osteguna, apirila 30, 2020

ESenRED COVID-19


ESenRED taldeak, Iraunkontasunaren alde lan egiten duten eskolen sareak, garai zail hauetan ikasleak eta irakasleak agurtu nahi ditu, laster elkar ikusiko dugulakoan. Ez dira garai onak baina Ingurumen Hezkuntzarako gogo handiagorekin itzuliko gara. Eutsi goiari!

astelehena, apirila 13, 2020

EGIBIDE: ESKOLAKO CONFINT


 XI. ESKOLAKO CONFINT "ZAIN DEZAGUN PLANETA"

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko iraunkortasuneko hezkuntzaren zutabe garrantzizkoena bilakatu da Eskolako Agenda 21. "Eskola Iraunkorra" agiriak Eskolako Agenda 21 programan nabarmentzeko esperientziak dituzten eskolak bultzatu nahi ditu. Haien lana, prozedurak, ekimenak eta, azken finean, eskolaren hezkuntza, partaidetza eta iraunkortasunaren kalitatea errekonozitu nahi dira. IRAES 21 Euskadiko ikastetxe iraunkorren sarea da, hau da, Eskola Iraunkorra agiria lortu duten ikastetxeen sarea eta, batera, iraunkortasunerako hezkuntza bultzatzen dutenak. EGIBIDE sare honetan dago sartuta.

Sareak urtero proposatzen ditu jarduera batzuk bere helburuen lorpena garatzeko. Haien artea, urteko Eskolako Confint baten ospakizuna aurkitzen da, "Zain dezagun planeta" izenekoa, DBHko ikasleekin. 

Aurten XI. edizioa egin dugu, martxoaren 9an, DBHko ikasleekin, Arriaga-Campusean. Hasteko, osoko bileran, Egibideko IRAES 21 taldeak aurkeztu zuen hitzaldiaren gaia: klima aldaketa eta mugikortasuna. Gero, ikasgela bakoitzean, talde-lan bidez, LHko borondatezko ikasleak diren ingurumen monitoreen laguntzarekin, DBHko ikasleek proposamenak landu eta konpromisoak onarttu zituzten. Adibide: gutxiago kontsumitu eta garaiko produktu lokal gehiago; erabilera bakar bateko plastikoaren kontsumoa murriztu; aparatuen balio-bizitza luzatu, beren konponketa eta berrerabilera bultzatuz eta mugikortasun aktiborako baliabideak (oinez eta bizikletan) batez ere erabili. Azkenean, gela bakoitzak bateratze-lana garatu zuen, 2 proposamen, 2 konpromiso eta 2 ordezkari hautatzeko. Hauek, hurrengo osoko bileran, azaldu zituzten. Bukatzeko, Egibideko 2 proposamen eta 2 konpromisoak hautatu ziren. 


 


larunbata, apirila 04, 2020

BEURKO BHI: KEINUA

 kaixo!
  
Beurko BHIko Agenda 21 proiektutik keinu bat bidali nahi dizuegu, bizi garen egoera honi aurre egiten dugun bitartean, eta erabaki dugu musikarekin egitea. Kontzertura goaz! 

Abesti honetan Luis XVI erregearen tristuraz beteriko historia agertzen dela esaten omen dute. 1790. urtean errege hau konstituzio berri bat ezartzen saiatu zen, Frantzian zuzeneko ondasun banaketa lortu ahal izateko. 

"I used to rule the world, seas would rise when I gave the word, now in the morning I sleep alone, sweep the streets I used to own" 

La canción podría ser una metáfora de lo que podemos perder de un día para otro mediante la historia de Luis XVI, de tener que aprender a valorar lo que tenemos y mirar más allá de nuestro ombligo para darnos cuenta de lo que realmente pasa. No por llevar un mensaje profundo ha de ser triste. 
 ¡Viva la vida!

ZUAZOLA LARRAÑA BHI: SEXUALITATEA BIZI DEZAGUN NATURALTASUNEZ, ERRESPETUZ


ostirala, apirila 03, 2020

#etxetikmundura



Kaixo Iraseroak,

Egun hauetan bizitzen ari garen egoeraren ondorioz Euskal Herriko, Europako, Planetako ikasle piloa behintzat eskolara joateko aukera edo eskubideak daukazuenok, on line aritzen ari zarete ikasturtea aurrera eramateko.
Iraseroak horretan trebetasun berezia adierazi duzue eta hilero lan proposamenak landu eta blogera bidali dituzue, ba horrela jarraitzeko animatzen zaituztegu.

ZUEN EKARPENAK JASOTZEKO PREST!!!

ZAINDU ZAITEZTE!!! 
#etxeangeratzennaiz

osteguna, apirila 02, 2020

EUSKAL CONFINT-A BERTAN BEHERA



Egun on guztioi!

IRAES 21eko Euskal Confint-a maiatzaren 13an izatea aurreikusten zen.


Ikasturtean zehar lan desberdinak egin ondoren, martxo-apirila inguruan ikastetxeok Eskolako Confintak prestatzen dituzue. Egungo egoera ikusita, ordea, argi dago aurten ezinezkoa izango duzuela data horietan egitea, eta ezin dugu ziurtatu ikasturtea amaitu baino lehen egin ahal izango duzuenik.


Jarraian adierazten dizkizuegu arrazoietako batzuk:

-Ez dakigu zenbat luzatuko den egoera hau.
-Ikastetxeak egoera berri honi aurre egiteko lan ikaragarria eta esfortzu handia egiten ari zarete.
-Eskolako foroak ezin izango dituzue martxo-apirilean egin.
-Kalitatea bermatu nahi dugulako,  edozein modutan presaka aritzeak ez duela merezi pentsatzen dugu.

Arrazoi horiek direla eta aurtengo Euskal  Confint-a bertan behera uztea erabaki da.

Eskerrik asko