osteguna, urria 31, 2019

Sagrado Corazón Bermeo: 1. Lan Proposamena

Eguzki begi Ikastola: 1. Lan Proposamena

Eguzkibegiko Iraes taldea sortu bezain laster jarri gara martxan, eta gauzak eguneratzeko denbora izan bezain laster lan egiten hasi gara. Hasteko, bideoan Gretak esan duen bezala   gure eskuetan dago aldaketa, ez al dago? Horregatik gure ikastolarako proposatu dugu:
Ume txikiei(HH-ko eta LH-ko umeei) lur planetan daukagun inpaktuari buruz gehiago hitz egin, haiek gure aurrekoak egin dituzten akatsak egin ez dezaten. Eta batez ere haiek eta guk (nagusiok hau da, DBH) patiora eramandako hamaiketakoaren ondorioz sortutako plastikoa murriztea, eta sortzen denaren zati handi bat edo guztia zakarrera botatzea. Horrela ikastolak sortutako kutsadura murriztuko du.
Hona hemen gure Iraes taldearen argazkia:



Andramari Zornotzako Ikastola: 1. Lan Proposamena

Gu Andramari Ikastolako IRAES21 taldea gara: Naia, Matxalen, Libe, Karlos, Urko, Martin, Elene, Gaizka, Mikel, Peio, Uxue, Ane, Nahia eta Irati.


Lanak banatu ditugu denok lan egin ahal izateko, eta hauek dira bakoitzaren ardurak: 
Komunikatzaileak: Naia, Matxalen, Libe eta Karlos
Hau da, ikastolan zehar egingo diren ekintzez ikastolari iragarriko diotenak.
Argazkilariak: Urko eta Martin
Guk egindako lanei argazkiak aterako diotenak 
Ikuskariak:  Elene eta Gaizka 
Idazkariak egiten duten lan guztiak zuzendu eta ondo daudela ziurtatzen dute.
Idazkariak: Mikel eta Peio
Elkartu egiten garenean pentsatzen ditugun ideiak idazten dutenak.
Materiala: Uxue eta Ane 
Lan bat egiterakoan materialen bat behar dugunean eurek arduratzen dira materiala
ekartzen.
Bulegoa: Nahia eta Irati 
Ikastolako idazkaritza sarean argazkiak eta bideoak ipintzeko baimena eskatzera joaten dira.

Non eta noiz elkartzen gara : Astearteetan elkartu egiten gara, DBH 4A ko gelan.

Proposamenen artean hauek dira lehentasunezkoak: 
Txoko berdea atondu.
Lan proposamen bakoitza bukatzerakoan, komunikatzaileak LH-tik horien berri ematera joango dira. 
Gure lan proposamenak laburtu argazki baten, ikastolako instagram kontuan argitaratzeko eta horiek zabaltzeko.

Bideoarekiko dugun iritzia:
Bideoan, Gretak esaten du soluzioa gure eskuetan dagoela eta ideia batzuk agertzen dira  klima aldaketaren kontra lan egiteko. Guk lan hauek proposatzen ditugu:
Tailer bat egitea, LH3-tik DBH4rarte (biak barne). Bi mailaka, maila bakoitzak ikasle bat aukeratuz, zuhaitz bat landatzea ikastolako jolastokian.
Esperimentu bat egitea proposatzen dugu: astean behin patio garbiketa egiten denez,  gutako batzuk behatu dezakegu zenbat zabor batzen den eta grafiko bat sortu zabor kopuru eta denbora elkartzen dituena. Horrela, ikasleek grafikoa ikusi ondoren, hurrengo astean zaborra gutxitzen ahaleginduko dira gehiago kontzientziatuz eta grafikoa hobetzen joango da.

WEEK FOR FUTURE BILBON:



astelehena, urria 21, 2019

ZUMAIENA: 1. Lan proposamena

Kaixo Zumaienatik!! Hementxe gatoz talde berriaren aurkezpena egitera eta gure asmoak azaltzera. 1. lan proposamena ere prest daukagu!!! Ea gustokoa duzuen... 





osteguna, urria 10, 2019

Beurko BHI "Week for Future"

Joan den irailaren 27an "Week for Future" mobilizazioetan Beurko BHIko ikasleek parte hartu zuten goiz erdiko grabarako deialdia eginez.






 

ostirala, urria 04, 2019

Floreaga Ikastetxea: Week For Future

Klima asteari amaiera emateko, planetaren aldeko mezuak zituzten kartelekin irten ginen guztiok batera patiora. Ekitaldia borobiltzeko, IRAES-eko ordezkariek manifestua irakurri zuten eta klima aldaketaren inguruko bertsoak ere abestu zituzten 6.mailakoek. 
Greta Thunberg-ek hasitako mugimenduarekin bat egin nahi izan genuen, klima aldaketaren arazo larri honi ikusgarritasuna emanez.



asteartea, urria 01, 2019

IRAES 21 martxan 2019-20 ikasturtean

Prest al zaudete, 2019-2020  ikasturte honetan, IRAES taldeak martxan jartzeko?


Ikasturte berri honetan  IRAES taldeak osatzeko sasoia heltzen ari da.

Aurreko urtea oso berezia izan zen Greta Thunberg gazte suediarrak Nazio Batuen aurrean COP24n (Nazio Batuen Klima-Aldaketaren gaineko Gailurrera) hitzaldia egin zuenetik, handik aurrera Fridays for Future gazteen mogimendua sortu delako, besteak beste.


Aurreko astean "Week for Future" mobilizazioak egon ziren mundu mailan, parte hartu zenuten?

 


Gure lehenengo lan proposamena hauxe da:

Ikastetxean egiteko:

  • Beti bezala, IRAES Taldea osatu, antolaketa txiki bat prestatu, hau da, nortzuk zareten, noiz bildu, non, nola egingo duzuen blogaren sarrera eta abar.
  • Nola zabaldu IRAESen berri ikastetxean. Non? Txoko Berdeetan, ikasgelatan, idazkaritzan... non gehiago bururatzen zaizue? 
  • Bideoa ikusi eta aztertu.
 Blogera bidaltzeko:
  • Argazki bat edo batzuk (lau gehien jota), argazkietan agertu beharko da, alde batetik, IRAES Taldearen partaideak, bestetik, IRAES Taldearen berri emateko tokia.
  • Bideoan, Gretak esaten du soluzioa gure eskuetan dagoela, ados zaudete? Bideoan ideia batzuk agertzen dira  klima aldaketaren kontra lan egiteko.  Zuek zer proposatzen duzue zure ikastetxean edo zuen auzoan egiteko?
  • Baita ere, "Week for Future"  mobilizazioetan parte hartu baduzue egindako ekintzak, argazkiekin, bidali.
ANIMOA IRAESEROAK!!!
ERRONKA HANDIAK DITUGU AURREAN