GAZTEEN I. FOROA "BIZKAIA IRAUNKORRAREN ALDE"
Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaiko Gazteen I.Foroa egin zen. Goizean zehar, Bilbok ingurumen-hezkuntzarekin zuen hitzordu garrantzitsua. Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaia Jasangarriaren Aldeko Gazteen I. Foroa gauzatu zen.
Egitaraua:
9:15 Partaideen harrera
9:30 Aurkezpena.
9:40 Taldeko lana
Ikasleak: 5 lan geletan banatuta; Energia-Klima Aldaketa, Mugikortasuna, Kontsumo Arduratsua, Elikadura eta Bioidibertsitatea.
Irakasleak eta udaletxeko teknikariak: Ingurugelakideek gidatutako dinamika
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Lan gela bakoitzeko bozeramaleek, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariei dinamikaren ondorioak aurkeztuko dizkiete.
13:00 Agurra eta musikala CF Otxarkoaga ikastetxearen eskutik.
13:15 Bazkaria- luntxa.
Ekitaldi honetan, Bizkaiko Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten 236 ikastetxeak ordezkatzen dituzten 34 ikastetxetako ikasle eta irakasleak bildu ziren. Guztira, 115 ikaslek, 46 irakaslek eta udal-teknikariek ingurumen arazoei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan zuten. Ekitaldiaren bigarren atalean, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei helaraziko dizkiete bertan jasotako ondorioak.Eskolako Agenda 21 programa honen bitartez, ikasleek eta irakasleek gizarte osoan eragin zuzena daukan zerbaiti buruz