astelehena, urria 26, 2020
ARTXANDAPE IKASTOLA: Aurkezpena
Kaixo,
Aurtengo egoera ikusita eta talde egonkorrak mantendu behar direla kontutan izanda, iazko kudeaketa berdina izango dute aurten ere Iraes 21eko proposamenak.
DBHko ikasle gehienetara heltzeko helburuarekin, ez dago Iraes talde zehatzik eta hilero jasotzen ditugun proposamenak, hobeto datorkion ikasgai eta ikastaldeak lantzen ditu. Horrela, talde egonkorrak mantendu eta gainera, ikasle gehiagotara heltzen gara.
Egindako lana helarazteko ikastolako sarreran dagoen Txoko Berdea erabiliko dugu, Agenda 21eko proposamenekin elkarbanatuz.
Aurten familiak ezin direnez ikastola barrura sartu, giza sareen bitartez ere helaraziko ditugu gure hausnarketa eta ondorioak.
ELORRIO INSTITUTUA: Aurkezpena
Hemen gaude 2020-2021 ikasturteko IRAESEROAK:
DBH1etik: Irati Bilbao, Markel Inunciaga, Julen Gazetabeitia, Eneko Costana.
DBH2tik: Izei Astarloa, Malen Berrueta, Haizea García, Aitor Larruzea, Ander Granado.
DBH3tik: Izaro Martin, Julen Urresti, Maialen Asporosa
DBH4tik: Lucia Alberdi, Unai Alberdi, Maddi Basauri, Garazi Eriz, Sabin Etxebarria, Asier Martinez, Paule Zumarraga.
Aurtengo ikasturtea berezia denez eta ikasgela desberdinetako ikasleak nahastu ezin garenez, Balore Etikoetan maila guztiok egingo ditugu proposamenak IRAESerako.
Modu horretan, ikastetxe osoaren inplikazioa lortu nahi dugu eta bide batez, gure ekintzak ikastetxeko TXOKO BERDEAN eta web orrialdean eta gure sare sozialen bidez ezagutzera eman nahi ditugu.
astelehena, urria 05, 2020
IRAES 21 martxan 2020-2021 ikasturtean
Prest al zaudete, 2020-2021 ikasturte honetan, IRAES21 taldeak martxan jartzeko?
Gaur egun bizi dugun ezohizko egoerari aurre egiteko guztion elkarlana ezinbestekoa izango dugu. Normaltasun berrian murgilduta, aurtengo IRAES taldeen antolaketak moldaketak beharko dituzte.
Gure lehenengo lan proposamena hauxe da:
Ikastetxean egiteko:
- Beti bezala, IRAES Taldea osatu.
- Horretarako antolaketa txiki bat prestatu, hau da, nortzuk zareten, noiz biltzen zareten, non, nola egingo duzuen blogaren sarrera eta abar.
- Pentsatu nola zabalduko duzuen IRAES21en berri ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue?
- Argazki bat edo batzuk prestatu (4 gehien jota).
- Argazkietan agertu beharko da, alde batetik, IRAES Taldearen partaideak eta bestetik, IRAES Taldearen berri emateko tokia.
- Argazkiei, azalpen txiki bat gehitu: zer nolako moldaketak egin dituzue aurtengo ikasturtean, IRAES Taldea egoera berrira egokitzeko?
Taldeak erabaki ahal du euskarriaren formatua aldatzea (bideoa, aurkezpena...)
ANIMO IRAESEROAK!!!
ERRONKA HANDIA DUGU AURRETIK
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)