osteguna, azaroa 16, 2023

GAZTE CHANGE - IRAES21ko ordezkaria

Estatuko CONFINTen egon den IRAES21eko ikasle baten aurkezpena hemen
Bideo osoa hemen (57. minututik aurrera)


Lagunarte Elkartea, BBK Family eta UNICEF Euskadiko Batzordea bosgarren urtez jarraian elkartu dira GAZTECHANGE ekitaldi berritzailean, San Mames futbol-zelaiko Iparraldea aretoan, azaroak 17an, arratsaldeko 18:00tan, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

BILBOn, 2023ko azaroaren 15ean – Lagunarte Elkarteak, BBK Familyk eta UNICEF Euskadiko Batzordeak 2019an Euskadiko haurren, nerabeen eta gazteen parte hartzeko eskubidea mahai gainean jartzeko helburuarekin abian jarri zuten GazteChange ekintza berritzailearen bosgarren edizioak badu data zehatza: hurrengo ostiralean, azaroak 17, San Mames futbol-zelaiaren Iparraldea aretoan, 18:00 eta 20:00 bitartean. 

Gazteek parte hartzeko duten eskubidea sustatzeko gune bat ematea, haiei ahotsa ematea eta haiei entzutea da helburua. Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, doako zazpi hitzaldi egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz egun bogan dauden hainbat gairen inguruan. Tarteka, Arima Dantza Eskolaren eta Haizea Roldán eta Ainara Alonso abeslarien ekitaldiak izango dira, topaketa aparta girotzeko. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da www.eitb.eus webgunean.

Hartu zure sarrera dohainik hemen.

“Gazterronkak” barruan, GazteChange2023an zortzi gaztek egunero aurre egin behar dieten erronkei buruz hitz egingo dute:

– Miriam Lujua: “Artista izatea eta antsietatea edukitzea” Arlo artistikoaren eta, aldi berean, antsietatea izatearen arteko ibilbide partekatuaz hitz egingo du. Nola eragin dion eta maila pertsonalean eta profesionalean antsietateak bere bizitza osora ez hedatzeko erremintak nola barneratzen joan den azalduko du.

– Dafne Gonozález: “Arraila, gorputzean” 11 urtez Elikadura-portaeraren nahasmendua (TCA) jasatea nolakoa den eta uzten dituen ondorioekin hobetzen joatean nola sentitzen den azalduko du.

– Inazio Nieva: “Erronka barneratzaileak gure egungo gizartearentzat” Bere ikuspuntutik azalduko ditu gizartea inklusiboagoa izateko zein diren erronkak.

– Yevheniia Shekhovtsova eta Yuliya Shalapko,: “Bizitza gerraren aurretik eta ostean”. Gazte hauek Ukrainan gerratea hasi aurretik zuten bizitzaz, Espainiara etortzeaz eta Bilboko bizitzaz hitz egingo dute. Halaber, haien esperientzia pertsonala, eta gerran aurre egin behar izan zizkieten erronkak kontatuko dizkigute.

– Inés Van Herckenrode: “Gaur egun ekiteko 3 erronka” Ekintzailetza munduaren erronkei buruzko enpresari gazte baten ikuspuntua. Ekintzailetza beste begirada batekin ikusten lagunduko dizun hitzaldia.

– Adei López: “Ingurumen liderrak eratzen: Gazteen funtsezko betekizuna jasangarritasunean”. Gazteen jasangarritasunaren alde egitea gero eta garrantzitsuagoa dela azalduko digu. Belaunaldi berriek gero eta barneratuago dute gizarte-aurrerabidearen aldeko gazteen konpromisoa, eta Agenda 2030ek ezartzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) betetzea ezinbestez eragiten du horrek.

– Dani Vivian: “Bidaia”. Athletic Clubeko jokalariak prozesu bateko une guztiak garrantzitsuak direla azalduko du.

Halaber, ekitaldia Sopelako Arima Dantza Eskolaren ikuskizunekin hasi eta bukatuko da, eta Ainara Arroyo eta Haizea Roldán abeslarien musika-ikuskizunak ere izango ditugu tarteka.

“Nerabeei eta gazteei eragiten dieten gaien inguruan parte hartzeko eta entzute aktiboko guneak sortzea oso baliagarria eta interesgarria da hiritar aktiboak sustatzeko, haien eskubideak bermatu eta haiek garatzeko. Haien ideiak, ekimenak, ezinbestekoak dira erronkaz betetako munduan aurrera egiteko, belaunaldien arteko erantzukizuna funtsezkoa den mundu honetan”, azaldu du Elsa Fuentek, UNICEF Euskadiko Batzordearen koordinatzaileak.

BBK Familytik, Ainhoa Allendek, proiektuaren koordinatzailea adierazi du “nerabeek eta gazteek erronka asko dute aurrean, egun gizarteak jasaten ari den aldaketen ondorioz, gatazka belikoak, klima aldaketa, RRSSen bidez proiektatzen den irudiak hartu duen garrantziaren ondorioz jasaten duten presioa… Horregatik, Gazte Change aukera ona da erronka horiei ahotsa emateko, aldaketa horiek bizitzen ari diren gazteen eskutik”.

Gazte Change Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan egiten da.

Ez galdu Gazte Change, Gazterronkak ekimenaren bosgarren edizioa San Mameseko Iparra aretoan, azaroaren 17an, 18:00etan. Erreserbatu zure doako sarrera hemen.

asteartea, azaroa 14, 2023

ESENREDeko MINTEGIA

2023ko azaroaren 6tik 8ra bitartean, autonomia-erkidegoetako sareetako teknikariak (IRAES 21ekoak barne) CENEAMen bildu gara (Segovia), aurreko ikasturtea ebaluatzeko eta 2023-24 ikasturteko lan-ildoak finkatzeko.

Oso esperientzia aberasgarria izan da, non lanordu asko partekatu ahal izan ditugun.

Jarrai dezagun guztion artean mundua hobetzen hezkuntza ekosozialaren bidez!