osteguna, azaroa 28, 2019
asteazkena, azaroa 27, 2019
Andramari Zornotzako Ikastola: 2. Lan Proposamena
LH6ko azoka solidarioa : LH6ko ikasleak azoka solidario bat egiten dute urtero, Gabonetako egunen inguruan. Haiek ekarritako liburu, jostailu, eta egindako pultzera eta lepokoak saldu egiten dute bildutako dirua adostutako G.K.E. batera bidaltzeko.
Tapoien bilketa: Ikastolan, ikasturtean zehar tapoien bilketa egiten da. Gure etxeetako tapoiak ekarri eta kutxa baten sartzen ditugu. Ondoren, ikastolara horien bila datoz eta ume batentzat erruberadun aulkia erosteko laguntza moduen ematen ditugu.
astelehena, azaroa 25, 2019
Eskolabarri: 2. lan proposamena
Kaixo,
Eeskolabarritik Solidaritatearen adibide batzuk bidaltzen dizkizuegu.
Urtero, San Martin azokan saltzen ez ditugun produktuak Gurutze gorrira eramaten ditugu. Proposamen hau, ingurumen batzordean egin zen duela urte batzuk, elikadura gaia jorratu genuenean.
Iaz, Zaporeak Solidario Garapenerako Elkarteari laguntzeko, Lesbos irlako errefuxiatuei jaten ematen jarraitzeko produktu bilketa kanpaina jarri zen martxan. Izan ere, une horretan zuten janari eta baliabide ekonomikoekin bi hilabete bizirauteko besterik ez baitzuten. Erronka herri guztien artean 1000 kilo baino gehiago jasotzea zen. Eibarren dilistak jaso ziren, Bergaran pasta, eta Ermuan arroza egokitu zitzaion. Eskolabarriko familia guztien eskuzabaltasunari esker 194 kilo arroz jaso ziren.
Ermuko Sahararen aldeko koordinakundeak urtero egiten duen lehen mailako produktu bilketako kanpainan parte hartzen dugu. Iaz, arduradun batzuk eskolara etorri eta Saharan bizimoduaren hainbat informazio azaldu zigun: kanpamentuak, jaimak, logelak, ospitaleak, eskolak nolakoak diren, arropa nola garbitzen duten, zelan sukaldatzen duten, nola jolasten duten hango umeak...eta, hennako tatuajeak eta arropa ipintzen ikasi genuen.
Urtero, gabonak alaitzeko, nagusien egoitzara joaten gara prestaturiko gabon kantak eskeintzera. Abestu ondoren, bertan bizi diren nagusiekin hitz egiteko aukera izaten dugu. Oso pozik egoten dira guztiak gure bisitarekin. Gu ere, primeran pasatzen dugu beraien kontuak entzuten.
Urtero, gure herrian migrazio jardunaldiak ospatzen direnean, hormairudi politak egiten ditugu kultur arteko jaialdian parte hartzeko. Begira ze politak iazkoak!
Eeskolabarritik Solidaritatearen adibide batzuk bidaltzen dizkizuegu.
Urtero, San Martin azokan saltzen ez ditugun produktuak Gurutze gorrira eramaten ditugu. Proposamen hau, ingurumen batzordean egin zen duela urte batzuk, elikadura gaia jorratu genuenean.
Urtero, gabonak alaitzeko, nagusien egoitzara joaten gara prestaturiko gabon kantak eskeintzera. Abestu ondoren, bertan bizi diren nagusiekin hitz egiteko aukera izaten dugu. Oso pozik egoten dira guztiak gure bisitarekin. Gu ere, primeran pasatzen dugu beraien kontuak entzuten.
Urtero, gure herrian migrazio jardunaldiak ospatzen direnean, hormairudi politak egiten ditugu kultur arteko jaialdian parte hartzeko. Begira ze politak iazkoak!
osteguna, azaroa 21, 2019
San Felix ikastola: 2. Lan Proposamena
San Felix Ikastolan eskarmentu handia dugu elkartasunaren arloan, bai ingurumenean gertatzen diren arazoetan, bai gizarteari dagozkion gaietan. Artikulu honek izan nahi du egiten ditugun hainbat ekintzen laburpen bat, guztiak beti ere zuzenduta hurbileko ingurumenaren eta hurbileko gizartearen egoeraren ezagutzara, sentsibilizaziora, ekintzetara, kritikoak izaten ikastera, berrikuntzak eskaini ahal diguna ikastera...: Inguruko guneetan zuhaitz eguna ospatzen, sortzen ditugun hondakinen kudeaketarako zentroak ezagutzen, araztegiak eta garbiguneak adibidez, Zientzia-asteaz gozatzen, Ekoetxeak, Bilboko Itsasadar museoa, Aquariuma, Urdaibai Bird Center, Eureka zientzia museoa, El Pobaleko burdinola eta Aresketamendiko Energia berriztagarrien parkea ezagutzen eta bide batez inguru hurbileko eta erkidegoko hondare zientifiko kultural eta historikoa ezagutzen, herrian ibiltzen eta hura ezagutzen, Herriaren zarataren mapa osatzen laguntzen, herriko nagusien egoitzan proiektuetan parte hartzen, herriko Comparte elkarte solidarioarekin elkarlanean ibiltzen, bigarren eskuko jostailuen gabonetako Merkatu txiki solidarioa antolatzen, Unesco-ren Dame un minuto de...kanpainetan parte hartzen, Ortuellako OMICek antolatzen duen kontsumo jasangarriaren inguruko marrazki-, maketa- eta literatura-lehiaketa aktiboki prestatzen, Kidendaren bidezko merkataritzaren produktuak ikastolara hurbiltzen, bestelako elkarteekin aliantzak sortzen elkarlana egiteko: Baobat etorkinak integratzen laguntzeko elkartearekin, Gorabiderekin, Ortuellako Merkatarien elkartearekin...Baita Ortuellako ibaiaren ekosistemaren egoeraren analisia Ibaialde programa partehartzailearen bitartez, baita ikastolaren barruan, ikasleen arteko kidetzea eta baloreen transmisioa faboratzen duen elkarlana: ibaialden, desplastifikazioan (zaborra loratuz proiektuan...), ODS/ GIH-ren aldeko kanpainetan parte hartzen ( batukadetan...), Berdintasunaren aldeko mugimenduetan: Beldur barik, Azaroak 20, Martxoak 8. Gehitu behar ditugu ere: Manos Unidas-en "Tú, ¿Qué huella dejas? Klipmetraien lehiaketan, baita Jazotakoa jaso programan, Ortuellako udalaren "ilusioaren zuhaitza" kanpainan, herriko merkatarien elkarteko marrazki lehiaketan parte hartzen, Cáritasek antolatutako gabonetako postalen kanpainan, Udaletxean antolatutako Umearen eskubideen inguruko programan, baita lehendakaritzak A20an antolatutakoan ere. Ezin ditugu ahaztu bakearen inguruan antolatutako ekimenak: bakearen eguna beraren ospaketa eta Ortuellako udalaren ekimenaz Gernikako Bakearen museoan Auschwitzen inguruko erakusketa bisitatu.
San Felix Ikastolan sinisten dugu Ikastola barruan zein kanpoan lantzen ditugun ekintza hauek guzti hauek ezinbestekoak direla ikaslea osotasunean hezitzeko, beraz, gizarteak eta haren antolakuntzak eskaintzen dizkigun baliabideak ezin ditugu hezkuntzan alde batera utzi.
Idatzitako honen islada izan nahi du EA21 taldeak ere prestatu duen argazki collagea!
asteazkena, azaroa 20, 2019
SAN FELIX IKASTOLA: 1.Lan proposamena
Kurtsoaren hasierarekin batera praktikan ipini ditugu gure EA21eko errutinak; errutinak zentzu positiboarekin,
kurtso
berriarekin batera EA21eko arduraduna izateko ilusioa piztuta
dakargu eta horrekin batera prest gaude lan egiteko ikastola
hobe baten alde.
Klaseetan "Ortuella For Future" herriko leloa aurkeztu
eta gero, aurreko urteetako praktika onak gogoratu ditugu eta gureak
egin ditugu berriz ere. Horrez gain, irailaren 20an Greta
Thunberrek New Yorken ospatutako ONUren goi bileran izandako agerraldia
oinarri hartuta, klasez klase azaldu genuen zer garrantzitsua zen
norberaren kontzientziazio-maila igotzea eta horretarako
beroketa-ariketa proposatu genuen: aldaketa klimatikoaren inguruko
horma-irudi bat sortzea! Horra hor emaitza!
Ondoren, taldean proposatu egin zen lan horrekin gure Txoko berdea sortzea, eta horrela egin genuen.
Azkenik,
plazaratu nahi ditugu ere aurtengo EA21 taldearen ikasleen izenak eta
eskerrak euren inplikazioagatik: Iraide Leura, Ane Corral, Ane Miren
Gutierrez, Eneritz Arkotza, Aitzol Coloma, Haizea Prieto, Claudia de
Miguel, Ane López, Julen Agredano, Uxue López, Hodei Bolzoni, Irati
Andrés, Zuhara Galdames, Haritz Gómez.
asteartea, azaroa 19, 2019
astelehena, azaroa 18, 2019
igandea, azaroa 17, 2019
osteguna, azaroa 14, 2019
asteazkena, azaroa 13, 2019
Floreaga Salestar: 1. Lan Proposamena
2019/20 IRAES 21 TALDEA
BERRI EMATEKO TOKIA
Ikasturtean zehar ikasgeletako “txoko berdean” informazioa jartzen dugu, “patio berdeko” kortxoan ere bai eta hainbat egunetan “egun onetan” ere berri ematen dugu.
- Bai soluzioa gure esku dago.
- Bideoaren proposamenak: Erregai fosilak erretzeari uztea eta zuhaitzak landatzea, oxigenoa sortzen digutelako.
- BABESTU: Gure ekosistema azkarregi desagertzen ari denez, zaindu egin behar dugula.
- BERRITUZ, BERRESKURATU: Gaizki dagoen ekosistema zaharberritu.
- FINANTZIATU: Gure dirua naturarekiko onurak dituen gauzak egiten erabili eta ez naturari kalteak ekarriko dizkion gauzekin.
Guk egin ditzakegun gauzak: Herriko pertsona bakoitzak zuhaitz bat landatu, eskolara bizikletaz etortzera sustatu, herri mailan ekintzak egitea, gaur egungo arazoak (Amazonia…) ikastetxean zabaltzea eta kontzientziatzea.
Gu ikastetxe moduan hainbat mobilizazioetan hartzen dugu parte urtean zehar.
astelehena, azaroa 11, 2019
ESKOLABARRIKO LAGUNEK: 1.Lan proposamena
Kaixo!
Eskolabarriko ingurumen batzordeko kideak gara.
Gretarekin ados gaude eta iaz asmatutako leloa, aurten ere, erabiliko dugu. Ikusi bideoa.
klima
aldaketaren kontra egiteko, gure Eskolako bidea proiektuarekin
jarraituko dugu, herriko eta eskolako diagnostikoa egin eta gero, gure
proposamenak udaletxeko plenora eramango ditugu eta inguruan zuhaitzak
landatuko ditugu.
ostirala, azaroa 08, 2019
Elgoibar Ikastola: 1. Lan Proposamena
Elgoibar Ikastolatik idazten dizuet, gure aurtengo IRAES Taldea aurkezteko. Argazkian, gure taldeko partaide guztiak agertzen gara: Iria, Julen, Ekain, Maddi, Oihan, Paule, Iker, Oihan, Danel, Malen, Joane, Anwar eta Jon.
Alde batetik, gure albisteak ikastolako web orrian, gure Agenda 21eko Bloggean eta argazkietan ikusten dituzuen Txoko Berdeetan zintzilikatuko ditugu eta ostegunetan elkartuko gara bidalitako lantxoak egiteko.
Bestalde, ados gaude Gretak bideoan esaten duen guzti-guztiarekin. Gure iritziz, udaletxetik zein ikastetxeetatik bultzatuta, herri mailan ekintza desberdinak egitea behar beharrezkoa da. Gure Udal Batzarra ospatzen denean, gure udal ordezkariei, klima aldaketari aurre egiteko proposamenak planteatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Laster arte, AUPA IRAES !!!
asteazkena, azaroa 06, 2019
ARTXANDAPE IKASTOLA: 1. Lan proposamena
Kaixo:
Dagoeneko martxan daukagu Iraes21 taldea Artxandape
Ikastolan. DBHko irakasleak
bolondres aurkeztu zaizkigu burutzen dituzten tailer desberdinetan
Iraes 21etik jasotzen ditugun proposamenak lantzeko. Beraz, bai irakasle
zein ikasle talde handia izango gara.
Jarraian urriko proposamenaren inguruan egindako lanaren argazki batzuk.
asteartea, azaroa 05, 2019
OÑATIKO INSTITUTUA: 1.Lan proposamena
Kaixo,
Oñatiko institutuko IRAES taldekoak gara.
Gure lanak blog honetan argitaratuko ditugu:
Hala ere, gure aurkezpena eta 1. lan proposamena hemen dituzue.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!
astelehena, azaroa 04, 2019
2. lan proposamena
IRAESeko aztarna solidarioa
Berdintasun arazoak, migrazioak, pobrezia, gosea, bioaniztasunaren galera, klima aldaketa eta abar dira gaur eguneko gure munduko arazo nagusi batzuk.
IRAES sareko ikastetxeek, aspaldidanik, elkartasun ekimenak garatzen dituzte hainbat arlo eta eremu ezberdinetan.Batzuetan, herrian edo auzoan bertan egindako ekimenak dira; bestetan, lurralde edo erkidego mailan garatutakoak; eta, azkenik, baita gure ikasleak solidarioak dira kanpoko edota urruneko pertsonekin eta naturarekin.
1. Gogoratu, galdetu, aztertu... azken urteotan edo urtero zuen ikastetxean garatu edo garatzen dituzuen ekimen solidarioak.
2. Bi edo hiru aukeratu eta gurekin konpartitu. Ekimen bakoitzean: zergatik, zertarako, nortzuk, nola, noiz egin den edo noizero egiten den, ea erantzuna jaso zenuten etab. jakin nahi dugu.
3. Posta elektroniko baten kontatu, bertan idatzi eta bi edo hitu argazki erantzi.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)