Urriak 2: lehenengo lan proposamena!!!
asteazkena, iraila 28, 2016
astelehena, iraila 26, 2016
YouthCORE
Carintiatik, YouthCOREtik berri gehiago jaso dugu. Beherako argazkiak:
Argazkiak: http://www.meinbezirk.at/klagenfurt/politik/youthcore2016-jugend-fuer-klimaschutz-m11290334,1871244.html
asteazkena, iraila 21, 2016
Youth ENCOREtik berriak
Lanpetuta ibili gara azken egunetan eta oraintxe daukagun atsedenaldian
egun hauetan egindakoa kontatuko dizuegu:
Lehenengo egunean aterpetxera goiz iritsi ginenez,
aterpetxea eta inguruak ezagutzeko astia eduki genuen gainontzeko YouthCore kideekin elkartu
baino lehen. Lekua benetan polita da! Denak batutakoan, elkar ezagutzeko, YouthCore
konferentzian parte hartzeko dugun motibazioa azaldu behar izan genuen. Bitartean,
“Best from the rest” izeneko katerineko janariaz disfrutatu ahal izan genuen.
Honen helburua, normalean aprobetxatzen ez diren janari soberakinak erabiltzea
da, plater goxoak sukaldatu eta jan ahal izateko, zabor kopurua murrizten dugun bitartean.
Bigarren eguna, benetan gauzak prestatzen hasteko
momentua! 37 gazte, 22 erregio, 9 herrialde eta ideia ugari buruan. Zereginetako
bat, erregio desberdinen aurkezpena egitea aurretik eramandako posterra
erabilita. Hurrengo urratsa: ideia desberdinak proposatu, sailkatu eta hauen
garrantzia determinatzea. Horretarako, egun hauetan bakoitzak landu nahi ditugun
ideiak idatzi eta taldeka, ideia horiek antolatu behar izan genituen.
Antolamendu hau, gainontzeko partaideekin konpartitu genuen, bukaeran, denon
artean proposatutako 5 gai nagusi edukitzeko: energia, ekonomia, mugikortasuna,
hezkuntza eta naturaren babesa. Hauen
ingurukoak izango dira, aste honen bukaeran erregio desberdinetako buruei,
klima aldaketari aurre egiten saiatzeko proposatuko dizkiegun ideiak. Bigarren
egunean ere janari organiko eta konbentzionalaren arteko desberdintasuna
apreziatzen ikasteko aukera eduki genuen.
Laster arte!!!
osteguna, iraila 15, 2016
Youth ENCORE 2016: Euskadiko gazteak ere bertan
ENCORE ingurumenaren eta garapen jasangarriaren
alorreko gaiei buruzko plataforma eta foro bat da, Europako eskualdetako
buruzagiak biltzen dituena. Bere helburua da Europar Batasuneko
ingurumen-politikaren inplementazio eraginkorrari laguntzea, bere
eskualdetako ingurumen-gobernantza eta garapen jasangarria hobetzeko.
Plataforma honen bidez, konferentzian zehar Europako eskualdeek
klima-aldaketari eta ekonomia berdeari buruzko beren ikuspuntua, kezkak,
azterketak eta erronkak aurkeztuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua Ana Oregik azaldu duenez, "konferentzia prestatzeko, Euskal Herriak hondakinen kudeaketari buruzko 4. Ituneko ENCORE eskualde ezberdinetako arrakasta kasuak delakoak bilduko eta kudeatuko ditu”. Horiek guztiekin, Konferentzian hedatuko den argitalpen bat argitaratuko dute. Aipatua aurkezteko, Ana Oregi Sailburuak eta Karintiako Ingurumen, Energia, Jasangarritasun eta Garraio Publikoko Ministro eta ENCOREko presidentekide Rolf Holubek hartuko dute hitza.
Euskal ordezkaritza sendoa izango da, eta irailaren 18a eta 23a bitartean, YouthCORE 2016 topaketan Euskal Herriko hiru gaztek parte hartuko dute. Gazteen Topaketa hau ospatuko da klima aldaketari eta garapen jasangarriari inguruko eskualdeetako gazteen kezkak eta konpromisoei hitza emateko asmoz. Topaketarako hautatuak izan diren Euskal Herriko hiru gazteak dira: Miren Ioar de Guzman Martinez, Ion Cereceda Garcia eta German Velayos Gainza.
Euskadiko gazteen ordezkari hauek mezu bat bidali digute eta asmoa da bertoko ekitaldietaz informazioa bidaltzea. Hona hemen:

Hasten gara!!! Bagatoz, bagatoz!!!!
IRAES 21 martxan!!!
Hasiko gara!!!!
Sareko ikastetxe ezberdinetako ordezkariak elkartuko gara. Hau da plana:
Irailak 16; Eibar, Armeria Eskola. 9:30etatik-12:30etara.
Gai zerrenda:
- Ongi etorria ikastetxe berriei.
- 2015-16 ikasturtean egindako balorazioa.
- 2016-17 ikasturterako asmoak.
- Ongi etorria ikastetxe berriei.
- 2015-16 ikasturtean egindako balorazioa.
- 2016-17 ikasturterako asmoak.
Kontatuko dizuegu!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)