astelehena, abendua 22, 2014

Karmengo Ama: Gabonak

IRAES GSABONAK
GABONAK!!!
ITXAROPENAREN ITURBURUA.
Kontsumoaren inguruko hausnarketa eginda, argi dago jasangarriagoak izateko aukera bikaina dala!




GABONETAN ERE JASANGARRIAK GARA! Lelopean, kontsumo arduratsuaren deia piztu dogu.

Lauro ikastola: 3. lana. Gabona, Ekimenetik konpromisora.

Egunon,

    Oporretan joan aurretik, hemen dituzue gure gogoak, konpromezuak eta ZORIONAK!

Amor Misericordioso: 3. lana


Gabonetan, oparien papera birziklatuko dugu.


Gabonetan, paper asko erabiltzen dugu opariak biltzeko. Askotan ez gara konturatzen eta emozioaren poderioz, ez gara ohartzen eta papera paperontzira botatzen dugu birziklatu gabe. Ondorioz mundu guztiari gogoratu nahi diegu, biltzeko papera eta jostailuen kutxak birziklatu behar direla.

Amor Misericordioso: 3.lana


Oparitutako gauzak ondo aprobetxatuko ditugu urte osoan.
Batzuetan bururatzen zaigun lehenengo gauza eskatzen dugu Gabonetan eta askotan gauza horiek gutxitan erabiltzen ditugu eta etxean baztertuta geratzen dira. Ondorioz, Gabonetan erabilgarriak diren gauzak eskatuko ditugu.

Lauro Ik: Gabonak

Gabon onak izan eta Urte Berri On!

C. Vizcaya: 3.lana


Hona hemen argazkia, gabon onak pasatu!!!!
Agenda 21-en ikasleak
Colegio vizcaya

larunbata, abendua 20, 2014


Beurko BHI: Gabonak kanpaina

IRAESeko 3.Lanarekin lotuta, institutuan kanpaina berezi bat antolatu dugu Gabonetako garaian kontsumo ohiturak aztertzeko eta, ahal den neurrian, gero eta kontsumo jasangarriagoa ezartzeko.
Hurrengo mezuak zintzilikatuta daude institutuko alde guztietatik kartulinezko bolatxoetan:
 
1.-EZ DUZUNA ERABILTZEN NORBAITI EMAN  

2.-KONTSUMO ARDURATSUA ELKARTASUNAREN ADIERAZLEA DA

3.-EROSI BAKARRIK BEHAR DUZUNA

4.-BEURKO BHI KONTSUMO ARDURATSUAREN ALDE

5.-GABONETAN ERE ZENTZUZ KONTSUMITU

6.-EROSI BAINO LEHEN BIRRITAN PENTSATU

7.-KONTSUMO ARDURATSUAK NATURAREKIKO ERRESPETUA ERAKUSTEN DU

Guztientzako URTE BERRI ON



Beurko BHI: Gabonetan emozioak oparitu!


Gabonetan emozioak oparitu. Doakoak dira.

Opari on bat egiteko beti ez da beharrezko zerbait erostea.

Beurko BHI-n  kontsumo kritiko, ekologiko eta solidarioaren alde jokatzen dugu, hau da, kontsumo arduratsuarekin bat egiten dugu.

Beraz saia gaitezen Olentzeroari gutuna idazterakoan, benetan beharrezkoa duguna eskatzea.


ostirala, abendua 19, 2014

3. LANA LAUAXETA IKASTOLA




Horrela jarraituz gero
neguan ere bero,
lagundu gaitzazu Olentzero

Hau da gure leloa gabon hauetarako. Negutegi efektua dela eta lurraren gehiegizko berotzea gertatzen ari da. Negutegi efektu hau ez da lantegi handien ardura bakarrik. Egunero egiten dugun kontsumoak ere eragin handia dauka arazo honetan, beraz ezin dugu beste alde batera begiratu.

Gabonetan gure etxeetako kontsumoa asko handitzen da, horregatik Olentzerori eskatzen diogu Gabonetako kontsumo hau arduratsua izan dadila.

GABONETAN KONTSUMO ARDURATSUA EGIN EZAZU!

LAUAXETA IKASTOLAKO IRAES 21 TALDEA

Axular BHI: 3.lana





Axular Ikasleok Gabonetan  birziklatzen,bererabiltzen...  jarraitu nahi dugu eta hori dela eta gure  keinu txikiak erakutsi nahi dizkizuegu.



Honen bidez IRAESero guztiei  opa nahi dizkizuegu 



GABON ZORIONTSUAK !!





El Ave María: gabonak






El Ave María Ikastetxean erakusketa berezi bat antolatu dugu. HH eta LHko ikasleek gabonetako zuhaitzak egin dituzte, material birziklatua erabiliz. Ea zuen gustokoak diren.
Hemen daukazue.

IRAES 21 Taldea  

Maria eta Jose Ikastetxea




Maria eta Jose Ikastetxeko irakasle eta langileen partez, 

Zorionak eta Urte Berri On.
Ongi pasa Eguberriak!

Elgoibar Ikastola


Elgoibar Ikastolako ikasleak gara eta aurtengo Gabonetan kontsumo jasangarria bultzatu nahi genuke. Horretarako, hainbat gauza kontuan hartu beharko genituzkeela iruditzen zaigu. Adibidez, jango duguna erosi, ez gehiago, lagunei eta familiakoei behar dituzten gauzak oparitu, gehiegizko kontsumoa murriztu eta denetan garrantzitsuena dena, elkarren arteko harremanak sendotu.
Elgoibar Ikastolak Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizue

Arrasatebhi: 3. lana

Kaixo
Zertarako hainbeste erosketa? Hobe, ditugun jostailuak besteekin trukatu eta oparitu.
Jostailu truke merkatuan parte hartu dugu. Beharra duten umeei txikitako jostailuak eman dizkiegu. 
Gabonak datoz eta opariak egitea merezi du.


osteguna, abendua 18, 2014

Kataluniako XESC sarearen zorionak


Oporrak disfutatu, baina era jasangarrian!!!


3.LANA (El Regato Ikastetxea)



Kaixo! El Regato ikastetxeko ikasleak gara. Gure ikastetxean jostailuen bilketa egiten da, egoera latzean dauden umeen artean banatzeko. Gabonak urtearen garai esangaratsua direnez, ume guztiek opari bat izan dezaten nahi dugu. Zorionak eta urte berri on!

FLOREAGA IKASTETXEKO IRAES 21eko ordezkariak

Kaixo guztioi,

Azkoitiko Floreaga Ikastetxeko Iraes 21eko ordezkariak gara. Taldean LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleak gaude. Gure taldeko beteranoak, Leire, Maria eta Iñigo,  aurten Bartzelonan esperientzia polita bizi izan dutela azaldu digute eta nola egin duten lan beste probintzietako eta eskoletako ikasleekin. DBH4koak ez garenok esperientzia hori izateko aukera espero dugu hurrengo urteotan.
Gure ikastetxeak inguruko arazo handiena bezala zabortegiaren itxiera identifikatu du, eta honek ekarri duen zaborraren kudeaketa eredu berriaren beharra. Hemen, Azkoitian, sistema mistoa ezarri da.
Bestalde, aurten Eskola Agenda 21ean jorratzen ari garen gaia elikadura jasangarria da eta jadanik munduan dagoen desorekari buruz jabetu gara. Hori dela eta, eskolako Solidaritate Taldekoarekin batera janari bilketa bat egin dugu Beningo Porto Novo hiriko umeentzat. Aurreko astean bukatu genuen eta janari asko bildu dugu.


Orobiogoitia BHI: 4. lan proposamena

Orobiogoitiako 1. DBHko ikasle batzuk Gabonetarako  beraien ingurumen-konpromisoak aldarrikatu  nahi izan dituzte.
KONTSUMO ARDURATSU BATEN ALDE!
ZEIN DA ZURE KONPROMISOA?

http://jobloga21.blogspot.com.es/2014/12/gabonetarakao-konpromisoak.html

https://picasaweb.google.com/107884615360763857372/IRAESGabonetarakoMezuak#slideshow/6093529366833628370
























asteartea, abendua 16, 2014

Urretxindorra LHI: 3.lana


                                         
  Kaixo lagunak, Urretxindorrako 3.lana egiteko lehenengo gure kompromesuak aztertu genituen 3 aukeratu ditugu karteletan aurkezteko. Han topatu ditzakezue gure ideiak.
ONDO PASA GABONAK ETA URTE BERRI ON !!!