astelehena, azaroa 23, 2015
COY11 ezeztatuta geratu da
Gazteentzako prestatuta zegoen COY11 ezeztatuta geratu da, Pariseko egertaerak direla eta. Info gehiago: http://confint-esp.blogspot.com.es/2015/11/suspendida-la-coy11.html
osteguna, azaroa 19, 2015
Bihotz Gaztea Ik: 2.lana
Kaixo!
Gu Diego,
Beñat, Maider eta Uxue gara eta LHko ingurumen batzordea osatzen dugu. Bihotz
Gaztea Ikastolako ikasleak gara.
Klima-aldaketa
arazoari aurre egiteko 3 hitz okurritu zaizkigu: AHALEGINA, ADIMENA eta
ADISKIDETASUNA.
AHALEGINA:
Ez bagara saiatzen ez dugu ezer lortuko.
ADIMENA:
Pentsatu behar dugu ondo hemendik Aurrera eman behar ditugun urratsak.
ADISKIDETASUNA:
Guztion lana delako.
Zer
iruditzen zaizue?
Agurrr.
asteazkena, azaroa 18, 2015
Karmengo Ama: 1.lana
KAIXOOOOO!!!!!
Gu DBH 3. mailako neska-mutilak gara eta aurten IRAES21-ean parte hartuko dugu
lehenengo aldiz. Amorebieta-Etxanoko ikastetxe batetik gatoz, Karmengo Ama Ikastetxea hain
zuzen ere.
Hau, esan dugunez, gure lehenengo parte hartzea denez, IRAES
proiektu honetan dauden beste ikasleengandik ikasi eta ideiak hartzeko prest
gaude, eta aldi berean, guk egindako edozer interesgarri baduzue, inolako arazo
barik gurekin kontaktuan jarri eta laguntzeko prest gaude.
Proiektu hau oso interesgarria eta garrantzitsua dela uste
dugulako erabaki dugu parte hartzea. Gure ikastetxean hainbat ekintza burutzen
ditugu, horiek azaldu eta erakusteko intentzioa dugu.
IRAES pertsonak osatzen dugu, hori izan da argazkiarekin
eman izan nahi dugun mezua, pertsona barik ez dago IRAESik eta.
Gure ikastetxean, aurtengo helburua kontsumoa gutxitzea,
birziklatzea eta berrerabiltzea da (GBB). Handia izango litzateke lortzea, eta
seguru gaude lortuko dugula.
Hurrengo batera arte, ondo izaaaan!
asteartea, azaroa 17, 2015
Egibide: 1. lana
"Egibideko DBHko 4. mailako ikasleak gara: Jon Haran, Marina, Angela, Leire eta Diego. Ingurumenaren alde aurrera eramango ditugun ekintza guztiak ikastetxearen harreratokian dagoen Txoko Berdean zabalduko ditugu.
Eta besteen laguntza behar duten ekintzak zabalduko ditugu ikasleen artean delegatuen bidez."
Eta besteen laguntza behar duten ekintzak zabalduko ditugu ikasleen artean delegatuen bidez."
astelehena, azaroa 16, 2015
EGAPE IKASTOLA: 1. LANA
Kaixo, gu Egape ikastolako IRAES21 taldeko partaideak gara. Olatzek, Naiak, Maddik, Xantik, Nahiak eta Sergiok osatzen dugu taldea. 4.DBH eta 3.DBHko ikasleak gara, eta aurten ere, zuekin lan egiteko gogo askorekin gatoz!!
Ikastolan hainbat ekintza burutzen ditugu. DBH 3. eta 4. mailako ikasleok, patata tortila bokaten salmenta antolatzen dugu asteazken eta ostiralero jolas-orduetan, janari subiranotasunaren alde jokatuz. Tortila guztiak, izan ere, bakoitzak etxean eta bertako produktuekin eginak dira.
Aipatzekoak dira birziklatzearen alde egiten ditugun lan txikiak. Tutoretza saioetan adibidez, sailkatuta jasotako zaborra, edukiontzi handietara ateratzen dugu. Talde txikietan antolatzen dugu birziklatzearen ardura.
Bestetik, eskolako sarrera eta pasiloetan “txoko berdeak” ditugu. Bertan, ingurumenarekin zerikusia duten lan edota proposamenak jartzen ditugu. Gainera, sarrerako txoko batetan jarrera desegokien argazkiak erakusten ditugu (lurrera norbaitek botatako platano azalak edo pipa azalak adibidez) gaizki egindakoaz jabetzeko.
IRAES-eko lanak ere “Txoko Berdeetan erakusten ditugu eta baita Ikastolako web orrian ere familiek gure lanaren berri izan dezaten.
Aurten ekimen berri bat antolatzen ari gara IRAES taldekoak: “ARGAZKI SALTSA”. Helburua gure ingurunea hobeto ezagutzea da eta bertako biodibertsitatea argazkietan jasotzea proposatzen dugu. Ondoren bildutako argazkiak ikastolako hormetan eta web orrian erakutsiko ditugu.
Ikusten duzuen bezala, gogo handiz hasi dugu ikasturtea eta gure esperientzia zuekin guztiokin partekatzeko asmoa dugu.

ESenRED COP21era
ESenREDek, Estatuko Eskola Jasangarrien Sareen Sarea, bi gazte bidaliko ditu COP21era. Informazioa hemen: http://confint-esp.blogspot.com/2015/11/una-delegacion-estatal-de-jovenes-de.htm
igandea, azaroa 15, 2015
Axular BHI: aurkezpena
Kaixo Guztiei!
Hemen gaude, azkenik, berandu baina hemen. Iraes Taldea 4. mailako ikasle hauek osatzen dute: Garazi, Endika, Aitor, Carlota, Sergio, Arrate eta Peio.
Berri dugun azken ekintza Iraes bandera institutuko pareta batean zabaltzea izan da. Kanpoaldean izugarrizko haizea jotzen duenez, hor babestuago egongo da.
Aurreko beste egun batean, Urriaren 1ean, parte hartu genuen ere Urdaibai bird center eta Aranzadi Zientzi Elkartea ordenagailuz egin zen teleelkarrizketa batean, beste bi ikastetxeekin , argazki honetan ikus dezakezuenez:
Instituan ere, proposatutako aurtengo gaia, Ekonomia zirkularra, ari da lantzen. Eta horren lekuko hortxe duzue atezaintzan jaso diren bigarren eskuko gauzak poltsak betetzen.

asteazkena, azaroa 11, 2015
ostirala, azaroa 06, 2015
Arrasate BHI: 1.lana
Aurten partaide berriak ditugu. CONFINTean oparitu ziguten erramua landatu dugu gure ikastetxeko lurretan.
Aurreko urteko lizarra handituz doa gure taldea bezala
Mugikorrak jasotzen jarraitzen dugu, dirua biltzeko Angelman Sindromea gaixotasuna duten umeentzako.
eta tapoiak jasotzen hasi gara.
Nola ematen dugu ezagutzera gure IRAES taldea?
- bloga erabiltzen dugu http://ag21arrasate.blogspot.com.es/
- kartelak ipintzen ditugu txoko berdean
- txoko berdean feedback txokoa ipiniko dugu.Bertan jendea gonbidatu eta animatu egingo dugu idaztera.
- txoko berdeaz aparte ikastetxeko eremuan ere kartel inpaktanteak ipiniko ditugu …
ELGOIBAR IKASTOLA 1. LANA
AUPA IRAESAREOAK!
Hemen gaude aurten ere zuekin lanerako prest.
Aurtengo ikasle ordezkariak: Maddi Goñi, Jon Mujika, Onintza Ribao, Nerea Barrutia, Ihintza Gurrutxaga, Galder Melika, Maddi Arriola, Eider Ribao, Xabi Goñi eta Jon Dominguez gara.
Hemen gure taldearen aurkezpena
Etxetik ekartzen ditugun jolasak sailkatu, antolatu eta merkatuan saltzeko prestatu behar ditugu.
Informazioa nola zabaltzen dugun:
Hemen gaude aurten ere zuekin lanerako prest.
Aurtengo ikasle ordezkariak: Maddi Goñi, Jon Mujika, Onintza Ribao, Nerea Barrutia, Ihintza Gurrutxaga, Galder Melika, Maddi Arriola, Eider Ribao, Xabi Goñi eta Jon Dominguez gara.
Hemen gure taldearen aurkezpena
Momentu honetan esku artean dugun proiektua 2. ESKUKO MERKATUA da.
Elgoibarren ospatuko da azaroak 21ean eta erabiltzen ez diren jolasak saltzeko aukera ematen du. Etxetik ekartzen ditugun jolasak sailkatu, antolatu eta merkatuan saltzeko prestatu behar ditugu.
Informazioa nola zabaltzen dugun:
- Arduradun bakoitzak bere gelan informazioa batu eta zabaltzen du.
- Ikastolako TXOKO BERDEA
- Agenda 21 bloga.
- Ikastolako web orria.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)