Oñatiko Iraes taldeak site bat prestatu du eta guztiokin konpartitu nahi du.
Hemendik aurrera aukera izango duzue blogaren bitartez bisitatzeko.
https://sites.google.com/onati.net/iraes-taldea-amalur/orri-nagusia
osteguna, otsaila 28, 2019
asteazkena, otsaila 27, 2019
San José-Carmelitas: 1. Lan Proposamena
Kaixo guztioi!
Hemen gaude berriro ere gure ikastetxeko IRAES taldea aurkezten (beste urte batzuetan baino beranduago, baina azkenean lortu dugu).
DBHko ikasleok gara (1.tik 4.ra arte).
Hemen gaude berriro ere gure ikastetxeko IRAES taldea aurkezten (beste urte batzuetan baino beranduago, baina azkenean lortu dugu).
DBHko ikasleok gara (1.tik 4.ra arte).
Aurreko ikasturte guztietan bezala, aurten ere jende berria sartzen saiatu gara, urte gehien daramatzagun ikasleekin elkartzeko, eta guztion artean proiektua aurrera eramango dugu.
Gure betiko asmoak hauexek dira:
- IRAESeko blogean parte hartzea
- Eskola jasangarria mantentzea
- Euskadiko CONFINTean, baita Estatukoan eta Nazioartekoan ere, parte hartzea.
- Ondo pasatzea eta lagun berriak egitea.
#FridaysForFuture eta #ClimateStrike gazte mugimenduak
Gazteak klima aldaketaren aurka mugitzen ari dira: ostiraletan geratzen dira, martxoak 15erako deialdia egin dute, hainbat politikariekin elkartzen ari dira...
Europako eta Estatu mailako #FridaysForFuture eta #ClimateStrike gazte mugimenduei buruzko informazioa ESenREDeko blogean: https://esenred.blogspot.com/p/fridaysforfuture.html
Europako eta Estatu mailako #FridaysForFuture eta #ClimateStrike gazte mugimenduei buruzko informazioa ESenREDeko blogean: https://esenred.blogspot.com/p/fridaysforfuture.html
ostirala, otsaila 15, 2019
Maristas Bilbao: 2. Lan Proposamena
MEZUA OIERRENTZAT:
Kaixo Oier, Maristak Ikastetxeko Ikasleok harrituta geratu gara!!
Hori konpontzeko, plastikoa birziklatzen ari gara.
MUNDUA ZAINDU DEZAKEGU!!!
Hello...My friend! Let's continue taking care of nature. Keep going!
Eskerrik asko.
asteazkena, otsaila 13, 2019
Begoñazpi Ikastola: 2. Lan Proposamena
OZEANOEN HAUSNARKa
Ozeanoak zakarrez betetzen ari gara, eta ez dira gure zakarrontziak. Edo ez lirateke izan beharko baina gizarteak hala erabiltzen ditu. OZEANOAK EZ DIRA ZAKARRONTZIAK.
Ozeanoak errespetatzen, zaintzen, eta garbitzen hasten ez bagara zakarrak jango gaitu, edo hobeto esanda, guk zakarra jaten hasiko
asteartea, otsaila 12, 2019
Elorrio BHI: 2. Lan Proposamena
Bigarren lana egiten ari ginen bitartean, gure artean eztabaida bat sortu zen. Elorrixon asteburu oro Eroski aldameneko parkean gazteok biltzen gara eta iluntzero gune hori lotsagarri geratzen da, dena plastikoz beteta.
Orduan IRAES taldetik zerbait egin behar genuela erabaki genuen, gure ikaskideak kontzientziatzeko eta ohiturak aldatzeko.
Areto nagusian plastikoaren kutsadurari buruz hitzaldi bat antolatzea erabaki genuen.Bi saiotan antolatu genuen lehendabizi DBH1 eta 2. mailakoentzat eta ondoren DBH3. eta 4. mailako ikasleentzat.
Plastikoak gure herriko kaleetan, Zumaian eta munduko beste hainbat tokitan duen eragina aipatu genuen. Horren ostean, plastiko mota ezberdinen degradatze denbora aipatu genuen eta arazo honi nola aurre egin azaldu genuen.
Azkenik, lehenengo eta bigarren mailakoei paper batean arazo honi aurre egiteko konpromiso batzuk idaztea eskatu genien eta hirugarren eta laugarren mailakoei berriz, gure instagram kontura (@iraes21_elorrio) bidaltzeko.
Orduan IRAES taldetik zerbait egin behar genuela erabaki genuen, gure ikaskideak kontzientziatzeko eta ohiturak aldatzeko.
Areto nagusian plastikoaren kutsadurari buruz hitzaldi bat antolatzea erabaki genuen.Bi saiotan antolatu genuen lehendabizi DBH1 eta 2. mailakoentzat eta ondoren DBH3. eta 4. mailako ikasleentzat.
Plastikoak gure herriko kaleetan, Zumaian eta munduko beste hainbat tokitan duen eragina aipatu genuen. Horren ostean, plastiko mota ezberdinen degradatze denbora aipatu genuen eta arazo honi nola aurre egin azaldu genuen.
Azkenik, lehenengo eta bigarren mailakoei paper batean arazo honi aurre egiteko konpromiso batzuk idaztea eskatu genien eta hirugarren eta laugarren mailakoei berriz, gure instagram kontura (@iraes21_elorrio) bidaltzeko.
astelehena, otsaila 11, 2019
Zumaiena Itsasoaren Alde
Pasa den astean SURFRIDER FOUNDATION erakundearekin sinatu genuen akordioaren erakusgarri eta gizartea sentsibilizatu asmoz, gaur Itzurun hondartzan izan gara LH3tik gorako ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Txikienak ikastetxean bertan egin dute beraien ekintza.
Euskal kostaldea itsas zaborraren aurrean babesteko konpromisoa dugu eta guztion artean lortu beharrekoa denez,sentsibilizazio kanpaina hau gizarteratzea pentsatu dugu.
Era honetara, UNESCO ikastetxeen sarearen barnean egotearen konpromisoari erantzunez eta egin beharreko lanketa urte guztikoa dela aldarrikatuz, 2030eko Garapen Iraunkorreko Agendak dituen 17 helburuak gure ikasle, familia eta gizartearekin lantzen jarraituko dugula baieztatzen dugu ZUMAIENAN.
asteartea, otsaila 05, 2019
5. Lan Proposamena: Emakumeak eta itsasoaren arazoak
. Emakumeak eta itsasoaren arazoak .
Emakumaren egunera hurbiltzen ari gara...
Maria Belén Plaza Moreno arkitektoak, argazkian ikusten den koral arrezife baten diseinua egin zuen eta IAIA elkarteko emakume talde batek lana burutu.
Emaitza zoragarria!!!!
Ekimen honen erronka klima aldaketak ozeanoetako habitat ezberdinetan duen eragina adieraztea da.
Gure proposamena da "Emakumeak eta itsasoaren arazoak" lelopean zuek ere arte lan bat egitea, ikastetxeko leku ikusgarri batean jarri.
Guri bidaltzeko:
- Zer egin duzuenaren azalpentxo bat.
- Argazki bat edo pare bat gehien jota bidali blogean partekatzeko.
ANIMO ARTISTAK!!!!!
Santa Maria: 3.Lan Proposamena
Gabonak nola?
AintzInako gabonak,gaurkoak eta etorkinenak.Aitaren garaian:
Familia guztia biltzen, Belena jartzen zen, zuhaitza baina janaria askoz txarragoa zen. Gainera ez zuten ezer birziklatzen.
Gure garaia:
Nahikoa berdina da, baina gauzen kalitatea asko hobetu da.
Gainera guk birziklatzen dugu. Horretaz aparte, jende batzuk, joaten dira Gabonetan ibai batera eta garbitzen dute. Ondo legoke, egun espezifiko bat egotea gabonak eta gero, bota dugun guztia hartzeko eta dena garbiago egoteko.
Etorkinen garaia:
Sudamerikako jendea ospatzen du, gu bezala, baina Jehovako Testigoak ez dute inolako festarik egiten; urtebetetzea, gabonak,….Beste herrialdeko jendea, nordikoak, gabonak ospatzen dute baina ez era erlijiosoan.
Bideo bat aurkitu dut eta hemen ipintzen dizut: “Consejos para una Navidad Ecologica” eta 2,16 minutu irauten du.
astelehena, otsaila 04, 2019
Zumaiena Ikastetxea
Aldundiak, Surfrider elkarteak eta Zumaiena ikastetxeak euskal kostaldea babesteko hitzarmena sinatu dute
Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko eskola egunaren markoan ekitaldi berezia egin zuten Otsailaren 1ean eguerdian Zumaiena ikastetxeko aretoan. Horrela, Surfrider Foundation Europe elkartearekin elkarlanean eta Aldundiaren babesarekin, Bake eta Garapen jasangarrirako lankidetza hitzarmena sinatu zuten ikastetxeko zuzendaria den Isaak Aranberrik eta Surfrideko ordezkari gisa etorri zen Vanessa Sarah Salvok. Hitzarmen horren testigu izan zen, gainera, Gipuzkoako Ingurumen diputatua den Jose Ignacio Asensio.
Unescorekin elkartutako eskola eta ikastetxe jasangarrien sarean aurkitzen da Zumaiena ikastetxea eta 2030eko Garapen Iraunkorreko Agendak dituen 17 helburuetatik bi ari dira lantzen ikasturte honetan: bakea eta ingurumena. Horrela, Itsaso bat, mundu bat leloari so eginez, itsas zaborraren inguruko lanketa egiten ari dira Surfrider elkartearekin batera.
Albiste honek sarean izan duen eragina :
- https://www.diariovasco.com/costa-urola/zumaia/surfrider-foundation-europe-20190202011502-ntvo.html
- https://www.20minutos.es/noticia/3552325/0/diputacion-gipuzkoa-surfrider-zumaiena-ikastetxea-se-comprometen-proteger-costa-vasca-basura-marina/
- https://www.gipuzkoa.eus/eu//-/aldundiak-surfrider-ek-eta-zumaiena-ikastetxeko-700-ikaslek-euskal-kostaldea-babesteko-konpromisoa-hartu-dute
- https://urolakosta.hitza.eus/2019/02/01/aldundiak-surfrider-elkarteak-eta-zumaiena-ikastetxeak-euskal-kostaldea-babesteko-hitzarmena-sinatu-dute
- /https://urolakosta.hitza.eus/2019/02/01/aldundiak-surfrider-elkarteak-eta-zumaiena-ikastetxeak-euskal-kostaldea-babesteko-hitzarmena-sinatu-dute/
- https://www.facebook.com/surfriderespana/
- https://twitter.com/surfriderespana?lang=eu
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)