ostirala, abendua 21, 2018
Egape BHI: 1. eta 2. Lan Proposamenak
EGAPE: 2. lan proposamena
- Zer
dela eta arazo hau?
Gure gizartean gero
eta plastiko gehiago erabiltzen dugu eta ondorioz, hondakin moduan sortu ere.
Material guzti hau ez badugu egoki biltzen azkenean itsasoan bukatzen du.
- Zeintzuk
ondorio ditu?
Itsasoan plastikoz
osatutako poltsa handiak daude batetik bestera noraezean. Itsas-animaliek
elikagaiak direlakoan irentsi egiten dituzte, gorputzean trabatzen zaizkie …
kaltea besterik ez diete ekartzen.
- Zer
egin daiteke?
Lehenik eta behin
hainbeste plastiko ez sortzen saiatu, eta ezinezkoa bada, gutxienez erabiltzen
edo sortzen duguna berrerabili eta birziklatu itsasora iritsi ez dadin.
- Zer
zaudete prest egiteko?
Guztion artean
arazoaz jabetzeko ekintzak burutu eta ondoren neurriak adostu: eskolara
plastikoan ontziratutako edaririk ez ekarri, aluminiozko paperaren erabilera
murriztu, etxekoekin gaia landu eta plastikozko zorroen erabilera saihestu...
osteguna, abendua 20, 2018
Egibide: 2. Lan Pproposamena
1. Zer dela eta arazo hau?
Jendeak zaborra edozein lekutan bota egiten duela eta azkenean itsasoan
amaitzen duela.
2. Zer ondorio ditu?
Animaliak hiltzen ari direla, gure erruagatik, eta batzuetan jendea ere bai,
kutsatzen egiten dugu ura.
3. Zer egin daiteke?
Sortzea talde batzuk denok elkarrekin kentzeko uretan dagoen zaborra.
Geroago sortzea modu bat berriro ez gertatzeko. Gainera lortzea jendeak
ez erostea plastikoa duten hainbeste gauza.
4. Zer zaudete prest egiteko?
Berriz erabili plastiko batzuk eta beste batzuk birziklatu.
We saw your video and we love it. The ocean is in very bad shape, and
if we don't want to swim on a sea of trash we have to recycle. In addition,
we are running out of petrol, and if we don't want to run out of petrol we
have to recycle. We're with you!
Kaixo Oier:
Zure bideoa ikusi dugu eta zurekin bat gatoz , guk ere bai
pentsatzen dugu oso egoera larrian dagoela gure itsasoa. Gure familian,
eskolan eta lagunekin hortaz hitz egingo dugu. Hau ezin da onartu ,
zerbait egin behar da arazo hau konpontzeko. XXI. mendean gaude eta
hori ezin da onartu.kontsentsatioku diogu
asteazkena, abendua 19, 2018
asteazkena, abendua 12, 2018
Monte Alberti: 2. Lan Proposamena
Lotura hauetan ikus daitezke beste poster batzuk:
MURRIZTU
BERRERABILI
BIRZIKLATU
asteartea, abendua 11, 2018
Elorrio BHI: IV. Confint
Estatu Confint-aren hitzaldia
Lehenik, gure institutuko aretoan batu genituen 1DBH eta 2DBHko ikasleak eta irakasleak, eta 20 minutuko hitzaldia eman genien gure esperientzia azalduz.
Ondoren, 3DBH eta 4DBHkoak batu genituen eta beste 20 minutu eman genituen Alcarazekoa azaltzen.
Hitzaldian zehar, Albacetera zergatik joan ginen eta bertan egun bakoitzean banan-banan egin genuena azaldu genuen.
Santa Maria Ikastetxea: 2. lan Proposamena
Zer dela eta arazo hau?
Zer egin daiteke?
Plastikoen alternatibak erabiltzea bilgarrietan. Kostaldean plastikoak batzeko kanpainak egin.
Gaur egun plastikoak edo zein gauzarako erabiltzen ditugu.
Plastikozko gauza gehienak, erabilera bakarra dute, honek esan nahi du,
gutxinaka-gutxinaka gero eta plastiko gehiago erabiltzen dugula eta mundua
plastikoz betetzen ari garela.
Zeintzuk ondorioak ditu?
Ekosistemak plastikoz betetzen ari gara konturatu gabe
baina hori ez da larriena, plastikoak ez dira biodegradableak eta ozeanoak
material honetaz betetzen ari dira eta arrainek eta itsas-animaliek jaten
dituzte. Plastiko handiek zati txikietan apurtzen dira: mikroplastikoak. Hauek
oso zailak dira batzeko eta itsas-animaliek jaten dituztenak dira.
Plastikoen alternatibak erabiltzea bilgarrietan. Kostaldean plastikoak batzeko kanpainak egin.
Zer zaudete prest egiteko?
Telazko poltsak
erabili.
Plastikoak
berrerabili.
Plastikoaren
alternatibak erabili.
Plastikoak oso
erabilita daudenean birziklatu.
Plastikoen
kontsumoa txikitu.
Plastikozko
poltsarik ez eskatu dendetan.
Ez erabili
erabilera bakarreko plastikozko objetua.
Beurko BHI: 2. Lan Proposamena
Oierrentzako mezua:
Eskerrik asko erreportajea egiteagatik eta jendeari erakusteagatik plastikoaren kutsadura edonon aurki dezakegula. Arazoa konpontzeko, errealitatea lehenik eta behin aditzera eman behar da. Bideoaren bitartez oso argi ikusten da plastikoek sortzen duten kaltea eta baliogarria dela hausnarketa sakona egiteko eta kontzientziatzeko zaborra edozein lekutan bota baino lehen.
Boyanentzako mezua:
Egiten duzun lana oso garrantzitsua da eta benetan eskertzekoa da zuk egindako ikerkuntza. Beste aldetik, gustatuko litzaiguke erankundeek diru laguntza gehiago ematea kutsadura arazoak aztertu eta prebentziorako neurriak ezartzeko.
asteazkena, abendua 05, 2018
asteartea, abendua 04, 2018
3.lan-proposamena: Aintzineko gabonak, gaurkoak eta etorkinenak
Gaur egungo gabonak eta aspaldikoak oso diferenteak dira. Baita hemengoak eta beste leku batzuetakoak. Eta beste toki batzuetatik gure etorkinek, hona bizitzera datozenean ere, era berezi batetan ospatzen dituzte.
Zelan ospatzen ziren gabonak gure aitite-amonen garaian? Zelan ospatzen dituzte gure etorkinek?
Gure lan-proposamena: komentatu, hitz egin gure aitite-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin, gure ikaskide etorkinekin edo auzokoekin.
Zera jakin nahi dugu:
Zelan ospatzen ziren gabonak gure aitite-amonen garaian? Zelan ospatzen dituzte gure etorkinek?
Gure lan-proposamena: komentatu, hitz egin gure aitite-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin, gure ikaskide etorkinekin edo auzokoekin.
Zera jakin nahi dugu:
- Zelan ospatzen ziren Gabonak beraien garaietan eta konparatu gaurko egoerarekin.
- Zelan ospatzen dira gure etorkinen herrialdeetan eta zelan ospatuko dute hemen.
- Hausnarketa egin (zeintzuk ezberdintasunak nabaritzen dituzue, zergatik eman dira, zeintzuk arazoak zeuzkaten beraien garaian edo tokietan eta zeintzuk dauzkagu orain geurean...)
- Eta oraingo egoera hobetzeko proposamenak egin gure nagusien eta gure etorkinen esperientzian oinarrituz.
Elorrio BHI: 2. Lan Proposamena
- Zer dela eta arazo hau?
Guk uste dugu hau gertatu dela jendea arazo honen hasieran ez zegoelako gaiari buruz guztiz ondo informatuta eta ez ziren konturatzen egiten zutenaren ondorioak zeintzuk ziren. Gaur egun informazio gehiago eduki arren, jendeak birziklatu barik jarraitzen du.
-Zeintzuk ondorio ditu?
Ozeano eta itsasoetan plastiko kantitate handia pilatzen ari dela, horrela itsasoko animaliak kutsatzen dira eta guk animalia horiek jaterakoan kutsatu egiten gara ere.
-Zer zaudete prest egiteko?
Mundu mailako arazo hau lokala ere badela ikusi dugu. Elorrioko gazteak asteburuetan elkartzen diren gunea oso zikin gelditzen da. Gazteek aldamenean dituzten edukiontziak erabili beharrean hondakinak zuzenean lurrera botatzen dituzte. Ez dira konturatzen haizeak hondakin horiek eraman ditzakeela, errekan amaituz eta hortik itsasora joango direla. Ikastetxean honen inguruan kontzientziazio kanpaina bat antolatuko dugu.
Oierrentzako mezua:
Ohitura txar txikiek arazo handiak sortzen dituzte. Zuk bidalitako olatua harrapatu behar dugu denon artean etorkizun garbi bat eraikitzeko.
Boyanentzako mezua:
Plastic pollution is a problem that concerns us all and for which we are responsible. Therefore, it is indispensable that the youth like yourselves fight for saving the planet, and that we, the future generation, keep on fighting.
astelehena, abendua 03, 2018
Zumaiena: 2. Lan Proposamena
Gero eta plastikozko objektu gehiago ekoizten dira. Erabilgarri ez direnean zabortegietan, erraustegietan eta birziklatuta bukatu dezakete. Baina haizea eta euriaren eraginez zakar ontzira botatako hondakinak itsasora iritsi daitezke.
Honek plastikozko irlak sortzea eragiten du. Itsasoko animaliak plastikoa jaten dute elikagaiak direla pentsatuta eta horrek hiltzeraino eramaten ditu.
Sentsibilizazio hizketaldi asko egin dira gai honen inguruan eta pixkanaka pixkanaka jendea dugun arazo handi honetaz konturatzen ari da. Bideoan Debatik Zumaira dagoen geoparkeko Flysch-a agertzen da. Gure eskolan zaborrak garbitzeko boluntaritza lan bat egin genuen eta hondakinak bildu ondoren, herriko jende gehiago sentsibilizatzea lortu genuen.Sentsibilizazio lan gehiago egingo ditugu eta gure geoparkea zaintzen saiatzen jarraituko dugu.
Kaixo Oier,
Deba eta Zumaia arteko Flyschean dagoen plastiko kantitate izugarri hori azaltzen duen zuk grabatutako bideoak asko lagundu digu Euskal Herriko jendea gaiaz sentsibilizatzen, izan ere, jakin denok dakigu hori errealitate bat dela baina ez diogu erreparatzen, beraz eskerrik asko bideo hori zabaltzeagatik, eta zure lanak emaitzarik duen.
Dear Boyan,
We’ve recently been informed about the project that you’re working on in order to reduce the amount of plastic that sails through our oceans. The last years, more and more people have raised awareness and argued about this topic due to the destruction that it is causing in the ecosystem of the sea, as well as in many coastal towns all around the world. We’re pleased to know that you’re making the best of yourself trying to find a solution for it. We admire your hard work.Yours sincerely,
Scholar of Zumaiena Ikastetxea.
Maristak Zalla: 2. Lan Proposamena
Zer dela eta arazo hau?
Pertsonok zerriak garelako, alferrak gara eta ez zaigulako ingurumena axola.
Zein ondorioak ditu?
Animali asko hil egiten dira eta itsasoak zikintzen dira.
Zer egin daiteke?
Jendea kontzientziatu, plastikoa berrerabili eta zaborrontziak erabili.
Zer zaudete prest egiteko?
Eskolako ikasleak (eta irakasleak) arazoaren berri eman eta aldatu behar dela buruan sartu.
Kaixo, Oier:
Gu Maristas Zallako IRAES 21 taldekoak gara.
Arrazoia duzula uste dugu, Zumaiako flish-a oso kutsatuta dago eta babestu eta egin beharko liteke.
Eskerrik asko arazoa zabaltzeagatik!!
Kaixo, Boyan:
Gu Maristas Zallako IRAES 21 taldekoak gara.
Oso ideia ona izan da; ozeanoak garbitzea oso ekintza ona da!
Eskerrik asko eta segi horrela!
Beurko BHI: 1. Lan Proposamena
Kaixo. Itsaso, Iria, Unai eta Koldo gara.
Aurten Beurko BHko IRAES ordezkariak izango gara. Eskuetan dugun kartelan guri laguntza emateko prest dauden ikaskideen sinadurak daude konpromiso eran.
Aurten Beurko BHko IRAES ordezkariak izango gara. Eskuetan dugun kartelan guri laguntza emateko prest dauden ikaskideen sinadurak daude konpromiso eran.
osteguna, azaroa 29, 2018
Andramari Zornotza Ik: 2. Lan Proposamena
Zer
dela eta arazo hau?
Lehenik eta behin, arazo honen kausa nagusia
gizakion, gure, kontzientzia falta da. Hau da, plastikozko hondakinak lurrera
botatzen ditugu eta ez dugu pentsatzen ondoren izango dituen ondorioetan.
Horietako batzuk haize boladen bidez edo beste aldagai batzuen ondorioz
itsasora joaten dira. Ondoren pilatu egiten dira eta itsasoan zehar marea bidez
munduko txoko guztietara helduko dira.
Zeintzuk
ondorioak ditu?
Itsasoa kutsatzea da ondorio nagusietako bat
eta, horregatik, ekosistema urtar eta lurtar ugari suntsitu egiten dira eta
bertako animaliak hil egin daitezke beraien bizitza arriskuan jarriz. Paisaia
guztiz aldatzen da. Animaliak kutsatzearen adibidea da arrainek jaten dituzten
plastikoak. Plastiko horiek beraien hesteetan bukatzen dute eta ondoren arrain
horiek arrantzatu ostean merkaturatu egiten dira. Beraz, guk mikroplastikoak
jaten ditugu.
Arau gogorragoak jarri plastikoa lurrera
botatzearen ondorioz. Jendea kontzientziatzea lortu behar dugu eta zaborra
sailkatzeko beste modu batzuk aurkitu.
Zer
zaudete prest egiteko?
Ikastolan zarama egokiak ditugu birziklapena
ondo egiteko. Horrez gain, hondartzan edo itsasoan gaudenean eta plastikoak
aurkitzen ditugunean ezikusiarena egin beharrean batzeko konprimisoa hartzen
dugu. Horri esker, pertsona bakoitzak pixka bat batuz gero, plastiko nahiko
batuko genituzke
Oierrentzat.
Kaixo, Oier:
Zuk grabatutako bideoa ikusten aritu gara eta
gure ikastolako Iraes 21 taldeak ondorio batzuk atera ditu hausnarketa bat
eginez.
Gure ustez, arazorik handiena gizakion
kontzientzia falta da eta oso ideia ona iruditu zaigu arazo global honen
inguruan egin duzun bideoa zabaldu izana. Eskerrak eman nahi dizkizugu
Andramari Zornotzako Ikastolako ikasleok eta ordezkari bezala Iraes-eko
partaideok.
Horrez gain, galdera bat egin nahi dizugu. Oso
ondo iruditzen zaigu jendea kontzientziatzeko honelako bideoa egin izana baina
gure ustez jendeak konpromisoa har dezan beste era batekoa egin beharko
litzateke. Zergatik ez duzu bideoan guk gutxinaka arazo hori konpondu ahal
izateko aholkuren bat ematen?
Zure erantzunaren zain gelditzen gara,
Andramari Zornotzako Ikastolako Iraes kideak
Bonayentzat.
Kaixo, Bonay:
Andramari Zornotzako Ikastolako Iraes 21
taldeko kideak gara. Gutun honekin zugana zuzentzen gara zure proiektua
(pazifikoaren zabor kantitatearena) martxan jartzearren.
Gure artean hitz egiten aritu gara eta
konturatu gara gure herriko erreka eta ibai asko oso zikin daudela. Gutako
askok ez genuen arazo honen berri edota berri izan arren ez gara inoiz saiatu
egoerari buruz galdetzen edo informazioa bilatzen.
Konpromiso global bat hartzea izango zen
ideiarik onena eta plastikoren bat ibai, erreka eta itsasoan aurkituz gero
batzea. Banakakoek gutxi egin arren denon artean bakoitzak pixka bat batuz
gero, arazoa hobetuko genuke.
Eskerrik asko.
Hurrengora arte.
Andramari Zornotza Ikastola: 1. Lan Proposamena
Gure ikastolako IRAES
21 taldea 10 ikaslek osatzen dugu (ezkerretik eskuinera) Irati Amondarain
(DBH2), Nahia Intxausti (DBH2), Garazi Barrenetxea (DBH4), Urko Bullón (DBH2),
Nahia Basterra (DBH3), Lexuri Guarrotxena (DBH2), Libe Parra (DHB2), Uxue Sanchez
(DBH3), Matxalen Gonzalez (DBH3) eta Ane Molero (DBH3).
IKASTURTEKO HELBURUAK:
●
Bandera berriztea
●
Txoko berdea atontzea
●
Lan proposamen guztiak betetzea
●
Euskal Confintera heltzea
●
ikastola osoan IRAESen berri
zabaltzea
NOIZ? Astero, astearte eguerdietan biltzen
saiatzen gara eta lanaren arabera egun gehiagotan geratzea ere erabakitzen
dugu.
NON? Pasa den urtean gela desberdinetan lan
egiten genuen eta zuzendaritzari lanerako gela finko bat eskatu genion. Aurton,
gela bat eman digute gure txokoa izan dadin eta beraz, bertan bilduko gara.
BLOGAREN JARRAIPENA: Blogera adi egoten gara
gehienetan batez ere lan proposamen berriak espero ditugunean. Hala ere, beste
ikastetxeetan egindako lanak begiratzen ere ibiltzen gara.
IRAESEN BERRI EMATEA: IRAESen berri emateko
txoko berde berri bat sortu genuen pasa den urtean DBHko eraikinean.
Bertan gure lanak jartzen ditugu jendeari informazioa helarazteko. Ondoren, ikasgelaz ikasgela gure burua aurkeztuko dugu. Horrez gain, ikastolako webgunean IRAESeko atala daukagu eta bertan ere informazioa zintzilikatzen dugu. Azkenik ikastolako facebook-era berriak eta argazkiak igotzen ditugu.
ARDURA BANAKETA: Taldeko partaideen artean
lana errazteko asmoz rol edo ardura desberdinak banatu ditugu. Hona hemen
ardura bakoitzaren funtzioak:
ARDURA
|
FUNTZIOA
|
ARDURADUNAK
|
IDAZKARIAK
|
Gelan eta batzarretan adosten dena
ordenagailuan, denon artean partekatuta dagoen karpetan, idaztea
|
Ane eta Garazi
|
ARGAZKILARIAK
|
Argazkiak atera
|
Urko
|
PRENTSA ARDURADUNAK
|
Gelan eta batzarretan ateratako ideiak
blogera igo eta ikastolako web gunearen arduradunari bidali.
|
Nahia eta Irati
|
KOMUNIKAZIO ARDURADUNAK
|
Agenda 21eko kideekin
(eko-ordezkariekin) komunikatu, ekintzak adostu...
|
Libe, Lexuri eta Naia
|
MATERIAL ARDURADUNAK
|
Beharrezko materiala gelara eraman eta
materialaren erabilera kontrolatu
|
Uxue
|
Elgoibar Ikastola: 2. Lan Proposamena
Zer dela eta arazo hau?
Gizakiak zaborra itsasoetara isurtzen duelako edo behintzat ez duelako leku aproposetara botatzen eta zabor guzti honek, gure kostaldeetan amaitzen duelako.
* Zeintzuk dira ondorioak?
Ondorio nabarmenena itsasoa kutsatu eta zikindu egiten dela da eta noski, bertako bizidunak dira kaltetu nagusiak. Animaliak hil eta itsas espezie asko desager daitezke.
* Zer egin daiteke?
Zalantzarik gabe, zaborra behar den lekura bota, ahalik eta modu sailkatu egokienean.
* Zer egiteko prest gaude?
Gure ingurunea zaindu eta zaborren sailkapen egoki bat egiteko konpromisoa hartzen dugu. Honekin batera, arazo hauek konpontzen lagun dezaketen IRAES taldean edo beste zenbait ekimenetan parte hartzeko prest gaude.
* * *
Mezu laburra Oierrentzat
Kaixo Oier,
Hasteko, eskerrik asko egindako ikerketagatik. Benetan baliagarria izan da Euskal Herri guztiarentzat, gure kostaldeetan dugun benetako arazoaz jabetzeko. Elgoibar Ikastolatik, ekimen honen alde egingo eta gure esku dagoen guztia egiten saiatuko gara.
Agur bero bat!
Mezu laburra Boyanentzat
Kaixo Boyan,
Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik, zu bezalako jende ekintzaile gehiago behar da munduan. Guk, Elgoibar Ikastolatik, ekimen guzti hauen alde lan egingo dugu, mundu guztiko kostaldeak eta gure itsasoen egoerak hobera egin dezan.
Jarraitu horrela eta laster arte!
Begoñazpi Ikastola: 1. Lan Proposamena
Begoñazpi ikastolan IRAES21 taldea DBH 1 eta 2. mailako ikasleekin batera osatu dugu, hauek dira gure taldekideak:
DBH1A Eider Bueno eta Eneko Hernando
DBH1B Asier Mediavilla eta Irena Gonzalez
DBH1D Izaro Perez eta Naroa Martin
DBH1E Irati Estalaio eta Lander Herrera
DBH2A Miren Legarreta eta Lander Robles
DBH2B Amaia Belacortu eta Beñat Usobiaga
DBH2D Adrian Martinez eta Mikel martinez
DBH2E Ibai Goenaga eta Naroa Iglesias
Taldea ilusio eta gogo piloarekin hasi da lanean, honezkero gure dekalogo berdea sortu dugu eta bagaude ikastolaren ekoazterketa egiten. Izatez txoko berdea badaukagu aktibo eta geroz eta biziagoa, bertan eskegitzen bait ditugu taldearekin erlazionatutako edozein berri. Taldeak bere helburuak finkatu ditu urte honetarako:
- Ikastolako kideak ingurumenaren zaintzaren garrantziaz konzientziatzea.
- Ingurumenaren zaintzarekin erlazionatutako aktibitateak prestatzea eta ikastolako kideak horietan parte hartzera animatzea.
- Ikastolaren kontsumo eta hondakin kantitatea murriztea.
- Ikastolako jendeak kontsumismoa kontrolatzeko ohitura har dezan gutxiago gastatuz, gauzak berrerabiliz eta birziklatuz.
Lauro Ikastola: 2. Lan Proposamena
Kaixo!
Mezu honekin batera 2. lan proposamena bidaltzen dizuegu. Gure klasekideei informazioa azaltzeko aurkezpen bat prestatu dugu, poster bat, eta Oier eta Boyanentzako mezuak ere:
Kaixo Oier,
Gu Lauro Ikastolako DBH 3. mailako eko-ordezkariak gara, eta zure bideoa ikusi dugu. Gure iritzia hurrengoa da:
Pentsatzen dugu jende gehiena itsu dagoela eta pentsatzen dute plastikoa beraietatik hurbil dagoen itsasoan ez dagoela, baina, uste dugu zure bideoa ikusten badute beraien iritzia aldatuko dela. Horregatik, IRAES 21en dagoen proiektuan parte hartzea erabaki dugu.
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta gai honetaz kezkatzeagatik, hurrengorarte!
Kaixo Boyan,
Gure ustez zure asmakuntza oso ona da, zorionak! Plastiko handiak eta txikiak hartzeko balio du? Zer egin dezakegu mikroplastikoekin? Zure enpresak zenbat "barrera" dauzka plastikoak pilatzeko?
Eskerrik asko entzuteagaitik, hurrengorarte!
Lauro Ikastola: 1. Lan Proposamena
Lauro Ikastolako IRAES 21 taldea osatzen dugun ikasleak gara. Urtero bezala, 3. DBHko ikasleak.
Gure lanen informazioa txoko berdeen bidez zabaltzen dugu, baita klasekideei azalpenak emanez keynote programa erabiliz.
Hurrengorarte!
Eskolabarri: 1. Lan Proposamena
Kaixo Iraeseroak!
Eskolabarriko 27 ikasle gara, 3 taldeetan banatuta, Hilabetero bilduko gara lehenengo ostiralean Iraes21 blogean agertzen diren berriak irakurtzeko.
Horien berri txoko berdean zabalduko ditugu.
Lan proposamenak egiko, talde batek antolatuko ditu lanak beste talde baten laguntzarekin. Kurtsoan zehar, txandaka egingo ditugo lanak.
NATURA ZAINTZEA GUZTION ARDURA DA!
Agur bero bat guztioi.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)