ELKARTASUN EKIMENAK
AXULAR institutuak, urtero, elkartasun ekimen desberdinetan parte hartzen du.
Azoka solidarioa
Gabonetako oporrak hartu baino lehen, Azoka solidarioa antolatzen dugu gure institutuan. Horretarako irakasle, ikasle, guraso eta bedelen laguntza eta kooperazioa izaten dugu. Soberan eta era onean ditugun jostailuak, diru zorroak, liburuak, lepoko zapiak eta abar etxetik ekartzeko eskatzen dugu. Behin dena bilduta daukagunean, ikasleen laguntzarekin garbiketa eta sailkapena egiten dugu eta salneurri sinbolikoan jartzen ditugu. Hurrengo egunetan eta bedelen laguntzarekin azoka antolatzen dugu eta abenduaren azken astean atsedenaldietan irekita egoten da ikasle ardurapean.
Jasotako dirua, Santurtziko AMAL (Amigos del Pueblo Saharaui) GKEarentzat da.
Elikagaien bankua
Elikagaien bankuak azaroan antolatzen duen ekimenean ere parte hartzen dugu. Ikastetxean honen deialdia zabaltzen da eta azaroaren zehar ikasleek, familiek, irakasleek eta irakasle ez diren langileek aukera daukate sarreran kokatzen den kutxa erraldoi batean premia-premiazko elikagaiak bertan uzteko. Era berean, supermerkatuetan laguntzaile moduan hainbat ikaslek parte hartzen dute.
Aurten elkarte desberdinen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2019rako finkatutako helburuak beteko ditu eta Bizkaiko 223 zentruetan doako 4000 tona elikagai bananduko dira, haien ardurapean premian dauden 30000 pertsona dituztelarik.
Saharako elikagaien bilketa
Saharako elikagaien bilketaren kanpainan parte hartzen dugu. Urtarrilean zehar, irakasle gelako ondoko pasabidean kutxa desberdinak antolatzen ditugu bertan Hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak, konpresak, etab. jasotzeko era berean, familiek, irakasleek eta irakasleak ez diren langileek egutegi solidarioa eros dezakete institutuan diruz laguntzeko ekimen honetan.
Institutuko hainbat familiak “Oporrak Bakean” ekimenean parte hartzen dute. Honen helburua 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan harreman hartzea da. Horrela, haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo egoteko aukera dute.
.
“Erabilitako arropa eta oinetakoak” GLORR FUNDAZIOA
GLORR Fundazioak proposatutako kanpainetan parte hartzen dugu erabilitako arropa eta oinetakoak biltzeko. Informazioa zabaldu egiten da institutuko kide guztien artean. Horretarako elkarte honen poltsak banatu egiten zaizkie ikasleei etxera eramateko eta bertan egoera onean dauden arropak eta oinetakoak jasotzeko.
Badira ere bestelako ekimenak burutu ditugunak gure ikastetxean.
“Gatazkarik gabeko teknologia” ALBOAN