1- Lehenengo Nekanek eta nik PPT bat egin genuen Gasteizen egindakoa azalduz.
2- Ondoren Iraes-eko ikasleen artean lanak banatu genituen, konferentzia antolatu ahal izateko:
- argazkiak atera
- portatila proiektora, eta mikrofonoa, eskatu
- Aurkezpena prestatu
3- Ondoren Nekanek eta nik PPT-a presentatu genuen eta beste batzuek presentatu egin zuten guk zer egin behar genuen eta bitartean beste batzuk presentazioaren argazkiak hartu zituzten. Hemen saiatu ginen Brasileko eskutitzaren 7 eta 9 puntuak azaltzen, 5 R-na esplikatu genien eta baita ere EGIN DEZAGUN ORAIN ETA EZ GERO ideia zabaldu genuan.
Hona hemen prestatutako power pointa daukazue.
4- Presentazioa egin ondoren jendearen galderak erantzuten saiatu ginen, adibidez: Nola pasatu genuen, esperientzia on edo txarra izan zen... Ea asko ikasi genuen eta baita ere ea Bruselasera joango garen.
Hemen bidaltzen dizkizugu Iraes-eko ikasleok egin dugun lana eta argazki batzuk.
Agur bero bat Nekane, Danel eta Iñigoren partez Iraes talde guztiaren izenean.