asteazkena, martxoa 19, 2014

Lauro Ikastola: 2.lana

GABONAK EUSKAL HERRIAN eta MUNDUAN
1. GABONAK EUSKAL HERRIAN
       Euskal Herrian Gabonetan ohitura desberdinak jarraitzen ditugu. Ohitura batzuk antzinekoak dira,  beste batzuk, beste herrialde batzuetatik hartutakoak eta gehienak erlijio desberdinen ohituraz bat eginik.
  • Antzineko ohiturak: Olentzero, Jaiotzak, enborra beheko suan piztea Gabon gauean, Ogi zati bat bedeinkatu ondoren gordetzea hurrengo urtera arte eta gero animalia-txakurrei ematea,...
  • Beste herrialde batzuetako ohiturak: Zuhaitzak, Papa Noel,  Santa Claus, . ..
2. GABONAK MUNDUAN ZEHAR
Munduan zehar Gabonak ospatzeko ohitura desberdinak daude, adibidez:
  • Holandan etxetik kanpo afaltzeko ohitura dago.
  • Txinan Gabonak ospatu ez arren, pixkanaka mendebaldeko ohiturak hartzen hasi dira.
  • Haitin arroza frijolekin jateko ohitura  dute.
  • Pragan borondate onaren sinbolo bezala arrain bat ibaira botatzen dute.
  • Vietnamen (guk aukeratutako herria) Tet jaia ospatzen da, 7 egunetan zehar lehenengo ilargi berritik aurrera eta familian hildako-falta  den bakoitzaren omenez argizari bat pizten da.
  • Lasto jaiotzak Sri Lankan  
3. GABON JASANGARRIAK - KLIMA ALDAKETA MURRIZTEN
        Gure herrialdean Gabonetan kontsumoa ugaritzen denez, ikastolan gogoeta bat izaten dugu, beste pertsona batzuen eskubideataz, kontsumoa murrizteko, planeta osasuntsuagoa izateko,.....
                   

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: