ostirala, urria 28, 2022

Elorrioko BHIko Iraes taldea. 1. Lan proposamena

 Kaixo lagunak:

Gu Elorrioko Iraes taldea gara, eta gure helburuak eta nahiak lehengo lan propasamenaren bitartez zuekin partekatzen ditugu.

Zuen ekarpenen zain

 

osteguna, urria 27, 2022

Gasteizko Egibideko Iraes taldea. 1. Lan proposamena

 Kaixo guztioi:

Egibideko Iraes taldekoak egin dugun 1. lanproposamena bidaltzen dizuegu. 

Taldea sortu dugu, konpromisoak hartu ditugu eta prest gaude jarraitzeko. 

Zuen zain


astelehena, urria 10, 2022

Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako CONFINTa

 (Argitaratu gabe zegoen joan den ikasturtetik... Barkatu  )

Kaixo lagunak: 

Nahiz eta berandu izan! (Better late than never), hemen duzue gure Ikastetxeko CONFINT-aren berri

 

Eguzkibegiko IRAES21 taldea


 



Ikastetxeko IRAES21 ikasleen taldeak sortzeko 1. Lan proposamena.

Kaixo lagunak: 

2022-23 ikasturte honen hasieran, gonbite bat luzatu nahi dizuegu: Sortu ezazue ikastetxeko IRAES21 ikasleen taldea. 

Taldea izango da lantalde bat zuek autonomiaz ikastetxeko edota herriko ingurumen egoera aztertu eta hobetzeko. Gogoeta bat eramango duzue bizi dugun egoera korapilatsuaz.  Gogoetaren ondorioak, seguru asko,   hobekuntza konpromisoak hartzeko ikastetxean deialdi bat egitera eramango zaituzte.
 

Ikasturtean zehar  bide hori  egingo dugu elkarrekin eta beste ikastetxeko IRAES21 taldeekin elkarrizketan. Eta amankomunean jarriko ditugu konpromisoak datorren maiatzean dugun Euskal gazteen konferentzian (Euskal CONFINT)

1.- Lan proposapena

Baina oraindik lehenengo pauso ematea tokatzen zaigu: Ikastetxeko IRAES21 Ikasleen taldea sortu.

Nola sortu Iraes21 taldea?
  • Lagun ezberdinekin batu,
  • adostu helburu hori lortzeko behar diren konpromisoak,
  • eman izan bat taldeari, 
  • asmatu lema bat jendearen atentzioa deitzeko  eta 
  • ikastetxean zuen esistentzia eta asmoa jakinarazi.

Kontutan izan zenbait laguntza jaso ahal duzue: alde batetik IRAES21 ikastetxeen sareaz arduratzen duen irakasleak eta bestetik pasa den ikasturtean zure ikastetxean CONFINT-a antolatu zuten zuek bezalako ikasleen taldeak. Haiengandik jaso ahal duzue esperientzia eta laguntza

 

Ataza: Blogean publikatu    

Ataza moduan, ez ahaztu Blog honetan eman ere zuen gonbiteari baiezko erantzunaren berri.  Blog hau izango da gure komunikazioarako bide nagusia

Zure berria  blogean argitaratzeko zera eskatuko dizugu:

  • Idatzi ezazue IRAES21 Ikasle taldea eta taldekideen aurkezpena eta agur bat beste ikastetxeko taldekideentzat.
  • Eta adierazpena laguntzeko irudi bat (argazki, bideoa,… ) non ikusi ahal izango dugun, udazkeneko kutxuaz, zuen taldearen asmoa egoera sozial eta ekologikoa ezagutzeko eta hobetzeko.

Nola publikatu ekarpena?

Blogean argitaratzeko bidali korreo elektronikoa helbide honetara  21iraes@gmail.com
Bertan idatzi zure adierazpena eta itsatsi  irudia,  edo horren esteka eskuragarri. Jaso bezain pronto argitaratuko dugu.

Edozein argibide gehiago behar izatekotan e-mail helbide horretan gaituzue

Zuen IRAES21 Taldearen berriaren zain…

 

PS 

Blog-jarraitzailea izan.    Proiektuaren egunean egoteko izan zaitez blogaren jarraitzailea.