dutela.
Gure asmoa ekintzekin jarraitzea da. Ostiraletan, gauzadesberdinak eginez, herritarren atentzioa deitzeko.


Anboto aldizkariarekin ere kontaktuan jarri gara eta gure ekintzaren berri web orrian argitaratuko dute.

ARRASATE BHI

De MONDRAGON a ROCADRAGÓN