asteartea, urtarrila 27, 2015

Beurko BHI: 4.lana

http://iraes.edu.glogster.com/deforestazioa/

Orobiogoita BHI: 4. lana

NATURAREKIN HARMONIAN BIZI!

Egibide: Mugikortasunaren diagnostikoa

Kaixo, 

Egibideko Iraes21 taldeko ikasleak gara, eta duela gutxi egindako galdeketa bat gustatuko litzaiguke konpartitzea zuekin. Espero dugu emaitzak onuragarriak iruditzea; word bat erantsita bidaltzen dizuegu emaitzekin, espero dugu arazorik ez izatea!


¡Buenas!

Somos los alumnos/as del grupo de Iraes21 de Egibide, y queríamos compartir con vosotros/as los resultados obtenidos de un diagnóstico hecho hace poco entre el alumnado y el profesorado de nuestros centros. Esperamos que veáis los resultados de forma positiva; os los enviamos adjuntos en un word, esperamos que no tengáis ningún problema a la hora de abrirlo.

Ondo izan!/ ¡Un saludo!

ostirala, urtarrila 23, 2015

Idazten du... Iñigok (Elorrio BHI)

IRAES 21 ESTATUKO CONFINT:

Pasa den urtean, Madariaga dorretxera, Euskadiko konfintera joan ginen. Bertan, ikastetxe bakoitzak urtean zehar egindako lanak aurkeztu genituen, beste hainbat ekintzarekin batera. Amaieran, bozketa bat egin genuen, Estatuko konfintera joango ziren Euskadiko ordezkariak hautatzeko. Bozketan zazpi ikastetxe aukeratu ziren, gu barne, eta Bartzelonarako bidea hartu genuen.

Bertan hainbat ekintza egin genituen:
Lehenengo egunean, ikastetxe guztiok aurkezpenak egin genituen, baita taldeka gure artean ezagutzeko jolasak ere.
Ondorengo egunetan, jarduera desberdinak egin genituen, guztiak ingurumenarekin zerikusia zutenak.

Elgoibar Ikastola: 4. lana

osteguna, urtarrila 15, 2015

EGAPE IKASTOLAKO 1. LAN PROPOSAMENA



URNIETA BAILARAKO INGURUMEN ARAZO BATZUK


Urnieta herrian dugun arazo larrienetako bat giza jarduerak paisaian izan duen eragina da. Azken 50 urteetan aldaketa handia jaso du eta hauek dira horren adibide argiak:

  • Lehendabizi, Urnieta errepide nagusi batek erdibitzen du, horrela, bertan zegoen belar eta zelaiak zapuztuz. Argazki honetan argi ikus dezakezue:


  • Ondoren, Abiadura Handiko Trena eraikitze lanak lur sail handiak eraldatzen ari dira, ingurunean inpaktu handia eraginez.

 



  • Bestalde, bi industria-gune daude Urnietan eta horiek eraikitzean ere paisaia zeharo aldatu da. Gainera, kamioi handien garraioa handitzeak kutsadura ere handitzea ekarri du.

  • Trankatx errekaren egoerak ere kezkatzen gaitu. Urnietan Trankatx deituriko erreka mehe bat dago. Duela hainbat urte, herritarrak bertan bainatzen ziren, jolastu...etab. Gaur egun, ordea, zaborren bilgune bilakatu da errekan eginiko frogek baieztatzen duten bezalaxe.Urtero parte hartzen dugu Ibaialde kanpainan, herriko Trankatx erreka aztertuz. Batetik, ura analizatzen dugu, eta bestetik, zer biodibertsitate dagoen ikusten dugu. Uraren analisia egin ondoren, uraren egoera fisiko-kimikoa ona da. Hala ere, azken urteetan bakterio koliforme gehiegi dagoela neurtu dugu. Horrek adierazten du uretan gorotz hondakinak daudela, eta beraz, ur zikinak isurtzen direla errekara. Biodibertsitateari dagokionez, Trankatx errekaren egoera biologikoa egokia da (ez ona), badaude bertako zuhaitz eta landare mota ezberdinak. Hala ere, landare inbaditzaileak ere badaude.           

    

  • Beste alde batetik, duela hainbat urte Urnietan erraustegi bat martxan jartzeko proiektua hasi zen, hala ere, herritarren protestei esker proiektua ez zen gauzatu eta gaur egun, Urnietan ez dugu erraustegirik. Beraz, herritarrek ingurumena ahalik eta gehien babesteko saiakuntza ezinbestekoa izan zen.



Bukatzeko, azken bi urteetan Urnietan jarri den bosgarren edukiontzia aipatuko dugu. Bosgarren edukiontzi horri esker, hondakinak askoz ere banatuago daude eta herritarrok gusturago sentitzen gara, birziklatzeko aukera gehiago izateaz. Gainera, bertan isuritako hondakina konposta bilakatzean, Urnietako baserritarrek erabili dezakete ongarri moduan beraien zelai eta baratzetan.


           EGAPE IKASTOLAKO IRAES TALDEA

Orobiogoitia BHI: IRAESeko egutegia 2015

Orobiogoitia institutuko Ingurumen Tailerreko ikasleok, urtero bezala, ikasgeletan jartzeko egutegia sortu dogu.  Bertan  azterketa egunak eta data seinalatuak adierazteko aukera izango dogu.




Erabili ditugun orriak aurretik alde batetik idatziak ziren



Egutegiaren kartelean IRAES ezagutzera eman nahi izan dogu, EA21eko aurtengo gure leloarekin batera



Laster arte !
http://jobloga21.blogspot.com.es/

astelehena, urtarrila 12, 2015

EA21, gazteak eta udalak

https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgceUVjLTRSNEhhMW8/view?usp=sharing
Dokumentu hau 2013-2014 ikasturtearen joanean Eskolako Agenda 21 programan parte hartu duten ikasleek egindako lanaren laburpen-txostena da.
Horrenbestez, honako hauek biltzen ditu:

  • Aipatutako ikasturtean parte hartu duten udalerrietan jasotako estatistika-datu nagusiak.
  • Landutako gaiei buruz ikasleek beren gain hartu dituzten konpromisoak.
  • Parte hartu duten udalei egindako proposamenak.
Horretaz gain, emaitzak 2015-2020 epealdiko IV. Ingurumen Esparru Programan ezarritako 5 erronkekiko antolatzea du xede.

4.lana: Living in harmony with nature

Munduko Natura Funtsa edo Naturarentzako Mundu Funtsa (ingelesez: World Wildlife Fund for Nature edo WWF, wwf.panda.org) 1961.urtean burutu zen nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, ingurumenaren kontserbazioari, ikerlanei eta oneratzeari buruzko gaietan lanean diharduena. Aurreko urtean, erakunde honek bideo hau egin du.



Eta irudi hauekin batera, gure 4.lana, urtarrileko. Bideotxo honetan ingurumen krisia eta osasuna lotzen dira. Arazo edo gai nagusi batzuk agertzen dira. 
  1. Zein da, zuen ustez, bideoan agertzen den arazorik edo gairik larriena? 
  2. Zein eragina dauka gai horrek ingurumenaren osasunean? 
  3. Eta gizakien osasunean?
Hiru galdera hauen erantzunekin kartel edo poster bat osatu. Zera erabili ahal duzue: kartoi mehea eta argazki bat atera, power pointeko diapostiba bat, word-eko dokumento/kartel bat... edo on lineko tresnak, hala nola, glogster, picmonkey, tackk... 

Zuen lan zoragarriak espero ditugu!

Oharra:
  • Jpg formatuan bidaltzekotan, mezua idatzi eta fitxategia erantsi iraes21ikasleak.sarea-a-blogger.com helbidera bidaltzeko, ez ahaztu esatea nortzuk zareten eta posta elektroniko bat, arazoak izatekotan zuekin kontaktuan jartzeko. 
  • Beste formatua izatekotan (ppt, word, publisher...), edo jpg bera ere, 21iraes - a - gmail.com helbidera bidali mezua. 
  • On lineko formatua erabiltzekotan, esteka bidali.




osteguna, urtarrila 08, 2015

3.lanaren emaitza


Berriro ere esan beharra dago: 
Mundialak zarete! A zenolako sormena! 
Gora munduko iraeseroak!!!

Urte berri bat, hazi berri bat



Urte berri honek, hazi baten moduan, erein egin du, hazi egiten ari da eta bere lore eta frutiuak emango ditu. Zuentzako ere urte oparoa izan dadila!