asteartea, azaroa 28, 2017
osteguna, azaroa 23, 2017
asteartea, azaroa 21, 2017
ostirala, azaroa 17, 2017
osteguna, azaroa 16, 2017
Lauro Ikastola: 1. Lan Proposamena
Gure ikasturte honetako proposamenak hauek dira:
- Gure ikastola jasangarriagoa izaten laguntzea.
- Gure klasekideei egiten ditugun ekintzetaz informatzea.
- IRAES lan proposamenak egiten joatea.
Axular Santurtzi: 1. Lan Proposamena
Gure helburuak:
- IRAES 21 lantzen duten beste ikastetxeetako ikasleekin harremanak izatea eta esperientziak trukatzea.
- Zer nolako herri mota izatea gustatuko litzaiguke lortzeko, aurten Santurtzi, eta jakina, Institutu jasangarriaren alde lan egingo dugu!!!
- Egindakoa, beste ikaskideei, gurasoei... ezagutaraztea.
- Gauzak ondo eta denboraz egitea.
asteartea, azaroa 14, 2017
Elgoibar Ikastola: 1. Lan Proposamena
Gu Elgoibar Ikastolako IRAES talde berria gara:Manex A., Manex I., Eider, Naroa, Nahia, Joane, Jon, Danel, Colin, Ihintza, Iker eta Maddi.
Gure aurtengo asmoak honakoak dira:
1. Gutxienez, hilabetero elkartzen saiatuko gara.
2. IRAESeko lanetan denek parte hartuko dugu, lan txukunak eta originalak egiten saiatuz.
3. Amaitzeko, ondo pasatzea eta lan giro ona edukitzea nahi dugu eta horretarako, lanean jarraituko dugu.
Aukeratu dugun kantua: Aldapan gora izan da.Guk ere aldapan gora joan nahi dugulako, pausoz pauso eta egunetik egunera hobetuz.
astelehena, azaroa 13, 2017
osteguna, azaroa 09, 2017
Lauaxeta Ik.: 1.lana
Gure
helburuak:
Naturarekiko:
- Hondakinak sakarrontzietara bota, eta ontzi egokietara bota.
- Lurrean aurkitzen dugun zikinkeria aurtu eta sakarrontzietara bota.
- Zuhaitzentanbdauden landareak eta fruituak ez apurtu.
- Gure ikaskideak kontzientziatu natura hobetzeko eta zaintzeko.
Gurekiko:
- Gauzak denboraz egin.
- Eguen guztietan elkartu.
- Guztiok lana egin eta denborak aprobetxatu.
Abestia:
Aldapan
gora
astelehena, azaroa 06, 2017
Bizkaia Ik.: 1.lan proposamena
Kaixo, hona hemen Bizkaia ikastetxeko IRAES 21- EN ekodelegatuak, inguratzen gaituen naturaz disfrutatzen, ahaleginak egingo ditugu beheko bideoan gertatzen dena gelditzeko.
ostirala, azaroa 03, 2017
2. lan proposamena: Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra
https://enbuscadelgranviaje.wordpress.com/2017/09/21/san-juan-de-gaztelugatxe/-tik hartuta |
Zuen argazkiak ikusi eta gero...
Zuen erronkak eta asmoak irakurri eta gero...
Bigarren proposamena egiteko garaia heldu da.
Azken aldian, bolo-bolo dabilen gaia da turismoa eta honek, bai gizartean eta baita ingurunean, ondorio ezberdinak eragiten ari da. Argi dago, turismo-fluxuak lurralde osotik banatu beharra dagoela eta horregatik, animatzen zaituztegu zure herri/eskualdean dagoen eta gogokoen duzuen txoko hori ezagutaraztea.
Zuen herriko txokorik
kuttunenak jasotzen dituen gida turistiko iraunkor bat osatzea modu
kolaboratibo batean proposatzen dizuegu.
Zeregina 1: Gida horretan lagunekin edo familiarekin
joateko gustuko duzuen leku bat adierazi behar duzue, hurrengo fitxan ( ondorengo estekan) eskatzen
zaizkizuen datuak osatuz, orrialde batetik pasatu barik. Fitxa jeitsi, bete eta gure posta elektronikora bidali.
Zeregina 2: Gida osatu ondoren, beheko mapan kokatu
behar duzue zuen aukeraketa, argazki bat txertatuz eta laburki gidako datu
garrantzitsuenak adieraziz.
("Saioa hasi" eskatuko dizue markadoreak sarteko, eta horretarako gmail kontu bat erabili behar duzue)
IRAES Talde bakoitzak fitxa bat baino gehiago bidali dezake.
Guk fitxa guztiekin zuen Euskadiko Gida Turistiko Iraunkorra osatuko dugu abenduaren hasieran eta blogean eskura izango duzue.
El Regato: 1. lan proposamena
EGITASMOAK:
- Espero dugu 2017-2018 ikasturtea amaitzerakoan eskoletako kontsumo energetikoan murrizketa nabarmentsua egotea.
- Gure klasekideak kontzientziatuko ditugu gaur egungo arazoei buruz.
- Saiatuko gara orain arteko murrizketa energetikoa areagotzen.
- Talde berria garenez eta gure lehenengo urtea denez, IRAES talde moduan ez daukagu zer hobetu pasadan urtearekiko.
osteguna, azaroa 02, 2017
Andramari Zornotzako Ikastola : 1. lan proposamena
Andramari Zornotzako Ikastolako DBHko ikasleak gara eta
IRAES taldea osatzen dugu: Garazi, Matxalen, Iraitz, Ane, Naia, Julen, Asier,
Maddi, Olatz eta Leire.
Hauek
dira autengo ditugun hobekuntza eta asmoak:
HOBEKUNTZAK
·
Lan proposamen guztiak egitea
·
Maila guztietako ikasleek parte hartzea
·
Bilera gela bat lortzea
ASMOAK
·
Euskal Confint-ean parte hartzea
·
Ikastolan naturaren aldeko ekintza gehiago antolatzea
·
Gure ikastolan IRAESen berri ematea
begoñazpi ikastola: 1. lan proposamena
Kaixo, Begoñazpi ikastolako IRAES taldeko ASMOAK aurten honek dira:
-IRAESeko ekintzetan parte hartzea eta proposamenak betetzea.
-Natura babesten eta errespetatzen daben ekintzak bultzatzea.
-Beste ikasle batzuei gure proposamen eta ekintzak erakustea.
-Ikastolaren eta naturaren arteko harremana zaintzea.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)