asteazkena, maiatza 29, 2019
astelehena, maiatza 27, 2019
ostirala, maiatza 24, 2019
astelehena, maiatza 20, 2019
Ekainak 5: ESenRED ekimena
ESenRED, estatu mailan dagoen eskola jasangarrien sareen sareak, ohi denez, proposamen digu ekimen komun bat ESenREDeko ikastetxeekin batera: "Ekainak 5 ESenRED ekimena". Aurreko estekan zehaztasun guztiak dauzkazue.
Aukera anitzak daude: dantza osoa, dantzaren zati bat, dantzaren adaptazio bat, dantza antzeko bat edo beste bertsio bat..., hori bai, musika mantenduz.
Eta gero, Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko egin duzuen ekintzaren bat.
Dena aurreko estekan daukaue azalduta.
Animatu zaitezte eta gure blogean zein ESenREDeko blogean ( https://esenred.blogspot.com.es/) agertuko dira.
Aukera anitzak daude: dantza osoa, dantzaren zati bat, dantzaren adaptazio bat, dantza antzeko bat edo beste bertsio bat..., hori bai, musika mantenduz.
Eta gero, Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko egin duzuen ekintzaren bat.
Dena aurreko estekan daukaue azalduta.
Animatu zaitezte eta gure blogean zein ESenREDeko blogean ( https://esenred.blogspot.com.es/) agertuko dira.
Euskal Confint 2019
(oraindik eraikitzen...)
EUSKAL CONFINT 2019
Ekoetxea Urdaibai
2019ko maiatzak 15, asteazkena
IRAES 21 IKASLEEN KONFERENTZIA
10:00-10:45
|
Harrera: Euskal Confint: X. urteurrena
1. Euskal Confinteko kidea eta Brasilen ordezkaria izan zen Amaiaren mezua.
1. Euskal Confinteko kidea eta Brasilen ordezkaria izan zen Brian-en mezua eta ekoliderrenak. |
10:45-12:00
|
HAUSNARKETA
Hodeiak (Gure ametsak 2030rako)
|
12:00-13:00
|
TAILERRAK
|
13:00-14:00
|
Hamaiketakoa
|
14:00-15:00
|
Ekoetxeara bisita
|
15:00-16:00
|
Hezkuntza-Komunikazioa:
|
16:00-16:15
|
Agurra
A) Aitor Zulueta, Eusko Jaurlaritzako Ondare Naturala eta Klima Aldaketa Zuzendaria
E) Ebaluazioa
|
Oharra: bost kamistea geratu ziren Urdaibaiko Ekoetxean, hemen daude, zurea baldin bada bat, mesedez, esaiguzu zein zenbakia duen, zure ikastetxea eta maila, eta helaraziko dizugu. Oso politak geratu dira eta!
Sukarrietako Confint 2019
2019 Sukaconfintean Barrutialde eta Lemoako ikasleek idatzitako manifestua:
Gu
Barrutialdeko eta Lemoako ikasleak gara, eta aste honetan Sukarrietan taldeka
banatu gara, planeta, ura, biodibertsitatea eta lurzorua lan proiektuetan.
Ikusi dugunez,
planetak arazoak ditu,adibidez: Klima aldaketa, kutsadura, matxismoa, arrazismoa,
gerrak, biodibertsitatearen galera, deforestazioa... Hau dela eta, planetaren
egoera txarra da eta konpontzeko ahalegina egingo dugu.
Guk nahi dugun
mundua beste era batekoa da: Pobrezia eta goserik gabea, feminista, baketsua,
naturala, ekitatiboa ,orekatuagoa, berdintasunarekin, berdeagoa, jasangarriagoa, justuagoa,
iraunkorra, garbiagoa, desberdina, biodibertsitate altuarekin/bizitza
gehiagorekin, osasuntsuagoa, genero berdintasunaz, hiri eta komunitate
iraunkorrekin.
Arazo hauek konpontzeko eta ametsak egi bihurtzeko ideia
batzuk ditugu:
-
Biodibertsitate altua izateko, birziklatzea eta berrerabili daitezken gauzak
erabiltzea proposatzen dugu, baita landare autoktonoak birlandatzea.
- Beste
proposamenetako bat, pertsonen arteko berdintasuna eta eskubide berdinak izateko
errefuxiatuei harrera ona eskeniz, guk sortzen ditugun egoera txarren ondorioz,
bere lurraldeetatik alde egin behar izaten dutelako; eta eraso matxisten
aurrean elkar lagundu eta salatu, mundu guztiarentzat duintasuna lortzeko eta
genero berdintasuna bermatzeko.
- Haragiaren
eta arrainaren kontsumoa murriztu, lurraren aprobetxamendu egokia emateko eta
uretako eta lehorreko bizitza bermatzeko.
- Gutxiago
kontsumitu, ura berotzen den bitartean ura jaso eta berrerabili.
- Etiketak
begiratu erosi aurretik eta kontuan hartuz non dauden eginda eta nork egin duen
haurren esplotazioa ez gertatzeko, gure osasunaren onurarentzako eta kontsumo
arduratsua bultzatzeko.
Propoposamen
hauek entzun eta kontuan hartuko dituzuelakoan, agur bero bat
EZ BAGARA GU, NORTZUK?
EZ BADA ORAIN, NOIZ?
BARRUTIALDE ETA LEMOAKO IKASLEAK
SUKA CONFINT 19
ostirala, maiatza 17, 2019
Floreaga: Fridays For Future
Floreaga ikastetxeko ikasleek Fridays For Future mugimenduaren inguruan web orrial hau prestatu dute eta guztiokin partekatu nahi dute, hona hemen:
ostirala, maiatza 10, 2019
X. Euskal Confint badatorrr...
Beno, Iraeseroak eta Confinteroak, egun gutxi batzuk falta dira X. Euskal Confit berezi hau garatzeko.
Hori dela eta, komenigarria da errepasatzea blogean agertu zen 2. informazioa eta espero zenituzten ohar batzuk:
A) Antolakuntza
- Ikastetxeko LAU ordezkari joan ahal dira, ekoliderrak aparte.
- Autobusen plana honahemen duzue.
- Gogoratu bokata eraman behar dela. Antolakuntzatik zera jarriko dugu: bizkotxoa hamaiketakorako eta sagar ekologikoak bazkaltzeko, beraz, bokata batekin nahiko izango duzue.
- Gogoratu ere, azken Euskal Confintera eraman behar diren materialak:
- Hodeiak
- Kamiseta zuri (edo antzekoa) bat, baina zaharra edo erabilia, tailer batean margotuko delako. Zure izena eta ikastetxea idatzi behar duzue barrutik.
- Bukaerako abestia erdi ikasita (hemen hitzak).
- Tailerren banaketa eginda dago, hemen topa dezakezue, baina interesatzen zaigu jende gehiago egotea Dantza tailerrean eta gehien daukatenen tailerren artean ikasle batzuk pasatzea, bertan konpontzen saiatuko gara.
osteguna, maiatza 09, 2019
Sagrado Corazón: Eskolako Confint19
SAGRADO
CORAZON IKASTETXEA (BERMEO)
Eskolako
Confint-a apirilaren 30ean ospatu genuen. LH5-6. mailetara joan ginen 17
helburuen ppt bat aurkeztera.
Ondoren,
gela bakoitza lau taldetan banatu eta bakoitzari helburuen talde bat eman genien.
Hormairudi bakoitzak lelo desberdin bat izan behar zuen.
Arratsaldean berriz elkartu ginen hormairudien bozketa egiteko eta irabazleek
gozoki poltsa bat lortu zuten.
asteazkena, maiatza 08, 2019
Elorrio BHI: Eskolako Confint19
Maiatzaren 2an areto nagusian 1. eta 2.mailako ikasleekin Eskolako Confint ospatu genuen. Hasieran CONFINT-aren helburua zein den eta zeintzuk diren fase desberdinak azaldu genuen.
Ondoren urtean zehar IRAES taldeak Hauspoa orduetan egindako lanen berri eman eta garapen jasangarrirako 17 helburuak zer diren azaldu genien. Azalpenen ostean gure ikaskideei 2030rako beraien ametsa zein den esatea eskatu genien.
Sing for the climate abestiarekin amaitu genuen konferentzia.
Ondoren urtean zehar IRAES taldeak Hauspoa orduetan egindako lanen berri eman eta garapen jasangarrirako 17 helburuak zer diren azaldu genien. Azalpenen ostean gure ikaskideei 2030rako beraien ametsa zein den esatea eskatu genien.
Sing for the climate abestiarekin amaitu genuen konferentzia.
asteartea, maiatza 07, 2019
astelehena, maiatza 06, 2019
Euskalconfin19:
OHAR GARRANTZITSUA
Euskalconfint19an parte hartzeko asmoa daukazuen ikastetxeak Galdetegi hau bete beharko duzue datorren asteazkenerako, maiatzaren 8rako.
Guk datuak lehen bailehen behar ditugu dena antolatzeko, esaterako 3 edo 4 ikasle joan daitezkeen zuei esateko.
Euskalconfint19an parte hartzeko asmoa daukazuen ikastetxeak Galdetegi hau bete beharko duzue datorren asteazkenerako, maiatzaren 8rako.
Guk datuak lehen bailehen behar ditugu dena antolatzeko, esaterako 3 edo 4 ikasle joan daitezkeen zuei esateko.
MILA ESKER!!!!
ostirala, maiatza 03, 2019
Beurko BHI: EskolakoConfint19
Kaixo,
Institutuko Confint 2019 nola garatu genuen laburki azalduko dizuegu.
Egia esan, guk iaztik Garapen Jasangarritasunerako Helburuak hasi ginen lantzen eta, hain zuzen, argitaratzen dugun ikasturteko ingurumen-egutegiaren lan hildoa hori izan zen.
Bildu baino lehen, hasierako lana idazki bat prestatzea izan zen, aurkezpena egin ondoren lan taldeak eratzean informazioa jasota izateko. Aurreko egunetan ikaslegoari emailez bidali genion Unesco Etxeak prestaturiko bideo gaiari hurbiltzeko asmotan. Institutuko Confinterako deialdia DBHkoentzat izan zen, batxilergoko Ingurumen taldeko batzuek dinamizatzaileak izan ziren eta IRAESekoak idazkarien lana bete zuten.
osteguna, maiatza 02, 2019
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)