osteguna, maiatza 25, 2023

asteazkena, maiatza 17, 2023

Euskal Confint 2023

 

EUSKAL CONFINT-AREN ESPERIENTZIA

 

Kataluinia, La Rioja eta Balentziako Confint-eko hiru bideoekin hasi dugu eguna. Bideoetan, beraien Confint-a zelan bideratu duten azaldu digute, eta gure munduaren klima aldaketaren egoera azaldu digute, horren ondoren, guri, hitza eman digute gure Confint-a azaltzeko.


Ondoren, Naima El bani Altunak, geologo bilbotarrak aurkezpen bat prestatu digu, bere lana zein den eta geologiaren garrantzia klima aldaketaren ikerketan zein den azalduz. 

Gizakiok eragindako klima aldaketaz gain, klima aldaketa horren prozesu naturala ere azaldu digu. Naimak, behin baino gehiagotan aipatu du oraindik garaiz gaudela zeozer egiteko, baina zerbait egiten hasteko beharra dagoela. Izan ere, erronka bezala, inflexio-puntu batzuk saihestu behar ditugu, inflexio-puntu horietara iritziz gero, ez dakigu zer gertatuko den eta ez dago atzera bueltatzeko aukerarik.

Horrez gain, pentsatu baino emakume gehiago zientzietan daudela esan digu. Ez jakitearen arrazoia, gehianak ez dutela garrantzi handiko lanetara heltzen da. Gainera, zientzia bidetik joango diren emakumeei gustukoa dutena egitera bultzatu die eta zientzietan dibertsitatearen garrantzia aldarrikatu du.

Horren ostean, azken asteetan, gure ikastetxeko Confint-ean landutako proposamenei buruz eztabaidatzeko, taldeetan elkartu gara. Proposamen hauek, klima aldaketarekin, zientziarekin eta emakume zientzialariekin lotuta egon dira.

 


Behin proposamenei buruz eztabaidatuta, taldeetan zatitu gara, tailer desberdinak egiteko, adibidez, hormairudia, euriaren-koroa, bertsolaritza, kazetaritza, Euskal Confint-aren gutuna, kanta/dantza/antzerkia, etorkizuneko Confint-etarako mezua…

 
 
Kazetaritza tailerrak egindako elkarrizketak: bideoa


 

 

 

BEURKO IKASTETXEA CONFINT 2023

 

igandea, maiatza 14, 2023

ELORRIO BHI CONFINT 2023

 Apirilaren 26an Elorrio BHI an Eskolako Confinta ospatu genuen. Jarraian horren inguruko informazioa zuekin partekatzen dogu.

MARISTAK ZALLA CONFINT 2023

 "Kaixo guztioi,


Hemen daukazue Maristak Zalla-n egindako CONFINT-aren aurkezpena.

Zuekin hurrengo astean elkartzeko gogoekin,

ITZALIARGIAK"


EGIBIDE GASTEIZ 3. LAN PROPOSAMENA

 

astelehena, maiatza 08, 2023

ostirala, maiatza 05, 2023