astelehena, abendua 26, 2022
HAURTZARO IKASTOLA 2. LAN PROPOSAMENA
ostirala, abendua 23, 2022
CONAMAz Andrea Sáez (Zumaiena ikastetxea)
Kaixo guztiei:
Conaman bizitako esperientzia zoragarria izan da.
Lehenengo egunean Bilbon elkartu ginen talde osoa, Iñaki (taldeko arduraduna), Amaiur( beste euskal ordezkaria) eta ni.
Geltokitik autobusa hartu eta Madrilera bost orduko bidaia hasi genuen elkarrekin. Bertara iristean, metroan ibili ginen eta Madrileko eraikin polit bat ezagutu genuen. Bertan, beste autonomia erkidegoko ordezkariak ezagutzeko aukera izan genuen. Hainbat dinamika egin genituen elkar hobeto ezagtu eta hurrengo egunerako ekintzak prestatzeko. Biodibertsitatea landu genuen, non bakoitzak bere ikuspuntua azaldu zuen gaiaren inguruan.
Astelehenean ospatutako batzarra IFEMA eraikinean izan zen. Eraikina benetan harrigarria iruditu zitzaidan. Bertan, Espainiako ingurumen ministroarekin egon ginen eta honi gure kezkak azaltzeko aukera izan genuen.
Esperientzia ikaragarria izan da. Oso nekatuak amaitu genuen, baina merezi izan duela uste dut.
Agur bat irakurle guztioi.
- Andrea Sáez (Zumaiena ikastetxea)
osteguna, abendua 22, 2022
asteazkena, abendua 21, 2022
EGIBIDE 2.LAN PROPOSAMENA
EGIBIDE IKASTETXEA, GAZTEIZ
"Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"
asteartea, abendua 20, 2022
asteartea, abendua 13, 2022
NUESTRA SEÑORA DEL CARMEN INDAUTXU/BILBAO
Kaixo guztioi! Nuestra Señora del Carmen ikastetxetik bidaltzen dizuegu aurkezpen bideo hau. Lurraren Zientzietako 2. batxilergoko ikasleak gara eta gure lanaren zati bat aurkeztu nahi dizuegu. Ikastetxea ordezkatzen dugu IRAES 21 sarean, ingurumena eta haren zaintza gure lehentasunetako bat izan daitezen lan egiten duena. Berriak izango dituzue, adi egon , sorpresak prestatzen ari gara. Hona hemen bideoa.
astelehena, abendua 12, 2022
Elorrio BHI
Kaixo Iraes talde agurgarria, gaurkoan, 2. Lan proposamena azaltzen dizuegu:
ElorrioBHI-ko IRAES taldekideek Xabier Rodriguezi, EA2030 koordinatzaileari, egindako elkarrizketa.
IRAES DELEGATUAK NON ETA CONAMAN
(Conferencia
Nacional de MedioAmbiente) CONAMA-eko Ingurumen Hezkuntza Taldeak proposatu
zuen ESENREDko Ikasleen CONFINTeko ordekariak parte hartzea aurtengo 16.
CONGRESOAN.
Taldean
gonbitaturik zeuden 2 euskal ikasleen ordezkari, Euskal Confint 2022ean
aukeratuak, AMAIUR ARTETXE, AndraMari Zornotzako Ikastolakoa, eta
ANDREA SAEZ, Zumaiena Ikastetxekoa.
Hara
joan ginen azaroak 20an CONAMA bilerak aurreprestatzeko eta zer eta nola egin
beste Confint delegatuekin adosteko.
Astelehenak
21ean, Trantsizio Ekologikorako Ministroarekin argazkia aterata CONOMA hasi
ginen eta aho bete hortz geratu ziren Alvarok, Palenciako delegatua, halako
galdera Ministroari bota zuenean "Elkarte eta gobernuen arteko
harremanak eskatzen dituzu, baina ez legoke ondo belaunaldien arteko harremanak
ere lortzea non nagusiek eta gazteek adosten dituzten etorkizunari begirako
ekintzak?"
https://photos.google.com/u/3/photo/AF1QipP37xPRcjItXIwvK3JroG24x-KrNU4R9CP1tDwv
Gero lan
egiteko sortu genituen mahai inguru hauek:
ALDAKETA
KLIMATIKOA
KONTSUMO
ARDURATSUA ETA JASANGARRIA
BIODIBERTSITATEAREN
GALERA
Mahai
inguru horietan, denetariko lagunak egon ginen lanean: ingumumen langileak,
irakasleak, adituak ... eta geuk ere, besteak pare, parte hartu genuen gakoak lortzeko.
Jesuitinas ikastetxe 1. lan proposamena
Eguno denoi,
asteazkena, abendua 07, 2022
igandea, abendua 04, 2022
ostirala, abendua 02, 2022
FLOREAGA IKASTETXEA 2. LAN PROPOSAMENA
Gaur gure ikastetxeko Iraes koordinatzailea dugu eta elkarrizketatxo bat egingo diogu. Lorea Arenas Larrañaga da, eta esan dugun bezala dena berak organizatzen du, hona hemen gure elkarrizketa.
1. Noiztik zara EA2030 koordinatzaile gure ikastetxean?
- Orain dela 5 urtetik.
2. Lan asko egin behar al da? Zaila al da?
- Bai, lan asko suposatzen du. Ikastetxea handia da eta ikasle guztientzat ekintzak prestatzea lan handia da. Aurten ikastetxe jasangarriaren aintzatespena tokatzen denez lan karga askoz handiagoa da.
3. Gustora al zaude aurtengo iraes taldearekin? Zergatik?
- Bai, lanerako gogoz hasi dira eta ideia berri asko dituzte
4. Nola antolatzen dituzu EA2030 saioak?
- EA2030-eko taldean antolatzen dira.
5. Norbaitek gehiago laguntzen al dizu EA2030 koordinatzen gure ikastetxean?
- Bai, bi koordinatzaile gara baino taldean laguntza daukagu.
6. Hurrengo urtean izango al zara EA2030 koordinatzailea?
- Ez dugu oraindik erabakita.
7. Nola erabakitzen da EA2030 koordinatzailea?
- Zuzendariak erabakitzen du.
8. Beste eskolekin batera egiten da lan iraes koordinatzen?
- Bai, hilean behin gutxi gorabehera Azpeitia eta Azkoiti ikastetxeko arduradunak elkartzen gara.
9. Erreza al da antolatzaile bat izatea?
- Ideiak edukitzea errezagoa da baino bideratzea eta antolatzea ez.
10. Zergatik hartu zenuen lan hau?
- Zuzendariak proposatu zidalako eta aldi berean gustoko dudalako.